Lira (musika tresna): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Lyre1913.jpg|thumb|Emakumea lira jotzen. 1913ko argazkia]]
[[Fitxategi:Lyre1913.jpg|thumb|Emakumea lira jotzen. 1913ko argazkia]]
''Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «[[Lira (argipena)|Lira]]».''

'''Lira''' ([[latin]]etik ''lyra'', eta hau, [[greziera]]zko «λύρα»tik) [[pultsatutako hari instrumentu|pultsatutako harizko musika tresna]] primitibo bat da, [[abako]] formaduna, eta honen jatorria, greziarrek, [[Hermes]] jainkoari edo [[Polimnia]] [[musa]]ri ematen diote. [[Orfeo]]k jo zuen musika tresna zen, eta [[Apolo]]k berarekin duena, Estatu hiritarraren, [[kultura]]ren eta [[musika]]ren ikur bezala.
'''Lira''' ([[latin]]etik ''lyra'', eta hau, [[greziera]]zko «λύρα»tik) [[pultsatutako hari instrumentu|pultsatutako harizko musika tresna]] primitibo bat da, [[abako]] formaduna, eta honen jatorria, greziarrek, [[Hermes]] jainkoari edo [[Polimnia]] [[musa]]ri ematen diote. [[Orfeo]]k jo zuen musika tresna zen, eta [[Apolo]]k berarekin duena, Estatu hiritarraren, [[kultura]]ren eta [[musika]]ren ikur bezala.



03:06, 18 martxoa 2018ko berrikusketa

Emakumea lira jotzen. 1913ko argazkia

Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lira».

Lira (latinetik lyra, eta hau, grezierazko «λύρα»tik) pultsatutako harizko musika tresna primitibo bat da, abako formaduna, eta honen jatorria, greziarrek, Hermes jainkoari edo Polimnia musari ematen diote. Orfeok jo zuen musika tresna zen, eta Apolok berarekin duena, Estatu hiritarraren, kulturaren eta musikaren ikur bezala.

Lira, harpa bezala, bi eskuekin jotzen den musika tresna bat da.

David errege jakintsuaren eskuetan, lirak, jainkoarekin eta erlijioarekin lotura irudikatzen du. David erregeak, lira jotzen zuen Saul lasaitzeko.

Liraren oinordeko musika tresnak, zitara, gitarra eta lauta dira, liraren tradizioa jarraitzen dutena egundaino, trobadore eta olerkarien musika tresna bezala. Dyehuty, egiptoar mitologian, jakinduria, idazketa, musika eta Ilargiaren jainkoa da. Musikarekin lotua zegoen liraren asmatzaile bezala.

Historia

Lirarik antzinakoenak eta xamurrenak, hiru hari zituen, baina, ondoren, lau, bost, sei, zazpi, are hamabi arte ere pasa zen. Egipton, hamazortzi izatera ere iritsi zen. Liraren zatiak, hariez gain, honako hauek ziren:

  • kaxa, hasiera batean, dortoka oskolez, eta, ondoren, zurez egina zena.
  • taula, kaxa ixten zuena, eta, sarri, tinkatutako larru lehor bat baino ez zena.
  • kaxan ezarritako muntanteak
  • muntante batetik bestera jarritako uztarria.

Hariak, alde batetik kaxara eta bestetik uztarrira lotuak zeuden. Plektru izeneko ezten antzeko batez, hatzekin atximurtuz edo bi eratara jotzen zen. Ezkerreko eskuak, hariak atximurtzen zituen, eta, eskumakoak, plektruarekin atximurtzen zituen.

Mitologia

Erromatar mitologian, lira, Merkurio jainkoak asmatu zuen, nork Apolori oparitu zion kaduzeoaren truke, eta, ondoren, azken jainko honen ezaugarrien artean agertu zen. Egiptoar mitologian, Dyehuty jainkoa musikarekin lotua zegoen, eta liraren asmatzailetzat jotzen zen. Esaten denez, bere izena, lili loretik dator, duen antzeko formagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lira (musika tresna) Aldatu lotura Wikidatan