Beotibarko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 2 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
28. lerroa: 28. lerroa:
Gudua gogoratzeko, [[Tolosa]] aldean, [[Joan Bataiatzailea|San Joan Bataiatzailea]] bere zaindariaren egunean, [[bordon dantza]] eta erromeria egiten dituzte.<ref>[https://web.archive.org/web/20091213170756/http://www.gaztedi.net/gipuzkoa.html Gaztedi Dantzari Taldearen webgunea]</ref> Tolosako [[Alarde]]a ere esaten zaio ospakizun horri.
Gudua gogoratzeko, [[Tolosa]] aldean, [[Joan Bataiatzailea|San Joan Bataiatzailea]] bere zaindariaren egunean, [[bordon dantza]] eta erromeria egiten dituzte.<ref>[https://web.archive.org/web/20091213170756/http://www.gaztedi.net/gipuzkoa.html Gaztedi Dantzari Taldearen webgunea]</ref> Tolosako [[Alarde]]a ere esaten zaio ospakizun horri.


[[Klaudio Otaegi]] [[zegama]]rrak Beotibarko gudua olerkia osatu zuen 19. mendean<ref>{{Erreferentzia|abizena=Bilketa|izenburua=Beotibarko gudua, Claudio de Otaegui, 1888|hizkuntza=eu-es|url=http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/testu-hautatuak/651-beotibarko-gudua-claudio-de-otaegui-1888|aldizkaria=www.bilketa.eus|sartze-data=2018-02-23}}</ref>. 20.en mendean [[Lourdes Iriondo]]k eta [[Aire Ahizpak|Aire Ahizpek]] egokitu zuten olerki hori abesti gisa, eta baita geroago (1993an) [[Benito Lertxundi]]k ere ''[[Hunkidura Kuttunak II]]'' diskoan ''Beotibar'' izenburuarekin.<ref>[http://eu.musikazblai.com/benito-lertxundi/beotibar/ musikazblai.com: Beotibar]</ref> Halabaina, lehen ahapaldian, Otaegik ''"etsaiak gure oinetan"'' idatzi zuen tokian (Beotibarko galtzaileak nafarrak izan zirela aipatu gabe uzteko), Lertxundik ''"frantsesak gure oinetan"'' kantatu zuen, beste esangura baten bila.
[[Klaudio Otaegi]] [[zegama]]rrak Beotibarko gudua olerkia osatu zuen 19. mendean<ref>{{Erreferentzia|abizena=Bilketa|izenburua=Beotibarko gudua, Claudio de Otaegui, 1888|hizkuntza=eu-es|url=http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/testu-hautatuak/651-beotibarko-gudua-claudio-de-otaegui-1888|aldizkaria=www.bilketa.eus|sartze-data=2018-02-23}}</ref>. 20.en mendean [[Lourdes Iriondo]]k eta [[Aire Ahizpak|Aire Ahizpek]] egokitu zuten olerki hori abesti gisa, eta baita geroago (1993an) [[Benito Lertxundi]]k ere ''[[Hunkidura Kuttunak II]]'' diskoan ''Beotibar'' izenburuarekin.<ref>[http://eu.musikazblai.com/benito-lertxundi/beotibar/ musikazblai.com: Beotibar]{{Apurtutako esteka|date=ekaina 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}</ref> Halabaina, lehen ahapaldian, Otaegik ''"etsaiak gure oinetan"'' idatzi zuen tokian (Beotibarko galtzaileak nafarrak izan zirela aipatu gabe uzteko), Lertxundik ''"frantsesak gure oinetan"'' kantatu zuen, beste esangura baten bila.


[[Abertzaletasun|Abertzaleen]] artean, gudua «anaien arteko gudua» izan zela jotzen da, eta, beraz, Euskal Herriko lurraldeak banatzeko ekintzatzat.<ref>[http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-09-21/p00002005/1321eko_Beotibarko_gudua_gogoratu_dute_ekitaldi_politikoan.htm Tolosaldeko Hitza: 1321eko Beotibarko gudua gogoratuz]</ref>
[[Abertzaletasun|Abertzaleen]] artean, gudua «anaien arteko gudua» izan zela jotzen da, eta, beraz, Euskal Herriko lurraldeak banatzeko ekintzatzat.<ref>[http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2007-09-21/p00002005/1321eko_Beotibarko_gudua_gogoratu_dute_ekitaldi_politikoan.htm Tolosaldeko Hitza: 1321eko Beotibarko gudua gogoratuz]</ref>

21:26, 17 ekaina 2021ko berrikusketa

Artikulu hau Gertaera historiko bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beotibar (argipena)».
Beotibarko gudua
Data1321eko irailaren 19a
LekuaBeotibar harana
 EH
EmaitzaGipuzkoarren garaipena
Gudulariak
Oinaztar gipuzkoarrak Nafarroako Erresuma
Buruzagiak
Gil Lopez Oinazkoa Ponce Morentaynakoa
Indarra
Kopuru ezezaguna
(800 inguru, Gaztelaren aldeko kronisten arabera)[1]
236[2]

Beotibarko gudua 1321eko irailaren 19ean oinaztar gipuzkoarren (Gaztelako Erresumaren mende ziharduten) eta Nafarroako Erresumako armadaren arteko gudua izan zen.

Aurretikoak

1321 baino lehen, mugako liskarrak gertatzen ziren Gaztelako Erresumaren eta Nafarroako Erresumaren artean. Hartara, nafarrek, Lekunberri eta Gorrititik, Gaztelako Erresumaren mende zegoen Gipuzkoa eraso eta arpilatzen zuten. Era berean, gipuzkoarrek mugaz haraindiko eskualdeak ere erasotzen zituzten. Gipuzkoarrek Gorritiko gotorlekua berea zela aldarrikatuz Nafarroako erregeorde berriari itzultzeko eskatu zioten. Honek ezetz erantzun, eta gipuzkoarrek Gorritiko gaztelua hartu eta erraustu zuten.

Guduaren bilakaera

Hori zela eta, Anayko bizkondea eta orduko Nafarroako Erresumaren erregeordea zen Ponce Morentaynakoak soldadu talde bat prestatu zuen Tolosaldea erasotzeko. Gaskoi eta nafarrez osatutako talde hark Berastegi hartu eta erre zuen. Hortik Tolosara jo eta Beotibar izeneko haranean Larreako jauna zen Gil Lopez Oinazkoa, oinaztar gipuzkoarren buruzagia, topatu zuten. Gipuzkoarrek inguruko mendietan posizioak hartuta zituztenez, harriak botaz abangoardia banatu eta etsaia eraso zuten.[3] Bururik gabe, nafarrek atzera egin zuten, eta galera asko izan zituzten. Erorien artean nafar noble asko zeuden, eta gipuzkoarrek Martin Aibarkoa erret-zutoihalaren alfereza harrapatu zuten.[1]

Gudularien kopuruak oso manipulaturik argitaratu izan dira Gipuzkoa aldean urte askoan: Gaztelako Erresumaren aldeko kronisten arabera, Gaztelako Erresumaren aldekoak 800 gipuzkoar ziren, eta Nafarroako Erresumaren aldekoak 70.000raino nafar, gaskoi eta frantses.[1] Hala ere, Nafarroako Erresumaren aldeko gudarien kopurua biziro puztu zuten Gaztelaren aldeko kronista haiek, Gaztelaren aldeko indarrek lortutako garaipenari loria eta aintza emateko asmoz; Nafarroako Artxibo Nagusian gorde diren dokumentuen arabera, nafar indarrak 2 ibar-jaun, 19 zaldizko eta 215 oinezko ziren (guztira, 236 besterik ez, alegia).[2]

Gaur egun

Gudua gogoratzeko, Tolosa aldean, San Joan Bataiatzailea bere zaindariaren egunean, bordon dantza eta erromeria egiten dituzte.[4] Tolosako Alardea ere esaten zaio ospakizun horri.

Klaudio Otaegi zegamarrak Beotibarko gudua olerkia osatu zuen 19. mendean[5]. 20.en mendean Lourdes Iriondok eta Aire Ahizpek egokitu zuten olerki hori abesti gisa, eta baita geroago (1993an) Benito Lertxundik ere Hunkidura Kuttunak II diskoan Beotibar izenburuarekin.[6] Halabaina, lehen ahapaldian, Otaegik "etsaiak gure oinetan" idatzi zuen tokian (Beotibarko galtzaileak nafarrak izan zirela aipatu gabe uzteko), Lertxundik "frantsesak gure oinetan" kantatu zuen, beste esangura baten bila.

Abertzaleen artean, gudua «anaien arteko gudua» izan zela jotzen da, eta, beraz, Euskal Herriko lurraldeak banatzeko ekintzatzat.[7]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Pablo Gorosabel, Bosquejo de las antigüedades, gobierno, administración y otras cosas notables de la villa de Tolosa XV. kap., 269-270. orr. (1853)
  • Gabriel de Henao, Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria, (1637).
  • Lope Martinez de Isasti (1625), Compendio histórico de la muy noble y muy leal provincia de Guipúzcoa, II. lib., VII. kap., 5. orr..
  • Jerónimo Zurita, Anales de Aragón, , 7. Lib., 24. kap. (1562-1580)
  • Esteban Garibai, Compendio Historial de las Crónicas, 26. Lib., 15. kap (1571)

Kanpo estekak