Edukira joan

Bertha Badt-Strauss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertha Badt-Strauss

Bizitza
JaiotzaWrocław1885eko abenduaren 7a
Herrialdea Alemania
HeriotzaChapel Hill (Ipar Carolina)1970eko otsailaren 20a (84 urte)
Familia
AitaBenno Badt
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta literaturan aditua
Lantokia(k)Berlin

Bertha Badt-Strauss (Breslavia, Prusiako erresuma, 1885eko abenduaren 7aChapel Hill, Ameriketako Estatu Batuak, 1970eko otsailaren 20a) alemaniar kazetaria, idazlea eta sionista izan zen.[1] Hainbat argitalpen judutarrekin kolaboratu zuen, bai Berlinen, bai Ameriketako Estatu Batuetan, eta beste idazle batzuen lanak ere argitaratu zein itzuli zituen.[2][3][4][5][6][7]

Bertha Badt-Strauss Oder ibaiaren ertzean dagoenWrocław (polonieraz Breslavia) jaio zen 1885ean; Poloniako hego-mendebaldeko hiria da eta Silesia Behereko voivoderriko hiriburua da. Aita, Benno Badt filologoa zen eta ama, Martha (ezkongabetan Guttman abizenekoa) irakaslea.[1] Literatura eta Filosofia ikasi zituen Breslavia, Berlin eta Municheko unibertsitatean, eta Annette von Droste-Hülshoff idazle eta konpositoreari buruzko tesiarekin, Prusian doktorego gradua lortu zuen lehen emakumeetako bat bihurtu zen.[1] 1913an Berlinen bizi zen Bruno Strauss irakaslearekin, eta harekin seme bat izan zuen, Albrecht, 1921ean.[1] Umea izan eta lasterrera, Berthak esklerosi anizkoitza garatu zuen.[1]

Sionista zen, eta Beringo komunitate juduaren kide aktiboa. Artikuluak idatzi zituen hainbat egunkari judutarrerako, Jüdische Rundschau, Der Jude, Israelitische Familienblatt, Blätter des Jüdischen Frauenbundes eta Der Morgen barne.[1] Era berean, bi entziklopedia idazten lagundu zuen: Encyclopaedia Judaica (es) eta Jüdisches Lexikon.[1]

Stolperstein.Friedrichshain.Frankfurter Allee 104.Bertha Badt.8148

Beste idazle batzuen lanen editore eta itzultzaile emankorra ere izan zen, besteak beste, Droste-Hülshoff, Achim von Arnim, Moses Mendelssohn, Fanny Lewald, Hermann Cohen, Rahel Varnhagen, Heinrich Heine, Sükind von Trimiberg.[1] Argitaratu ez zen Elise Reimarus (1735-1805) idazlearen biografia idatzi zuen.[1]

1939an, Ameriketako Estatu Batuetara emigratu behar izan zuen naziengandik ihesi.[1] LouisianakoShreveporten finkatu zen, senarra unibertsitate horretan irakasle zen eta.[1] Han argitaratu zuen White Fire: The Life and Works of Jessie Sampter, Jessie Sampter sionistaren biografia, eta Juduamerikarreko hainbat argitalpenetarako idazten jarraitu zuen, hala nola Aufbau, The Jewish Way, The Menorah Journal, The Reconstructionist edo The National jewish.[1]

Ipar Carolinan hil zen 1970ean, 84 urte zituela.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h i j k l m Marina Steer. Bertha Badt-Strauss. Jewish Women's Archive.
  2. (Ingelesez) «Bertha Badt-Strauss» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  3. «Bertha Badt-Strauss» www.jewishvirtuallibrary.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  4. «Badt-Strauss, Bertha | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  5. «Collection: Bertha Badt-Strauss Collection | The Center for Jewish History ArchivesSpace» archives.cjh.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  6. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  7. (Ingelesez) «Bertha Badt-Strauss in Breslau, circa 1910» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]