Bertso-Hop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bertso-Hop
Negu Gorriak(r)en abestia Negu Gorriak albumetik
Argitalpena 1990eko abendua
Musika mota hardcore
hip hop
Diskoetxea Oihuka
Idazlea Fermin Muguruza
Andoni Egaña
Anjel Mari Peñagarikano
Ekoizlea Negu Gorriak
Negu Gorriak abesti zerrenda
Amodiozko kanta
(6)
"Bertso-Hop"
(7)
Radio Rahim
(8)

Bertso-Hop Negu Gorriak euskal hip hop musika taldearen abesti bat da. 1990an Negu Gorriak diskoaren barnean kaleratu zuten. 1990eko abenduan single moduan ere argitaratu zuten 7" formatuan.

Singlearen abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A aldea: «Bertso-Hop».
  • B aldea: Bertsolari Txapelketa Nagusia 1986. Donostia. Goizeko saioa.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestian 1986an Donostian Bertsolari Txapelketa Nagusiaren barnean Andoni Egañak eta Anjel Mari Peñagarikanok botatako bertsoak[1] kantatzen dituzte Fermin Muguruzak eta Josu Landa kolaboratzaileak. Hasieran Laxaro Azkunek jarri zuen gaia ageri da sanpleatuta, eta gero Landak Egañarenak kantatzen ditu (amonaren rola), bertsokera estiloan, eta Muguruzak erantzuten dio rap eginez, Peñagarikanoren hitzekin (amonaren ohean mozkorra sartu den bilobaren rolean). Rap eta hardcore-a uztartzen dira aldi bere base erritmikoan.

Bertso-Hop, halaber, Irunen irekita egon zen disko-denda baten izena izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Egaña eta Peñagarikano - 1986 Bertso Txapelketa Nagusia» Dailymotion (Hitzetik Hortzera) 2014-11-02 http://www.dailymotion.com/video/x295mn8. Noiz kontsultatua: 2018-02-27 .