Radio Rahim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bertso-Hop
Negu Gorriak(r)en abestia Negu Gorriak albumetik
Argitalpena 1990eko abendua
Musika mota rock
hip hop
Diskoetxea Oihuka
Idazlea Fermin Muguruza
Ekoizlea Negu Gorriak
Negu Gorriak abesti zerrenda
Bertso-Hop
(7)
"Bertso-Hop"
(8)
Seinalea
(9)

Radio Rahim Negu Gorriak euskal hip hop musika taldearen abesti bat da. 1990an Negu Gorriak diskoaren barnean kaleratu zuten.

1990eko ekainean single moduan ere argitaratu zuten. Diskoak ez zuten B alderik, eta A aldean «Radio Rahim» abestia besterik ez zen agertu. Gainera Manolo Gil eta Enrique Urdanozek zuzenduriko bideoklipa egin zuten.

Abestiaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermin eta Iñigo Muguruzak Negu Gorriak sortzea erabaki zutenean, hip-hoparen eragina eta, batez ere, Public Enemy taldearena, nabarmena zen, bai musikalki eta baita talde newyorktarren sistemaren aurkako mezuagatik[1].

Abestiaren hitzak Spike Lee afroamerikar zuzendariaren Do the right thing (1989) filmean oinarrituta daude[2]. Filmean Bill Nunnek antzeztutako «Radio Raheem» izeneko pertsonaia agertzen da. Hau bi metroko altuera duen afroamerikar bat da, soinean etengabe Public Enemyren «Fight the power» abestia besterik ez duen ematen irratitzarra daramana. Poliziak pertsonaia hil zuenean, arrazagatiko gatazka sortzen du.

Filmaren lehenengo eta azken eszena era aipatzen ditu. Kredituetan Rosie Pérez agertzen da eta honela abestu zuen Negu Gorriak:

« Bat-bi, Bat-bi / Horixe da / Gustatzen zaidan / Mugimendua / Rap-arekin / Dantza orduko / Rosie Perez/ Ikusi ezkero / Mike Tyson K.O. / Utzi zuela / Jakiteak / Ez zaitu harrituko  »

Filmaren bukaeran esaldi bi agertu ziren: arrazen arteko bakearen alde zegoen Martin Luther Kingen bat eta autodefentsa moduan biolentzia erabiltzearen alde zegoen Malcolm Xen bat, Muguruzak "amodioa eta gorrota /hatz koskoetan tatuaturik" metaforarekin aipatuak.

Bideoklipa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990ean beste disko eta bideoklipetan laguntzaile ohikoa izango zen Manolo Gilek eta Enrique Urdanozek abestiaren bideoklipa zuzendu zuten. Bideoan hip-hoparen ikonografian ohikoak diren graffiti eta dantzariak eta euskal kulturan ohikoak diren zenbait ikur (pilota, taberna...) uztartu zituzten. Do the right thing filma ere gogoratuz, Radio Raheem itxura duen pertsonai bat ere agertzen da Fermin, Iñigo eta Kaki Arkarazorekin batera, orduan Mikel «Anestesia» eta Mikel «Bap!!» taldean ez zeudelako. Bideoaren bukaeran manifestaldi bat antzeztu zuten, gero Gure Jarrera albumaren diseinurako erabiliko zutena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]