Ibaigane jauregia

Koordenatuak: 43°15′57″N 2°55′51″W / 43.26591°N 2.93083°W / 43.26591; -2.93083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibaigane jauregia
Ibaigane jauregiaren kanpoaldeko irudi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′57″N 2°55′51″W / 43.26591°N 2.93083°W / 43.26591; -2.93083
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1898 - 1900
Kirolafutbola
Arkitektura
ArkitektoaGregorio Ibarretxe
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
380

Ibaigane jauregia Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun Athletic Clubaren egoitza soziala da. Abando auzoan dago, Mazarredo zumarkalearen 23. zenbakian.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal arkitektura tradizionalean inspiratuta dago, kareharrizko basamentu batekin, arku eskartzanoz errematatutako sarrera duen arkupe zabalarekin. Fatxadako hiru mailetan, behekoa eta lehena hareharrizkoak dira eta goiko solairua bilbadurarekin eta ageriko adreiluz dotoretua dago, izkinak garitoiz errematatuta. Lau isurkiko teilatua du, eta hagaburuen segida bikoitza dituen teilatu-hegalak ditu.

Barrualdea patio zabal estali baten inguruan dago antolatua. Eskailera nagusiak zura erabiltzen du bere maila, balaustrada eta kasetoietan. Egiturak horma euskarriak eta metalikoak ditu. Solairuei dagokienez, erdisotoa, beheko solairua, sarrerako harmailadia eta beste bi solairu ditu[1]. Etxebizitza izan zen garaian, erdisotoko solairuan zerbitzu-gunea zegoen, eta gainerakoetan bizitegi-gunea, egongela, jantoki eta logelekin. Kapera neogotiko bat ere badu etxeak, eta hari lotua organo bat zegoen, une ezezagun batean desagertu zena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1898-1900 artean Ramón de la Sota bizkaitar enpresaburu abertzale eta jeltzalearen aginduz Gregorio Ibarretxe arkitekto bizkaitarrak diseinatu eta eraiki zuen[2], eta Espainiako Gerra Zibila arte Sota familiaren etxebizitza izan zen. Bertan kapera bat ere instalatu zuten, Jesus Guridik jotzen zuen organo batekin[3].

De la Sota 1936an hil zen, eta Bilbo 1937an erori zen frankisten esku; hala ere, erregimen berriak mendekua egin nahi izan zuen politikariaren kontra, eta 1939ko epai batek 100 milioi pezetako isunera kondenatu zuen familia: ondorioz De la Sotarenak izandako jabetza asko estatu frankistaren jabetzara pasatu ziren, jauregi hau tartean. Frankismoaren garian, Bizkaiko gobernu militarraren egoitza izan zen, eta Espainiako Trantsizioko epe labur batez, 1978 eta 1979 artean, Espainiako Ogasun ministerioarena[1].

De la Sota familiak 1979ko irailean berreskuratu zuen, baina abandonatuta izan zuten 8 urtez. Frankismoaren jabetza militarrak oso gaizki zaindu izan zuenez (zalditeriako ukuiluak ere egon ziren bertan), eraikina oso egoera okerrean gertatu zen, eta akordio ekonomikoa egin zuen Athletic-ekin 1986ko salmentarako.

Hainbat hilabeteetan zaharberritua izan ondoren (Javier de Aristegik zuzenduta eta Iñaki Barrenetxea Espiga-arekin batera), 1988ko abuztuaren 22an berrinauguratua izan zen, gaur egun Euskal Herriko futbol talde horren jabetzakoa delarik. Jauregian taldearen lehen museoa jarri zen, Iñaki Barrenetxea Espiga-ak aurkitutako Kopa galdua eta beste artikulu askorekin batera. Bertan dago ere Mami Zesareakoa santuaren erlikia bat, bere hezurraren zati bat, 1959ko apirilaren 6an apezpikuak taldeari oparitu ziona[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo eklektikoa du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Mujika, Jon. (2020). «Ibaigane: La historia entre cuatro paredes» Deia (Deia) (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  2. Ibaigane jauregia. http://zurigorri100x100athletic.blogspot.com.es (Gaztelaniaz)
  3. a b (Gaztelaniaz) «De la Sota y su palacio de Ibaigane» ELMUNDO 2015-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo