Athletic Club (emakumezkoen taldea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Athletic Club
Ezizena(k) Lehoi Emeak, Neskak
Sorrera 2002
Futbol zelaia Lezamako kirol-instalakuntzak
(edukiera: 2.500 lagun)
Presidentea Euskal Herria Josu Urrutia
Entrenatzailea Euskal Herria Joseba Agirre
Liga Superliga
2015-16 1.a
Webgunea www.athletic-club.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak

Athletic Club Bilboko emakumezko futbol taldea da. 2002an sortua, beti jokatu du Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligan, eta bost titulu lortu ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970 eta 1980ko hamarkadetan Bizkaiko emakumezkoen futbola taldeak sortzen hasi ziren. 2000. urtean, Leioa EFT sortu zen Sondika KE taldean aritutako jokalariekin. Leioa EFT mailak igoz joan zen Superligara iritsi arte. 2002an Athletic Clubeko presidentea zen Javier Uriak ituna sinatu zuen orduko Leioa EFT Athletic Clubeko emakumezko taldea izateko.

Taldeak laugarren Superliga ospatzen San Mamesen.

Taldeak 2001/2002 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002/2003 denboraldian Athletic Superligako euskal herritar talde bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi Emeek” hurrengo bi denboraldietan ere titulua lortu zuten, 2004/2005 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean.

2005/2006 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluak lortu zituen entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten zuzendaritzarekiko desadostasunak zirela eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006/2007 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "Lehoi emeek".

Hurrengo denboraldietan, Athletic Levante UD eta Rayo Vallecanoren menpean ibili da. 2010/2011ko ligaren bukaeran hirugarren sailkatu zen.

Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Futboleko Espainiako Erregina Kopako finala bi aldiz jokatu du baina bietan galtzaile atera da, 2012an Espanyolen aurka luzapenean eta 2014an Bartzelonaren aurka penalti jaurtiketatan.

Harrobia bultzatzeko B taldea ere sortu du, Euskal Ligan ari dena.

2013/2014 denboraldiko jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Ainhoa Tirapu
2 Euskal Herria ATZ Eztizen Merino
3 Euskal Herria ATZ Joana Arranz
4 Euskal Herria ATZ Irene Paredes
6 Euskal Herria ERD Joana Flaviano
7 Euskal Herria AUR Nekane Díez
8 Euskal Herria ERD Arrate Orueta
9 Euskal Herria AUR Irune Murua
10 Euskal Herria ATZ Iraia Iturregi
11 Euskal Herria ERD Silvia Ruiz
12 Euskal Herria AUR Manuela Lareo
Zbk. Postua Jokalaria
14 Euskal Herria ERD Eunate Arraiza
15 Euskal Herria ERD Alazne Gómez
16 Euskal Herria ERD Amaia Olabarrieta
17 Euskal Herria ERD Elixabet Ibarra
18 Euskal Herria ATZ Leire Landa
19 Euskal Herria AUR Erika Vázquez
20 Euskal Herria ATZ Saioa González
21 Euskal Herria ATZ Vanesa Gimbert
23 Euskal Herria ATZ Patricia de la Sota
25 Euskal Herria ATE Jone Guarrotxena
28 Euskal Herria ATE Ane Otxoa de Zuazola

2014/2015 denboraldiko jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Ainhoa Tirapu
2 Euskal Herria ATZ Eztizen Merino
3 Euskal Herria ATZ Joana Arranz
4 Euskal Herria ATZ Irene Paredes
5 Euskal Herria ERD Maite Lizaso
6 Euskal Herria ERD Alazne Gomez
7 Euskal Herria AUR Nekane Diez
8 Euskal Herria ERD Arrate Orueta
9 Euskal Herria AUR Irune Murua
10 Euskal Herria ATZ Iraia Iturregi
11 Euskal Herria ERD Arene Altonaga
Zbk. Postua Jokalaria
12 Euskal Herria AUR Yulema Corres
13 Euskal Herria ATE Ane Otxoa de Zuazola
14 Euskal Herria ERD Eunate Arraiza
16 Euskal Herria ERD Amaia Olabarrieta
17 Euskal Herria ERD Elisabeth Ibarra
18 Euskal Herria ERD Izaskun Leoz
19 Euskal Herria AUR Erika Vazquez
20 Euskal Herria ATZ Saioa Gonzalez
21 Euskal Herria ATZ Vanesa Gimbert
22 Euskal Herria ATE Jone Guarrotxena
27 Euskal Herria ERD Ainhoa Alvarez
29 Euskal Herria AUR Jone Bilbao

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Superliga Erreginaren Kopa Champions
League
Maila Pos. J I B G GA GK Puntuak
2002-03 Superliga 22 17 4 1 90 16 55 1/4
2003-04 Superliga 26 19 3 4 80 29 60 Finalaurrea 1º erronda
2004-05 Superliga 26 20 6 0 77 15 66 1/4 1º erronda
2005-06 Superliga 24 13 2 9 52 46 41 1/4 1º erronda
2006-07 Superliga 26 20 4 2 82 27 64 1/4
2007-08 Superliga 26 17 2 7 72 31 53 1/4 1º erronda
2008-09 Superliga 30 21 2 7 100 43 65 1/4
2009-10 Superliga 14 9 2 3 30 22 29 1/4
2010-11 Superliga 14 9 1 4 32 15 28 1/4
2011-12 1º maila 34 29 4 1 118 25 91 Txapeldunorde
2012-13 1º maila 30 23 5 2 84 24 74 1/4
2013-14 1º maila 30 22 3 5 79 22 69 Txapeldunorde
2014-15 1º maila 30 19 8 3 73 24 65 1/4
2015-16 1º maila 30 25 3 2 75 15 78 1/4
Legenda
Txapeldun
Txapeldunorde

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Superliga:
    • Txapelduna (5): 2002-03, 2003-04, 2004-05, 2006-07 eta 2015-2016.
    • Bigarrena (3): 2011-12, 2012-13 eta 2013-14.
  • Erreginaren Kopa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (2): 2011-12 eta 2013-14.
  • Euskal Herriko Kopa:
    • Txapelduna (4): 2011, 2013, 2014 eta 2015.
    • Finalista (1): 2012.

Emakumezkoen B taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Athletic Club B izenarekin jokatzen du eta Bigarren mailan ari da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Maila Emaitza
2003-04 2. maila 7.a
2004-05 2. maila 7.a
2005-06 2. maila 3.a
2006-07 2. maila 3.a
2007-08 2. maila 3.a
2008-09 2. maila 2.a
2009-10 2. maila 1.a
2010-11 2. maila 2.a
2011-12 2. maila 1.a
2012-13 2. maila 5.a
2013-14 2. maila 1.a
2014-15 2. maila 2.a
2015-16 2. maila 3.a

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Athletic Club (emakumezkoen taldea) Aldatu lotura Wikidatan
  • [www.athletic-club.eus/eu/lantaldea/2014-15/emakumezkoena-jokalariak.html Athletic Clubeko webgunearen emakumezkoen taldea]