Bizkaiko Txakolina
Bizkaiko Txakolina ardo mota horrek duen hiru jatorrizko izendapenetako bat da, probintzia hartan egindakoa.
Izendapena 1994an eskuratu zuten eta gaur egun 120 hektareatan zabaltzen dira mahatsondoak eta urtean 700.000 litro.
Ekoizleak
Bakio izan da tradizionalki ekoizlerik garrantzitsuena, baina urtez urte gero eta eskualde gehiagotara hedatzen ari da jarduera hau:
- Enkarterri: Zalla eta Balmaseda.
- Txorierri: Derio, Larrabetzu, Lezama eta Zamudio.
Mahats motak
- Zuria: Hondarribi zuri eta Mune mahatsa (gomendatuak), Hondarribi Zuri Zerratia, Izkiriota, Izkiriota ttipia, Riesling, Sauvignon zuria eta Chardonnay (baimenduak).
- Gorria edo beltza: Hondarribi beltza.
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Bizkaiko Txakolina
Euskal Herriko ardoak | ||
---|---|---|
Arabako Txakolina • Bizkaiko Txakolina • Errioxako Ardoa • Getariako Txakolina • Irulegiko Arnoa • Nafarroako Ardoa |