Bleu d'Auvergne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bleu d'Auvergne
Bleu auvergne.jpg
Beste izendapenakBlau d'Auvèrnhe, okzitanieraz
Jatorrizko herrialdea Frantzia
EskualdeaAuvernia
Esnearen jatorriaBehia
PasteurizatuaEz
EgituraGazta urdina
Gantz materia%42-52a
Neurriak35 cm
Pisua2,5 kg
Zahartze denbora2 hilabete
ZiurtagiriaJatorrizko Izendapena 1975

Bleu d'Auvergne (okzitanieraz Blau d'Auvèrnhe) frantziar gazta urdina da, Auvernia eskualdekoan behi esne gordinarekin ekoizten delarik. Bleu d'Auvergne gazta ekoizten den eremua bi departamentuetan banatzen da: Puy-de-Dome eta Cantal, mugakide direnn Avairon, Corresa, Loira Garaia, Lot eta Lozèreko kantonamenduetara ere hedatzen da.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, gazta bolak eskualdeko harpetan utzi ohi ziren, hauetan piskanaka-piskanaka ontzen zirelarik. Gaur egun prozesua findu egin da, lauren bat aste irauten ditu eta leize fresko eta hezeetan gauzatzen da. 2003ko ekoizpena 6.434 tonatakoa izan zen.

Dastaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapore bizi eta aromatikoa duen gazta da, Auvergneko urdinak lur bolkanikoetan hazitako belarren zaporea du. Bere dastaketa garai onena uztailetik abuztura izaten da, baina apiriletik irailerako denboraldian ere zapore onekoa izaten da.

Bere oreak nolabaiteko zapore mikatza du, blaitua dagoen gatzak direla eta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]