Edukira joan

Bokalen iraupen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bokalen iraupena bokalen nolakotasunetako bat da. Euskaraz ez bezala, hizkuntza batzuetan bokalak laburrak edo luzeak izan daitezke eta horrek hitzen esanahiak aldatu.

Kontsonanteen luzatzeari «geminazioa» deritzo.

Iraupenaren adieraztea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan idazketan bokalen iraupena adierazten da: ikur bereziak erabil daitezke (á (akutea) eta ā (makrona) ikur zabalduenak dira horretarako), baita hizkien bikoizketa (aa) ere. Hala ere, hizkuntza batzuek ez dituzte bokal luzeak adierazten idazketan, adibidez, kroazierak.

Hizkuntza batzuetan bokalak beren kokapenaren arabera luzeak bihurtzen dira, adibidez, alemanierazko silaba bat irekita dagoenean (bokal batekin amaitzen denean) bokala luzea bihurtzen da (baina salbuespenak daude).

Munduko hizkuntzen artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bokalen iraupen ezberdina zabalduta dago munduko hizkuntzen artean. Batzuetan bokal laburrek eta bokal luzeek nolakotasun ezberdinak ere badituzte, hau da, irekiagoak edo itxiagoak daude.

Hurrengo hizkuntzetan bokalen iraupena ezberdina da: uraldar hizkuntza gehienak, Polinesiako hizkuntzak, mongoliera, navajo, germaniar hizkuntzak, hainbat eslaviar hizkuntza, zelta hizkuntzak, baltiar hizkuntzak, hainbat turkiar hizkuntza, nahuatla, japoniera, tamilera eta besteak.

Zenbait hizkuntzak bi baino bokalen iraupen maila gehiago dituzte, adibidez, estonierak (hiru maila). Halaber, hizkuntza batzuek beren garapenaren bidean bokalen iraupen ezberdina galdu zuten, adibidez, grezierak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]