Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan
Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan (euskaraz Borat: Kazakhstango Nazio Loriotsu[1] Onurarako Burututako Ameriketako Kultur Ikasketak) 2006ko Larry Charles estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma da. Bertan, Sacha Baron Cohen, Ken Davitian, Luenell eta Pamela Anderson aktoreek antzeztu zuten.
Aurretik, Sacha Baron Cohen aktore eta umoristak 2002an antzeztu zuen Ali G Indahouse ("Ali G Etxen") filmean modu laburrean agertu zen Borat izeneko pertsonaia ardatz hartuta filmatu zen. 2009an, Brüno izeneko filma ere antzeztu zuen.
Erresuma Batuan Borat fikziozko pertsonaia oso ospetsua da, baina arazo politikoak ere sortu ditu, Kazakhstango enbaxadak HBO ekoiztetxeari aktorea kalera zezan eskatu zion gutuna baten bidez; bestalde, Errusia eta Sobietar Batasuneko errepublika ohietan filmak sor zitzakeen istiluak zirela eta, debekatu zen. Filmaren hasierako herrixkako eszenak Errumaniako herrixka batean filmatu ziren.
Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria eta Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikalaren izendapenak jaso zituen baina ez irabazi. Aldiz, Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (Sacha Baron Cohen) irabazi zuen.
Eduki-taula
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Borat (Sacha Baron Cohen) Kazakhstango erreportari bat da. Bere herrialdeko gobernuaren aginduz, AEBetara dokumental bat filmatzera joan da eta han, AEBetan ikasitako irakaspenak bere herrialdearen onurarako dokumentalean jaso nahi ditu. Hala ere, zeregin hori ez da dirudien bezain erraza izango eta herrialde hartan bereak eta bi egiten ditu...
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sacha Baron Cohen: Borat Sagdiyev
- Ken Davitian: Azamat Bagatov
- Luenell Campbell: Luenell
- Pamela Anderson: Pamela Anderson
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ingelerazko izenburuan duen akatsa mantentzen saiatzen
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Borat filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Borat filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- 2006ko filmak
- Larry Charlesek zuzendutako filmak
- Peter Baynhamek idatzitako filmak
- Dan Mazerrek idatzitako filmak
- Sacha Baron Cohenek idatzitako filmak
- Todd Phillipsek idatzitako filmak
- Sacha Baron Cohenek antzeztutako filmak
- Ken Davitianek antzeztutako filmak
- Pamela Andersonek antzeztutako filmak
- Luenellek antzeztutako filmak
- Dan Mazerrek antzeztutako filmak
- Jay Roachek ekoitzitako filmak
- Sacha Baron Cohenek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Road movie filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Washington Hirian girotutako filmak
- Atlantan girotutako filmak
- Dallasen girotutako filmak