Ara Malikian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ara Malikian
Ara-Malikian-23-02-2011.jpg
Bizitza
Jaiotza Beirut1968ko irailaren 14a (49 urte)
Herrialdea  Espainia
Talde etnikoa Armeniarra
Hezkuntza
Heziketa Guildhall School of Music and Drama
Jarduerak
Jarduerak biolin-jotzailea eta musikaria
Musika instrumentua biolina
IMDb nm0539606
http://www.aramalikian.com

Ara Malikian (Libano, 1968) biolin-jotzailea da. Libanon armeniar etniako familia batean jaioa, Madrilen (Espainia) bizi da aspaldiko urteotan. Euskal Herrian Kepa Junkerarekin musika emanaldiak eskaini izan ditu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armeniar familia batean jaio zen. Aitak biolina jotzen lagundu zion. Nahiz eta gerra zibileko garai gogorrak izan, ikasten jarraitu zuen.

Bere lehen kontzertu garrantzitsua 12 urterekin egin zuen eta 14 urterekin orkestra bateko zuzendari ibili zen. Hans Herbert-Jöris orkestra zuzendariak bere gaitasunak ikusita, beka bat eman zion Hochschule für Musik und Theater Hannover-en ikasi ahal izateko (Alemanian). 15 urterekin kontserbatorio horretan zegoen ikasle gazteena zen. Geroago, Guildhall School of Music & Drama de Londres-era joan zen bere ikasketak jarraitzeko. Horrez gain, oso entzutetsuak izan ziren mundu osoko irakasleen klaseetara joan zen, adibidez, Franco Gulli, Ruggiero Ricci, Ivry Gitlis, Herman Krebbers edo Alban Berg Quartet kideen klasetara.

Emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko lehiaketa ugari irabazi ditu: “Felix Mendelssohn” (1987 Berlin, Alemania) eta “Pablo Sarasate” (1995 Iruñea, Espainia), “Niccolo Paganini” (Genova, Italia), “Zino Francescatti” (Marsella, Frantzia), “Rodolfo Lipizer” (Gorizia, Italia), “Musikari gazteen” lehiaketa, (Belgrado, Jugoslavia), “Rameau” (Le Mans, Frantzia), “Gremioko artista internazionala” (Nueva York, EE. UU.), eta “Japoneko musika lehiaketa internazionala”. Gainera, 1993an sari bat irabazi zuen.

40 lurraldeko leku garrantzitsuenetan jo du: New Yorken (Carnegie aretoan), Parisen (Salle Pleyel), Vienan (Musikverein), Toronton (Ford Center), Calahorran (Ideal antzokian), Madrilen (Entzunareto Nazional eta Antzoki Errealean), Zurcin (Tonhalle), Londresen (Barbicaren zentroan), Cadizen (Falla antzokian), Puertollanon (Pedro Almodovaren entzunaretoan), Tokion, Estambulen, Berlinen, Atenasen, Venezia, Los Angelesen, Taipein, Hong Kongen, Kuala Lumpurren, Kuban, Bogotan, Munichen, Bartzelonan, Bilbaon, Meridan (Meridako erromatar antzokian), Burrianan (Payan antzerkian) eta Ekuadorren (Sucre antzerkian). Horrez gain, honako jaialdietan parte hartu du: Aspen, Colmarren, Pradesen, Schleswig-Holsteinen, Braunschweigen, Donostian, Segovian, Bergen, Freden, Mettlachen, Pragan eta Buñolen.

Bakarlari lanetan aritu da Tokioko Orkestra Sinfonikoan, Bamberg Orkestra Sinfonikoan, Zurci Ganbaran Orkestran, Genoako Opera Orkestran, Madrileko Orkestran (OSM), Portugaleko Orkestra Sinfonikoan, Tubingeneko Ganberazko Orkestran, Moskuko Bertutezkoan, Belgradeko Filarmonikan, Toulouseko Ganberazko Orkestran, Armeniako Filarmonikan eta Madrilgo Orkestran, zuzendari oso famatuekin: Mariss Janssons, Peter Maag, Jesús López Cobos, Vladimir Spivakov, Miguel Ángel Gómez Martínez, Luis Antonio García Navarro, Vassili Sinaisky, Edmond de Stoutz, Gudni Emilson, Juan José Mena, Jo Ann Falleta.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chirstmas mood (2011)
  • Con los ojos cerrados (Ara Malikian eta Fernando Egozcue Quinteto, 2011)
  • Conciertos románticos españoles de violín (Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Posada eta Ara Malikian, 2010)
  • Lejos (2007)
  • Meeting with a friend (2007)
  • Tears of Beauty (2006)
  • De los Cobos / Montsalvatge (2005)
  • De la felicidad (2005)
  • The Four Seasons by Vivaldi (2004)
  • Manantial (2002/2004)
  • El arte del violín (2004)
  • Sonatas and Partitas for Solo Violin by Bach (2003)
  • Six Sonatas for Solo Violin by Ysaÿe (2003)
  • Sarasate (2003)
  • 24 Caprices for Solo Violin by Paganini (2003)
  • Robert Schumann (2000)
  • All Seasons for Different (2000)
  • 500 motivaciones (1999)
  • Bow on the String (1997)
  • Miniatures (1996)
  • 750 Jahre Wölpinghausen (1996)
  • Le quattro stagioni (1995)

Gonbidatu gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu bandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]