Edukira joan

Céline Sciamma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Céline Sciamma

(2015)
Bizitza
JaiotzaPontoise1978ko azaroaren 12a (45 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLa Fémis (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, film screenwriter (en) Itzuli eta aktorea
Jasotako sariak
KidetzaCollectif 50/50

IMDB: nm1780037 Allocine: 161315 Allmovie: p517564
Facebook: celinesciamma Musicbrainz: 8bcf281a-84f7-4035-9275-cddbd03493f9 Edit the value on Wikidata

Céline Sciamma (Pontoise, 1978ko azaroaren 12a) gidoilari eta zinema zuzendari frantziarra da.[1]

Gaztaroa eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sciamma Cergy-Pontoisen hazi zen, Paris inguruko aldiri batean.[2] Bere aita, Dominique Sciamma, software diseinatzailea da, eta bere anaia, Laurent Sciamma, komediante [3]eta diseinatzaile grafikoa da.[4]

La Fémis zinema eskolara joan aurretik, Sciammak literatura ikasi zuen.Haur zela, irakurle sutsua zen eta nerabe garaian zinemarekiko interesa garatzen hasi zuen.[5] Bere lehenengo Naissance des Pieuvres filmaren gidoi originala La Fémiseko ebaluazio amaierarako idatzi zuen. Xavier Beauvoisek, ebaluazio koadroaren presidenteak eta bere mentore lanak egingo dituenak, filma aurrera ateratzeko konbentzitu zuen.[6] Eskola bukatu eta urte bete geroago, filmaketari ekin zion bere jaioterrian.[7]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sciammaren lana minimalista da. Oso formalista eta idiosinkratikoa kontsideratzen zaio, gehienbat elkarrizketa faltarengatik eta eszenaratze oso estilizatuengatik. Sciammaren ekoizpena, Naissance des pieuvres filmetik hasita, zinema frantziarrean sarritan ematen den heldutasunerako prozesuaren motiboarekin (coming-of-age) oso estuki erlazionaturik dago, non nerabe eta aurrenerabeak ardatz dira. Gainera, Sciamma oso interesaturik dago neskek hazkuntza garai horretan beraien artean bizitzen dituzten generoaren eta identitate sexualen jariakortasunarekin[8].

Bere estreinuko filma, Naissance des pieuvres, Cannesko Zinemaldiko Un certain regard sailean proiektatzeko aukeratua izan zen 2007an. Filmak hiru izendapen lortu zituen 2008ko César Sarietarako: Sciammak, opera prima hoberenerako, eta Adèle Haenel eta Louise Blachèrek errebelazio aktore onenaren sarirako.

Sciammak 2009ean Pauline, bere lehenengo film laburra, zuzendu zuen gobernu frantziarrak bultzatutako homofobiaren aurkako kanpainia batetarako. Metraje-laburreko film hau Canal + eta Osasun Ministerio frantsesak koproduzitutako proiektu baten parte izan zen, Jeune et homo sous le regard des autres: 5 courts-métrages contre l’homophobie izenekoa. Guztira bost film-laburrek osatzen dute lan kolektiboa. Gidoiak 2008ko urrian lehiaketa batean irabazle ateratako kontaketa batzuen egokitzapenak dira.[9]

Bere bigarren film luzea,Tomboy, 2011ean filmatu zuen oso denbora gutxian.[10] Sciammak gidoia hiru astetan idatzi, beste hiru asteren buruan casting-a egin eta ekipo artistikoa osatu, eta hogei egunetan pelikula filmatu zuen.[11] Estreinaldia Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 61. edizioaren Panorama sailean egin zuen. Pelikula eskola frantsesetara eraman zuten hezkuntza programa baten testuinguruaren barnean.[12]

2014ean Well Well Well gai lesbikoak tratatzen dituen aldizkariaren lehenengo zenbakiaren azalean atera zen.[13]

Urte berean bere Bande de filles pelikula Cannesko Zinemaldiko Quinzaine des Réalisatieurs sekzio independentean proiektatzeko hautatua izan zen[14]. Baita Torontoko Zinemaldian[15] eta Sundanceko Zinemaldian[16] botatzeko ere. Elkarrizketa ezberdinetan, Sciammak aditzera eman du Bande de filles heldutasunerako bide horren bere azken filma izango zela, Naissance des pieuvres eta Tomboy filmekin batera, trilogia bat kontsideratzen ditu.[17]

2015tik 2018ra bitarte Sciamma SRF (Societé des Réalisateurs de Films) taldearen ko-presidentea izan zen. [18]Les Arcseko Zinemaldiaren 2017ko bederatzigarren edizioko epaimahaiaren presidentea izan zen ere.[19]

Bere filmen zuzendaritza eta gidoiez gain, Sciammak beste zuzendari batzuen gidoi-lanak ere burutzen ditu. André Techiné zuzendariak kontaktatu zion bere Quand on a 17 ans (2016) filmaren idazketan kolaboratzeko. [20]

Sciammaren laugarren film luzea Portrait de la jeune fille en feu (2019) da, filmaketa 2018ko urrian hasi zuen.[21] Pelikulak 2019ko Cannesko Zinemaldian lehiatu zuen, bertan Queer Palm saria eta gidoi hoberenaren saria eraman zituen.[22]

Bere azken filma Petite Maman (2021) Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 71.edizioan estrainatuko da eta lehiaketako sail ofizialean parte hartuko du.[23] Bertan berriro helduko dio haurtzaroaren gaiari, protagonistak zortzi urteko bi haur izango dira.[24]

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sciamma feminista da.[25] 5050 pour 2020 frantziar mugimenduaren lehenengoetako sinatzailea izan zen,[26] industria zinematografikoaren profesional talde batek zinema munduan 2020 urterako parekotasuna lortzeko aurrera eramandako mugimendua da.[27] 2018an berdintasun ezaren aurkako Cannesko Zinemaldiko protestak ko-antolatu zituen eta parte-hartzaile izan zen, beste hainbat emakumerekin batera: Agnès Varda, Ava Duvernay, Cate Blanchett eta Lèa Seydoux.[28]

Bere Portrait de la jeune fille en feu (2019) filmaren Cannesko Zinemaldiko estreinaldian, zein Sciamma zein Adèle Haenel aktore protagonistak 50/50 orratzak zeramatzaten, mugimendua laguntzeko.[29]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sciammak Para One ekoizle frantsesarekin kolaboratzen du bere soinu bandetarako,[30] eta iraganean musikari eta zinemagilearen zenbait film laburren gidoiak idatzi zituen ere, hala nola, Les Premières Communions.[31] Zuzendari moduan, Sciamma ezaguna da aktore ez-profesionalekin lan egiteagatik.[32] Zenbaitetan adierazi du moda eta estiloa karakterizazioaren zati garrantzitsuak direla, eta horregatik, nahiz eta izendatu gabe, askotan bere filmetako jantzien diseinuaren ardura beregain hartzen du[33].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Kargua Oharrak
Zuzendaria Gidoilaria
2004 Les Premières Communions X Film laburra
2006 Cache ta joie X Film laburra
2007 Naissance des Pieuvres X X Louis Delluc saria - Opera prima hoberena
Cabourgo Zinemaldia - Epaimahai gaztearen saria
Hautatua - César sariak - Film luze hoberena
Hautatua - Caméra d'Or (Cannesko zinemaldia)
Hautatua - Un Certain Regard saria (Cannesko Zinemaldia)
2009 Pauline X Film laburra
2010 Ivory Tower X
2011 Tomboy X X Berlingo Nazioarteko Zinemaldia - Epaimahaiaren Teddy saria[34]
Buenos Airesgo Zinema Independentearen Nazioarteko ZinemaldiaFIPRESCI saria
Buenos Airesgo Zinema Independentearen Nazioarteko Zinemaldia - SIGNIS saria
Jacques Prévert antzeztokiaren saria - Gidoi hoberenaren saria
2012 Les Revenants X Telebista saioa
2014 Bird People X Gidoi aholkularia
2014 Bande de filles X X Kermode saria - Zuzendari hoberenaren saria
Stockholmoko Nazioarteko Zinemaldia - Film hoberenaren saria
Lumières Sariak - Epaimahaiaren sari berezia
Hautatua - César Sariak - Zuzendari hoberena
Hautatua - Europako Parlamentuaren LUX Saria
Hautatua - Lumières Sariak - Film hoberena
Hautatua - Lumières Sariak - Zuzendari hoberena
2014 Bébé Tigre X Argumentu aholkularia
2016 Quand on a 17 ans X
2016 Ma vie de courgette X César Sariak - Moldaketa hoberena
Lumières Sariak - Gidoi hoberena
Hautatua - Annie saria film luze baten ekozipenaren idazketagatik
2018 With the Wind X Gidoilari kolaboratzailea
2019 Portrait de la jeune fille en feu X X Cannesko Zinemaldia - Gidoi hoberenaren saria
2021 Petite Maman X X Donostiako Zinemaldia - Publikoaren saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Céline Sciamma : biographie, actualités et émissions France Culture» France Culture (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  2. (Ingelesez) «The stars of Girlhood: ‘Our poster is all over Paris, with four black faces on it…’» the Guardian 2015-04-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. (Frantsesez) «Qui est Laurent Sciamma, l'humoriste qui “dézingue le patriarcat” ?» Les Inrockuptibles 2019-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  4. (Ingelesez) «Laurent Sciamma : meilleur espoir» STANDARD 2012-05-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. «Céline Sciamma: Interview - Time Out London» web.archive.org 2020-01-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  6. (Ingelesez) «Céline Sciamma talks 'Tomboy'» Time Out Barcelona (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  7. (Ingelesez) «Interview with Céline Sciamma | TAKE ONE |» TAKE ONE 2011-09-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  8. Palmer, Tim (2011)
  9. (Frantsesez) «Jeune et homo sous le regard des autres» www.maisonegalitefemmeshommes.fr (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  10. (Ingelesez) Silverstein, Melissa. (2011). Interview with Celine Sciamma: Writer/Director of Tomboy BLOGS. http://blogs.indiewire.com/womenandhollywood/interview-with-celine-sciamma-writer-director-of-tomboy or..
  11. (Ingelesez) «Interview with Céline Sciamma | TAKE ONE |» TAKE ONE 2011-09-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  12. (Ingelesez) «Tomboy» www.berlinale.de (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  13. (Ingelesez) Pfeiffer, Alice. (2014-09-16). «'Well Well Well': France's Chic New Lesbian Magazine Speaks to All Women» ELLE (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  14. (Ingelesez) Goodfellow, Melanie. (2014). Cannes Directors' Fortnight 2014 lineup unveiled. Screendaily, https://www.screendaily.com/cannes/cannes-directors-fortnight-2014-lineup-unveiled/5070844.article or..
  15. (Ingelesez) «Girlhood» TIFF (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).[Betiko hautsitako esteka]
  16. (Ingelesez) «girlhood» www.sundance.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  17. «Interview: 'Girlhood' Director Celine Sciamma on Race, Ge | Shadow and Act» web.archive.org 2015-02-08 (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  18. (Frantsesez) «SRF - Société des Réalisateurs de Films» www.la-srf.fr (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  19. (Ingelesez) Festival, Les Arcs Film. (2017-09-20). «Archives | Les Arcs Film Festival» Les Arcs Film Festival – 12 November - 19 December 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  20. (Frantsesez) AlloCine. «Quand on a 17 ans sur Arte : comment est née cette collaboration entre André Téchiné et Céline Sciamma ?» AlloCiné (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  21. (Ingelesez) Goodfellow2018-08-28T11:44:00+01:00, Melanie. «mk2 launches sales on Céline Sciamma's 'Portrait of A Lady On Fire', Porumboiu's 'The Passenger' (exclusive)» Screen (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  22. (Ingelesez) «Cannes: 'Portrait of a Lady on Fire' Takes Queer Palm Prize» The Hollywood Reporter 2019-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  23. (Ingelesez) «Petite Maman» www.berlinale.de (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  24. (Gaztelaniaz) Petite maman: la nueva película de Céline Sciamma, directora de ‘Retrato de una mujer en llamas’. 2021-02-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  25. (Frantsesez) «Céline Sciamma, ou le cinéma au centre de la lutte féministe» Telquel.ma (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  26. (Ingelesez) Tartaglione, Nancy; Tartaglione, Nancy. (2018-02-28). «French Film Industry Launches 50/50 By 2020 Equality Initiative» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  27. (Frantsesez) «Collectif 5050» Collectif 5050 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  28. (Ingelesez) Nayeri, Farah. (2018-05-12). «Women Rally on Cannes Red Carpet to Highlight Gender Inequality (Published 2018)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  29. (Ingelesez) Erbland, Kate; Erbland, Kate. (2019-12-05). «‘Portrait of a Lady on Fire’ Filmmaker Céline Sciamma Is Trying to Break Your Heart» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  30. (Ingelesez) Faire, Savoir. «Savoir Faire» savoirfairecie.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  31. «Les premières communions – Casting sur MUBI» mubi.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  32. (Ingelesez) Crummy, Colin. (2015-05-08). «karidja touré shines bright in céline sciamma’s girlhood» i-D (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  33. «‘Girlhood’ Director Celine Sciamma Talks Paris, Friendship, and Colorful Storytelling» Tribeca (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  34. (Ingelesez) Walber, Daniel. «The Out Take: 10 Fantastic Teddy Award-Winning LGBT Films To Watch Right Now» MTV News (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]