Salman Rushdie
Salman Rushdie (Mumbai, India, 1947ko ekainaren 19a) ingelesezko idazlea da. Mumbain tradizio musulmaneko familia batean hazia, ikasketetara Londresera joatea erabaki zuen nerabezaroan. 1981ean arrakasta literarioa eskuratu ondoren, bere Satanic Verses liburu polemikoak nahigabeko nazioarteko ospea eman zion 1988an, Ruhola Jomeini ayatollahk hiltzeko agindua eman zuenean. Harrezkero, hamar urtetik gora eman zuen ezkutuan eta zaintzapean bere burua babesteko.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia ikasketak egin zituen Rugby eta Cambridgeko unibertsitateetan. 1975ean zientzia-fikzioan oinarritutako Grimus kontakizun-liburua kaleratu zuen. Arrakasta handia lortu zuen 1981ean Midnight's Children (Gauerdiko haurrak) eleberriari esker, eta Shame (Lotsa) eleberria idatzi zuen bi urte geroago. Satanen bertsoak obra argitaratu zuen 1988an, eta oso ezagun egin zen mundu guztian, Irango Khomeini ayatollahk Rushdie hiltzera kondenatu baitzuen, obra hartan islamaren aurkako biraoak zeudelako. Halaber, Rushdierena da Imaginary Homelands (1991, Irudimenezko jaioterria) eleberria. Sari ugari jasi ditu, besteak beste Booker saria 1981ean. 2007an, Britainiar Inperioaren Ordenako zaldun izendatu zuten.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Grimus (1975)
- Midnight's Children (1981)
- Shame (1983)
- The Satanic Verses (1988)
- The Moor's Last Sigh (1995)
- The Ground Beneath Her Feet (1999)
- Fury (2001)
- Shalimar the Clown (2005)
- The Enchantress of Florence (2008)
Haur-literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Haroun and the Sea of Stories (1990)
- Luka and the Fire of Life (2010)
Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- The Jaguar Smile: A Nicaraguan Journey (1987)
- Imaginary Homelands: Essays and Criticism, 1981–1991 (1992)
- Step Across This Line: Collected Nonfiction 1992–2002 (2002)
- Joseph Anton: A Memoir (2012)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salman Rushdie ![]() |