Cannolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cannolo
gozogintza
Osagaiakorea eta Ricotta
Historia
JatorriaItalia

Cannolo (italieraz) edo cannolu (sizilieraz), pluralean cannoli, Siziliako gozoki tipikoa da, hodi itxurako ore biribilkatu bat, barruan ricotta krema gozoa duena. Oso ezaguna da Sizilian, eta ez dago gozotegirik eskaintzen ez duena bertan.

Jatorrian, inauterietan prestatzen ziren; baina denborarekin, noizbehinkako izaera galdu eta Italia osoan orokortu zen, eta berehala bihurtu zen italiar gozogintzaren adibide ezaguna mundu osoan[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannoloak maskor itxurako ore frijituko oskol bat du, oro har 15-20 cm luze eta 4-5 cm diametroz, eta betegarri gozo eta krematsu batez betetzen da, normalean ricotta gazta gozoz egina. Eskualde eta espezialitatearen arabera, tamaina aldakorra du, hasi cannulicchi txikietatik (hatz bat baino handiagoak ez direnak), Piana degli Albanesi herriko handietarino (ukabilbetekoak).

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siziliar cannoloak pistatxo birrindu eta gerezi melaturekin

Oskola egiteko, ore disko txikiak prestatzen dira (gari irin, ardo, azukre eta txerri-gantzez egina) eta hodi metaliko txikietan bildu egiten dira, eta frijitu, txerri-gantzetan tradizioaren arabera, nahiz eta gaur egun olio merkeagoetan egin.

Ohiko betegarria bahetutako eta gozatutako ardi-esnez egindako ricotta izaten zen. Gaur egun, gozogile gutxik prestatzen dute horrela. Gaur egun behi-esnezko ricotta erabiltzen da, ardi-esneak baino zapore arinagoa ematen diona. Halaber, pastel-krema edo txokolate krema erbiltzen da. Badira tokiko aldaketak ere, txokolate birrindua edo fruta melatuak erantsita. Ondoren, cannoloari azukre hautsa ezartzen zaio.

Cannoloak, edonola ere, jan baino instant bat lehengo bete behar dira; izan ere, denbora igaro ahala, ricottaren hezetasuna oskolak xurgatzen du, eta kurruska galtzen du. Eragozpen hori saihesteko, gozogile batzuek txokolate urtuz igurzten dute cannoloen barnealdea eta, horrela, oskola ez da hezetzen eta luzaroago egoten da kurruskari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) M. Floriti. Cannoli Siciliani. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]