Carlow

Koordenatuak: 52°49′50″N 6°55′54″W / 52.8306°N 6.9317°W / 52.8306; -6.9317
Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlow
Ceatharlach
herria
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Leinster
Carlowko konderria
Lurralde Historikoa
Konderria
Posta kodeaR93
Geografia
Koordenatuak52°49′50″N 6°55′54″W / 52.8306°N 6.9317°W / 52.8306; -6.9317
Map
Azalera896 km²
Altuera57
Demografia
Biztanleria24.272 (2016)
Dentsitatea194,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakDole
http://www.carlow.ie www.carlow.ie

Carlow (irlanderaz Ceatharlach) Irlandako Errepublikaren hego-ekialdean dagoen lurbarneko hiria da eta Carlowko konderriaren iparraldean kokatzen da, Dublinetik 84 kilometrotara. Hiriak 13.698 biztanle inguru ditu, baina metropoli eremua 23.030ra iristen da, horietatik 3.000 bat ikasleak dira. Barrow ibaiak hiria gurutzatzen du, Carlowko konderria eta Laoiseko konderriaren arteko muga historikoa delarik: 1898ko Bertako Gobernuaren Agiriak hiri osoa Carlow konderriaren barnean sartu zuen. Honela Carlow hiria Carlow konderriko hiririk handiena da eta bere erdigunea administratiboa da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Ceatharlach izenak bi jatorri izan ditzake. Lehenengoa irlandera zaharreko cethrae (abere) hitzean oinarrizten da. Bigarrena aldiz ceathar (lau) eta loch (laku) hitzetatik dator eta "lau laku" esan nahiko luke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brownshill Dolmenak erakusten duen bezala milaka urte dira ingurua populatua izan zela. VI eta VII mendeen artean hainbat monasterio eraiki ziren Carlow eta inguruan, hala nola St Mullin's eta Old Leighlin herrixketakoak. Saint Comgallek ere orduan altxatu zuen berea Carlowen. Leinsterreko Lorda zen William Marshalek Carlowko gaztelua altxatu zuen 1207-13 artean, ibaiaren pasabidea zaintzeko. gaur egun oraindik bi dorre zirkularrek eta horma batek zutik dirau.

Carlowko gaztelua

Ibaia zeharkatzeko lehenengo zubia Graiguecullen Bridge izan zen eta 1.569an eraiki zen. 1815ean zubia bota eta berria jaso zuten, eta Wellington Bridge izena eman zioten, urte hartan bertan Napoleon garaitu zuen Wellingtongo dukearen omenez.

XX mendean industrializazioa iritsi zen, Greencore konpainiak azukre lantegia ezartzean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]