Larne

Koordenatuak: 54°51′06″N 5°48′48″W / 54.8517°N 5.8133°W / 54.8517; -5.8133
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larne
Olderfleet
Latharna
herria
Administrazioa
Herrialdea Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Ulster
Antrimeko konderria
Izen ofizialaLarne
Lairne
Latharna
Posta kodeaBT40
Geografia
Koordenatuak54°51′06″N 5°48′48″W / 54.8517°N 5.8133°W / 54.8517; -5.8133
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia028
Ordu eremuaUTC±00:00
http://www.larne.gov.uk/ www.larne.gov.uk

Larne (irlanderaz:Larne, Ulsterko eskozieraz:Olderfleet) Ipar Irlandako Antrimeko konderrian kokatzen den kostaldeko hiri industriala da, batez ere bere kai garrantzitsuagatik ezaguna. 2001eko erroldaren arabera 18.228 biztanle zituen, baina metropoli eremuak 31.000 biztanle hartzen ditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dioenez Erdi Aroan Úgaine Mór Irlandako erregeak Lathar bere alabari Antrim kostaldeko lur sail batzuk eman zizkion. Hortik ei dator eremuaren irlanderazko Latharna (Latharren lurrak) izena.

Kokapena dela eta X mendean bikingoen eraso ugari jasan zituen. Herriaz ere jabetu izan ziren eta aintzirari Ulfreksfjord izena eman zioten Ulfrek erregearen omenez. Inguruan oraindik norvegiar jattoriko toponimoak aurkitzen dira, Wulfrickford esate baterako, honen aldaera omen da eskozierazko Olderfleet.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larne aintzira eta itsasoa elkartzen dituen kanal estuaren ekialdeko ertzean kokaturik dago Larne. Parean dauka Islandmagee penintsula.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larne ingurua Irlanda uhartean lehenengo populatu zen eremuetako bat izan zen, Eskoziako uharteetik iritsi bide zen jendea. K.a. 6.000 urteko trensak aurkitu dira indusketetan. Erromatarrek ere aipatzen dute k.o. 204 urtean Portus Saxa izenarekin eta Klaudio Ptolomeok II mendean Islandmagee penintsula marraztu zuen bere mapan.

Esan bezala X. mendean vikingoen menpe egon zen ingurua eta hauen hainbat hilobi aurkitu dira. Garai hartan jadanik kai garrantzitsua zen Larnerena. XIII mendean Bisste familiak Olderfleet gaztelua altxatu zuen. Garrantzi estratejiko handia izan zuen gazteluak, bertara iritsi baitzen Edward Bruce 1315ean 6.000 gizoneko gudalostearekin Irlanda uhartea konkistatzera. XV eta XVII mendeko kolonizazioa burutzeko ere Larne izan zen abiapuntua.

XX mende bukaerako istiluetan talde paramilitarren presentzia oso handia izan zen Larnen. Bertan zeuden Ulsterko Boluntarioen Indarra (UVF) eta Ulsterren Defentsarako Elkartea (UDA).

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olderfleet gazteluaren aztarnak.
  • Carnfunnock Country Park, parke eta lorategiak.
  • Hondartzak: Sandy Bay, Drains Bay, Ballygally eta Browns Bay (Islandmageen).
  • Larne aintzira.
  • Chaine Memorial itsasargia.
  • Glenoeko urjauzia.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]