César Franck
César-Auguste-Jean-Guillaume-Hubert Franck, ezagunagoa César Franck gisa (Lieja, Belgika, 1822ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 1890eko azaroaren 8a), frantses musikagile eta organo-jotzailea izan zen, jatorriz Belgikakoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisko zenbait elizatako organo-jotzaile eta Santa Klotildeko organo-jotzaile nagusi izan zen (1859), eta fama handia eskuratu zuen, bere bat-bateko asmazioengatik, batez ere; Kontserbatorioko irakasle izendatu zuten organoko katedran (1872).
Hasieran arrakasta gutxi izan zuen (3 Trios kontzertante, 1843; Ruth, oratorioa, 1846; 6 pieza organorako, 1860). Berrogeita hamar urte bete zituenean egin zen ezaguna Rédemption poema sinfonikoari (1871-1872) eta Les Béatitudes (1869-1789) oratorioari esker. Obra horietan nortasun zabala, oparoa, orekatua, erromantizismoak markatua, baina une berean antzinako formak eraberritzeko gai zena erakutsi zuen.
Le Chasseur maudit (1882), Les Djinns (1884), Psyché (1887) poema sinfoniko handiek Francken ospea areagotu zuten.
Lirismo bera aurkitzen da bere gainerako obretan ere: Bariazio sinfonikoak, piano eta orkestrarako (1885) eta Sinfonia re-n lanean (1888). Hala ere, azken aldiko lanetan erakutsi zuen bere jeinuaren handitasuna: Kintetoa pianoarekin (1880), Biloi eta pianorako sonata (1886), 3 koral organorako (1890).
C. Fracken musika erromantikoak, hala nola Sinfonia D maior-en eta Orkestrarako bariazioak, piano eta orkestrarako, eragin handia izan zuen bere garaiko eta ondorengo musikagintzan, bai musikagile frantsesengan bai Frantziaz kanpokoengan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Franck |