Charles Vignoles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Vignoles

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles Blacker Vignoles
JaiotzaQ54555161 Itzuli1793ko maiatzaren 31
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaHythe (en) Itzuli1875eko azaroaren 17a (82 urte)
Hobiratze lekuaBrompton hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Military Academy Sandhurst (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila, ingeniaria eta railway engineer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Charles Blacker Vignoles burdinbideetako ingeniari ingelesa izan zen, Vignoles erraila izena daraman errailaren sortzailea. 1793an jaio zen, Woodbrooken (Irlanda) eta 1875ean hil Hythen, Ingalaterra.

Umezurtz oso gazte geratu zen eta bere aitita, Woolwich-eko errege akademia militarreko matematika irakaslea, izan zen beraz arduratu zena eta matematika eta zuzenbidea irakatsi zion. 1814ean itsas-armadan sartu zen eta Wellingtongo Dukearen agindupean egon zen, Iberiar penintsula, Herbehereak, Kanada eta Esatu Batuetan non Florida eta Hego Karolinako lurrak ikertu zituen.

Burdinbideetako ingeniaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1820an, Vignoles Britainia Handira itzuli zen, James Walker-entzat egin zuelarik lan, azken hau London eta Rennieseko kaiak eta London eta Brighton arteko burdinbidea moduko proiektuak zituelarik esku artean. Bere esperientziak proiektu handiagoetara eraman zuten, Irlandan egingo ziren burdinbideetara, adibidez. Horien artean hauek dira aipagarrienak:

  • Dublin eta Kingston arteko burdinbidea (1932-34)
  • Sheffield eta Kingston arteko burdinbidea (1935-40)
  • Sheffield eta Manchester arteko burdinbidea, Woodhead-eko tunela barne. Vignolesek bere dimisioa aurkeztu zuen eraikitze lanak hasi baino lehen, akordio ekonomiko batera ezin izan zelako heldu.
  • London, Chatham eta Dover arteko burdinbidea (1855-64)

1840ko hamarkadatik aurrera Europan zehar egin zuen lan:

  • Wüttembergeko (Alemania) erresumako linearen planifikazioan aholkulari lanetan ibili zen (1843)
  • Dnieper gaineko zubia eraiki zuen Kieven (Ukraina), 1847 eta 1853 artean. Lau arku nagusi ditu eta duen milia erdiko luzerarekin, klase horretako orduko Europako zubirik handiena bihurtu zen.
  • 1857 eta 1864 artean, Castejón-Bilbo burdinbidea eraikitzeko proiektuetako ingeniari burua izan zen. Gainera Miranda Ebroko geltokia diseinatu zuen.

Vignoles erraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1836an, Croydon eta London arteko burdinbidean, R.L. Stevens ingeniari amerikarrak 1830ean asmaturiko erraila erabiltzea aholkatu zuen. Vignolesen izena errail mota honetara geratu da loturik eta gaur egun, errail mota hau, mundu osoko errail estandarra da.

Beste datu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Londresko College unibertsitateko irakaslea izan zen 1841 eta 1843 artean.
  • Ingeniaritza zibileko institutuko kide bihurtu zen 1827an. 1841ean Londresko College unibertsitateko lehen ingeniaritza zibileko irakaslea bihurtu zen. 1869an, Ingeniaritza zibileko institutuko 15. presidente modura aukeratu zuten Vignoles.