Edukira joan

Christopher Nevinson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christopher Nevinson

Bizitza
JaiotzaLondres1889ko abuztuaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaHampstead eta Londres Handia1946ko urriaren 7a (57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaHenry Nevinson
AmaMargaret Nevinson
Hezkuntza
HeziketaSlade School of Fine Art (en) Itzuli
Uppingham School (en) Itzuli
Académie Julian (en) Itzuli
St John's Wood Art School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakambulance driver (en) Itzuli, margolaria, marrazkilaria eta artista grafikoa
KidetzaRoyal Academy of Arts
MugimenduaFuturismoa
Genero artistikoagudu margolaritza
paisaia margolaritza
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Musicbrainz: 18406518-40e5-4223-89c7-0cfec063c4c0 Discogs: 2690913 Edit the value on Wikidata

Christopher Richard Wynne Nevinson (Hampstead, Londres, 1889ko abuztuaren 13aibidem, 1946ko urriaren 7a) britainiar margolari eta litografoa izan zen.

St John's Wood School of Art, Slade School of Fine Art eta Académie Julianen ikasi zuen. 1912 eta 1913 artean Parisen bizi izan zen eta bertan Amedeo Modiglianirekin tailerra partekatu eta futurismo italiarraren eragina jaso zuen. Roger de la Fresnayeren kubismoak ere eragin zion. Ondoren, Wyndham Lewisek sortutako bortizismoarekin bat egin zuen, aro industrialeko bizitza modernoan inspiratzen zena.

Lehen Mundu Gerran armadako osasun langilea izan zen, eta gerran ikusi zuenak izutu egin zuen. Ondoren, lubakietako gerrari buruzko margolanak egin zituen.

Gerra amaitu zenean, Estatu Batuetara bidaiatu zuen eta New Yorkeko irudi indartsuak zituzten margolanak egin zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]