D. H. Lawrence

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
D. H. Lawrence
DH Lawrence 1906.jpg
Bizitza
Izen osoa David Herbert Richards Lawrence
Jaiotza Nottingham1885eko irailaren 11
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Vence1930eko martxoaren 2a (44 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (tuberkulosia)
Familia
Ezkontidea(k) Frieda von Richthofen
Hezkuntza
Heziketa University of Nottingham
Nottingham High School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea antzerkigilea, itzultzailea, idazlea, poeta, eleberrigilea, margolaria, gidoilaria eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak Sons and Lovers
The Rainbow
Women in Love
Lady Chatterley's Lover
Jasotako sariak
Mugimendua modernist literaturea
Izengoitia(k) Lawrence H. Davison
IMDb nm0492692

David Herbert Lawrence (Eastwood, Nottinghamshire, 1885eko irailaren 11 - Vence, Frantzia, 1930eko martxoaren 2a) ingeles idazlea izan zen. Eleberriak, kontakizun laburrak eta poesia landu zituen, bereziki, eta XX. mendeko ingeles nobelagile nagusienetakoa izan zen.

Aita meatzaria eta ama olerkari eta irakaslea zituen. Amak bultzatuta hasi zen literaturan, eta 1911n eman zuen argitara lehen eleberria, The White Peacock (Pauma zuria). 1913an eman zuen bere lehen poesia-bilduma, Love Poems and Others (Amodiozko poemak eta beste) eta bere lehen eleberri handia, Sons and Lovers (Semeak eta maitaleak). Garrantzi handia eman zion Lawrencek erotismoari, eta arazoak izan zituen horrexegatik, 1915ean The Rainbow (Ortzadarra), hiru familiako kideen amodiozko harremanak kontagai zituen eleberria argitara eman zuenetik.

Tuberkulosiak jota eta Ingalaterrako moralisten irainetatik ezin ihesirik bizi zela, erbestera jo zuen Lawrencek, eta Italian idatzi zituen obra ugari: Women in love (1921, Emakume maiteminduak), The Lost Girl (1921, Neska galdua). Kangaroo (1923, Kanguro) idatzi zuen Australian, eta The Plumed Serpent (1926, Luma-sugea) Mexiko Berrian. 1928an plazaratu zuen Lady Chatterley´s Lover (Lady Chatterleyren maitalea) eleberria, haren obra ezagunena, oso eskandalagarria izan zen, bertan amodio fisikoaren apologia egiten baitzuen, garai hartako arau moralen eta sozialen kontra. Bere burua babestu behar izan zuen Lawrencek Pornography and Obscenity (1929, Pornografia eta lizunkeria) saiakeran. Tuberkulosiak jota hil zen, 45 urte zituela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: D. H. Lawrence Aldatu lotura Wikidatan