David Wark Griffith

Wikipedia, Entziklopedia askea
D. W. Griffith» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
David Wark Griffith
David Wark Griffith 1916.jpg
Bizitza
Izen osoa David Llewelyn Wark Griffith
Jaiotza La Grange1875eko urtarrilaren 22a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Hollywood1948ko uztailaren 23a (73 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (garuneko odoljarioa)
Familia
Ezkontidea(k) Linda Arvidson  (1906 -  1936)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria eta film-muntatzailea
Lantokia(k) Hollywood
Lan nabarmenak The Birth of a Nation
Intolerance
Jasotako sariak
Genero artistikoa Zinema mutua
IMDb nm0000428

David Wark Griffith (La Grange, 1875eko urtarrilaren 22a - Hollywood, 1948ko uztailaren 23a) zinemaren aita bezala ezagutzen den zinema zuzendaria da. Biograph estudioetan lan egin zuen artean, 500 pelikula inguru egin zituen, bere estudio propioa sortu arte: Triangle Film Corporation. 1919. urtean Charlie Chaplin eta beste zinegile batzuekin United Artists sortu zuen, produktora nagusien monopolioaren kontra joateko.

Zinemaren gramatika berriaren aita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Adventures of Dollie (1908)

Beste zuzendari askorekin lan egin bazuen ere, bera gelditu da, guztien gainetik, haserako aitzindari guzti haien artean. Lengoaia zinematografikoaren oinarriak finkatu zituen, gaur egun aise erabiltzen diren baliabideak bere pelikuletan sartuz:

  • Lehen planoa edo xehetasun planoak
  • Pertsonen aurpegietan zentratuz kamarak, edo objektuen plano zehatzak hartuz
  • Fundituak eta kateatutako planoak sartuz eszenak aldatzeko
  • Flashback edo lehenago gertatutako gauzak erakutsiz.

Baina teknika edo trikimailu guzti hauen gainetik, muntaketa lengoaia asmatzea egozten zaio: txandakako muntaia erabili zuen, zinemaren narratiba berria nolabait sortuz, zinemaren gramatikaren aita kontsideratu daitekeela.

Filmografia (jatorrizko izenburuarekin)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Wark Griffith Aldatu lotura Wikidatan