Daniel Pacheco
Daniel Pacheco Lobato (Pizarra, Malaga, Espainia, 1991ko urtarrilaren 5a) espainiar futbolaria da. Aurrelari bezala jolasten du eta gaur egun (2016) Deportivo Alavésen ari da, Real Betisek mailegatuta.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pachecok bere debuta Liverpool Erreserbak taldean egin zuen 2008eko otsailaren 5ean Bolton Wanderers taldearen aurkako partidaa. Bere debuta biribiltzeko, partidu horren lehenengo gola berak sartu zuen, Ian Walker, Boltonen atezainaren errebote bat aprobetxatuz. 2008ko apirilean, Pacheco 50 metroko pase bat bidali zion Krisztián Németh taldekideari, eta honek Blackburn Rovers Erreserbak taldearen aurkako partidako gol bakarra sartu zuen. Gol honek, Premier Reserve League North txapelketaren irabazle bihurtu zuen Pachecoren taldea. 2008ko maiatzaren 7an, Pacheco, bigarren zatian ordezko gisa zelairatu zena, Lucas Leiva bere taldekideari pase zoragarria eman zion, eta honek Aston Villa Erreserbak taldeari hirugarren gola sartu zion , Anfielden jokatutako partidan. [1]
2009ko abenduaren 9an, Daniel Pachecok Liverpoolen lehenengo taldearekin egin zuen debuta, bigarren zatian, Alberto Aquilani ordezkatuz, Champions League UEFA-ren Fiorentina taldearen aurkako partidan.[2][3] Bere debuta ligan, bi aste beranduago gertatu zen, Boxing Day delako egunean, Aquilaniren ordez zelairatu zen berriro eta taldeak 2-0-ko garaipenean lortu zuen Wolverhampton Wanderers-en aurka.
2010eko uztailean, Espainiako 19 urte azpiko taldearekin europarra jokatu zuen. Danielek goleatzaile nagusiaren saria jaso zuen eta Espainia azpitxapeldun geratu zen, finala Frantziaren aurka 2-1 galdu baitzuen.
2011ko uztailean Atletico Madrilek maileguan hartu zuen Daniel Liverpooletik, eta Rayo Vallecano-ri eman zion, jokalaria erosteko aukera mantenduz.[4]
Selekzio nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da inoiz selekziora deitua izan.
Tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liverpool Erreserbak
- Dallas Txapelketa: Irabazleak 2008an
- Liga Erreserbak Iparraldean: Irabazlea 2007-08an
- Liga Erreserba nazionalaren Txapeldun 2007-08an
- Espainiako futbol u-19
- Euro 19 azpikoa, 2010: txapeldunordea.
- Euro 19 azpikoa 2010: goleatzaile nagusiaren saria.
Klubak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kluba | Herrialdea | Urtea | Partiduak | Tituluak |
---|---|---|---|---|
Liverpool FC | Ingalaterra | 2009 – 2012 | 14 | 0 |
Norwich City FC (Mailegua) | Ingalaterra | 2011 | 6 | 2 |
Rayo Vallecano de Madrid (Mailegu Club Atlético de Madrid) | Espainia | 2011 – 2012 | 12 | 0 |
AD Alcorcón | 2013 – 2014 | 12 | 3 | |
Real Betis Balompié | 2014-2015 | 10 | 0 | |
Deportivo Alavés(Mailegua) | 2015 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Málaga probintziako jendea
- Espainiako futbolariak
- Liverpool FCren futbolariak
- Alaveseko futbolariak
- Rayo Vallecanoko futbolariak
- Real Betisko futbolariak
- Norwich City FCeko futbolariak
- SD Huescako futbolariak
- Málaga CFeko futbolariak
- AD Alcorcóngo futbolariak
- Getafe CFeko futbolariak
- La Ligako jokalariak
- Premier Leagueko jokalariak