Edukira joan

Daniel Viglietti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Viglietti

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Alberto Viglietti Indart
JaiotzaMontevideo1939ko uztailaren 24a
Herrialdea Uruguai
HeriotzaMontevideo2017ko urriaren 30a (78 urte)
Familia
AitaCédar Viglietti
AmaLyda Indart
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, egile abeslaria eta gitarra-jotzailea
Genero artistikoaherri-musika
Musika instrumentuagitarra
biolina
DiskoetxeaAyuí / Tacuabé
Orfeo
Antar-Telefunken

IMDB: nm0896998 Musicbrainz: 718f983a-6df2-40f4-9aae-daa626c3153b Discogs: 497086 Allmusic: mn0000675656 Edit the value on Wikidata

Daniel Alberto Viglietti Indart (Montevideo, 1939ko uztailaren 24-Montevideo, 2017ko urriaren 30) Uruguaiko abeslari, musikagile, gitarra-jotzaile eta politika aktibista ezaguna izan zen. Latinoamerikako musika mugimendu neofolklorikoaren bultzatzailea, nazioartean, eragin handia izan du protesta abestien eta egile abeslarien arloan. Irratian ere arrakasta handia izan zuten musika-saio desberdinak eraman zituen. Bere kanta ezagunenak, "A desalambrar" delakoak, bertsio ugari ezagutu ditu. Ideologikoki ezkertiarra, Uruguaiko diktadurarekin arazo larriak izan zituen[1].

Viglietti Aguas Dulcesen, 2007an.

1939ko uztailaren 24an jaio zen. Familia musikazalea zen: ama, Lyda Indart, piano-jotzailea eta aita, Cédar Viglietti, gitarra-jotzailea. Txikitatik musika klasikoa ezagutu zuen. Atilio Rapat eta Abel Carlevaro maisuekin gitarra ikasi zuen. 1960 hamarkadan, bestetik, musika folklorikoan sakondu zuen. Laster musikagile, abeslari, irakasle eta irrati-esatari bezala ezagutzera eman zen. Marcha aldizkarian kolaboratu zuen eta Núcleo de Educación Musical (Nemus) sortu zuen.

Bere lehen diskoa 1963an kaleratu zen, Impresiones para canto y guitarra y canciones folclóricas. Laster bere lanek gizartearen aurrean konpromizo edukiak azaldu zituzten. Haren kantak borrokaren aldeko deialdiak ziren. Baina 1973tik 1985ra militarrek estatu kolpea eman eta diktadura ezarri zuten; hori gertatu baino lehen errepresioa handitu zen eta 1972an preso hartu zuten. Gertaera horrek mundu osoan elkartasuneko mugimendu zabala sortu zuen. Haren askatasuna eskatzeko Jean Paul Sartre, François Mitterrand, Julio Cortázar eta Oscar Niemeyer mailako pertsonalitateak mobilizatu ziren. 1973an kaleratu zuten eta lehendabizi Argentinan erbesteratu zen, gero, Frantzian. Europan hamaika urte bizi izan zen eta urte horietan batez ere kazetari lana egin zuen baina, halaber, Latinoamerikako diktadurak salatzeko errezital asko eman zuen.

1984ko irailaren 1an Montevideora itzuli zen eta milaka pertsonen ongietorria jaso zuen[2]. Hurrengo urteetan bere lanak berrargitaratu zituen. Bere lana musikagile bezala jarraitzen zuen bitartean musika-artxibategi bat egiteari ekin zion, Memoria Sonora de América Latina izenekoaren artxibategiari, alegia. 2015eko urriaren 7an Silvio Rodríguez abeslariaren eskutik "Noel Nicola saria" jaso zuen. 2017ko urriaren 30ean, 78 urte zituelarik, kirurgia-ebakuntza bat egiten zioten bitartean hil egin zen.[3]

Bere lanetan kritikoek elementu eta estilo desberdinen nahasketa ikusi dute, musika klasikoarekin batera Uruguaiko eta Latinoamerikako folklorea[4]. Bere lanetan ohikoa izan da beste abeslariekin eta idazleekin kolaborazioak, batez ere Juan Capagorry kantariarekin eta Mario Benedetti idazlearekin. Poeta desberdinen lanak ere musikatu ditu, besteak beste, Líber Falco, César Vallejo, Circe Maia, Rafael Alberti, Federico García Lorca, Nicolás Guillén... Vigliettiren kantak, bestetik, abeslari askok interpretatu dituzte: Víctor Jara, Amparo Ochoa, Isabel Parra, Joan Manuel Serrat, Alí Primera, Mercedes Sosa, Chavela Vargas, Soledad Bravo.

Vigliettiren lanak eragin handia izan dute mundu osoan.

Viglietti zuzeneko kontzertu batean, Bella Unión herrian, Uruguain.

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Canciones folklóricas y 6 impresiones para canto y guitarra (Antar PLP 5024. 1963)
  • Hombres de nuestra tierra (Juan Capagorry narratzailearekin batera. Antar PLP 5045. 1964)
  • La patria vieja. Segunda parte 1815-1816 (Alberto Candeaurekin batera. Antar - Sodre PLPS 5052)
  • La patria vieja. Tercera parte 1817-1820 (Alberto Candeaurekin batera Antar - Sodre PLPS 5053)
  • Canciones para el hombre nuevo (Orfeo. 1968)
  • Canciones para mi América (Frantziako edizioa. 1968)
  • Canto libre (Orfeo ULP 90.537. 1970)
  • Canciones chuecas (Orfeo ULP 90.558. 1971)
  • Trópicos (Orfeo. 1973)
  • Trabajo de hormiga (Music Hall. 1984)
  • Por ellos canto (Orfeo. 1984)
  • A dos voces (Mario Benedettirekin batera. Orfeo. 1985)
  • A dos voces (Mario Benedettirekin batera. Orfeo. 1987)
  • Esdrújulo (Orfeo, 1993)
  • A dos voces volúmenes 1 y 2 (Mario Benedettirekin batera. Orfeo CDO 047-2. 1994)
  • Devenir (Ayuí / Tacuabé, 2004)
  • Trabajo de hormiga (2008)

Zuzeneko diskoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko txikiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Nuestra bandera / Esta canción nombra (Orfeo 90010. 1969)
  • Me gustan los estudiantes / A desalambrar (Orfeo 90011. 1969)
  • Nostalgia de mi tierra / Yo nací en Jacinto Vera (Orfeo 90039. 1970)
  • A desalambrar (EMI 16584. 1970)
  • Canciones con fundamento (Diapasón DP-99330)
  • Seis impresiones para canto y guitarra (Ayuí / Tacuabé am26cd)
  • Hombres de nuestra tierra (con Juan Capagorry. Ayuí / Tacuabé am28cd)
  • Canto libre (Ayuí / Tacuabé am34cd)
  • Canciones para el hombre nuevo (Ayuí / Tacuabé am35cd)
  • Canciones chuecas (Ayuí / Tacuabé ae212cd. 1999)
  • Trópicos (Ayuí / Tacuabé ae226cd)
  • A dos voces (con Mario Benedetti. Ayuí / Tacuabé ae238cd)
  • Esdrújulo (Ayuí / Tacuabé ae312cd)
  • Trabajo de hormiga (Ayuí / Tacuabé ae334cd. 2008)
  • 4. Festival des politischen Liedes (1974)
  • Compañero presidente (1975)
  • Rote Lieder 70-76 (1977)
  • 19. Festival des politischen Liedes (1989)
  • Zehnkampf - Festival des politischen Liedes 1970-1980 (1980)
  • La mémoire chantée de Régine Mellac (1984)
  • ¡El Che vive! (1997)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Martínez, Magdalena. (2017-11-01). «Daniel Viglietti, voz militante de Latinoamérica» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  2. Leunda, Gorka Erostarbe. «Hesi elitisten aurkako kantu» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  3. http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20171031/fallece-el-cantautor-uruguayo-daniel-viglietti-a-los-78-anos
  4. Berria. «Daniel Viglietti kantagile uruguaitarra hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]