Goonietarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Goonies» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Goonietarrak
Filma
Jatorrizko izena The Goonies
Urtea 1985
Generoa abenturazko filma
komedia
haurrentzako filma
treasure hunt filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 114 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Oregon
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Richard Donner
Gidoigilea(k) Chris Columbus
Steven Spielberg

Antzezlea(k)
Sean Astin
Josh Brolin
Jeff Cohen
Corey Feldman
Kerri Green
Martha Plimpton
Jonathan Ke Quan
Anne Ramsey
John Matuszak
Robert Davi
Joe Pantoliano
Mary Ellen Trainor
Steve Antin












Ekoizpena
Ekoizlea Richard Donner
Harvey Bernhard

Konpainia ekoizlea Amblin Entertainment
Ekoizle eragilea Steven Spielberg
Edizioa Michael Kahn
Bestelako lanak
Musikagilea Dave Grusin
Argazki-zuzendaria Nick McLean
Kanpo loturak

Goonietarrak (ingelesez The Goonies) 1985ean Richard Donner zuzendariak zuzendutako estatubatuar filma bat da. Istorioa Steven Spielberg zuzendari ospetsuak idatzi zuen, filma honetako ekoizleetako bat ere izan zelarik, filmarako espreski moldatutako gidoia aldiz, Chris Columbus gidoigileak idtzi zuen. Oregon estatuko Astoria udalerrian filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1985ko uda, AEBtako Oregon estatua. Mikey Walsh (Sean Astin) kostaldeko Astoria udalerrian bizi den gaztetxo bat da. Bere aita (Keith Walker), arazo ekonomikoak direla eta, larri xamar dabil, inbertsiogile diruzale batzuk Walsh familia bizi den auzoa suntsitu eta bertan golf zelai bat eraiki nahi baidute. Auzoak Goon Docks deritzo ("Goon Kaiak"), hortik dator filma honen izenburua. Mickey eta bere lagun koadrilak euren buruei Goonietarrak deitzen diete.

Arratsalde enbatatsu batean, Mikey bere lagunekin batera etxe zuloan daude. Erabat asperturik daudelarik, ganbarara igo eta hainbat antzinako gailu zahar eta bitxi topatzen dituzte. Haien artean, nahi gabe, "Willy begibakarra" delako baten altxorraren mapa topatuko dute, hau duela mende batzuk bere eskifaiarekin batera desagertu zen pirata bat izan zen.

Orduan lagun koadrila euren familien estualdi ekonomikoa konpondu dezakeen altxorraren bila kaleratzea erabakiko dute, hau lortuko ez balukete, Goonietarren taldea betirako deseginez.

Altxorraren bilaketak kostaldeko taberna zahar baten lurpera eramando ditu, taberna horren jabeak Fratellitarrak dira, altxorra bereganatzeako irrikia duten banku lapur familia. Goonietarrek piratek tranpez josiriko lurpeko pasabideen artean eta Fratellitarrak atzetik jarraitzen dituztela altxorraren bilaketa abenturari ekingo diote.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goonietarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]