Debagoieneko tranbia
Debagoieneko tranbia Gipuzkoako Debagoiena eskualdean tranbia-sarea eraikitzeko proiektua izan zen. EuskoTran enpresa publikoak kudeatuko zuen. Proiektua bertan behera utzi zen hasieratik.
Proiektuaren aurrekariak eta eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debagoieneko garraio publikoa hobetzeko asmoarekin Euskal Trenbide Sareak (Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sareen kudeatzailea), eskualdea zeharkatuko zuen tranbia baten proiektua prestatzen hasi zen. Obrak 2007ko udaberrian zehar hastea espero zen, behin proiektua zehaztu eta parte hartuko zuten enpresak erabakita zeudenean.
Proiektua hiru fasetan eraikiko zen, guztira 28.556 metroko luzeera izango zuen trenbideak, 32 geltoki, eta 179,87 milioi euroko kostua.
1. fasea: Bergara - San Prudentzio - Aretxabaleta - Arrasate
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bergara eta Aretxabaletako udalerriak batuko zituen, trenbidea bikoitza izango zen eta 15.742 metrotako luzeera izango zuen. Guztira hemeretzi geltoki izango zituen ibilbide guztian zehar. Obrek 113 milioi euroko kostua izatea aurrikusi zuen Euskal Trenbide Sareak.
2. fasea: Aretxabaleta - Eskoriatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerriak batuko zituen, trenbidea bikoitza izango zen 2.055 metrotan zehar, eta bakarra beste 592 metrotan zehar. Guztira hiru geltoki izango zituen ibilbide guztian zehar. Obrek 15,9 milioi euroko kostua izatea aurrikusten zuen Euskal Trenbide Sareak.
3. fasea: San Prudentzio - Oñati
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Prudentzio Oñatiko udalerrirekin batuko zituen, trenbidea bikoitza izango zen 7.443 metrotan zehar, eta bakarra beste 2.220 metrotan zehar. Guztira hamar geltoki izango ziren ibilbide guztian zehar. Obrek 50,6 milioi euroko kostua izatea aurrikusten zuen Euskal Trenbide Sareak.
Tranbiaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltoki bakoitzaren luzeera 30 metrotakoa izango zen, eta tranbia ibiliko zen trenbidearen zabalera 1,0 metrotakoa izango zen. Ibilbide guztia trenbide bikoitzekoa izango zen.
Tranbia bakoitzak 18,6 metroko luzeera izango zuen eta 120 pertsonarentzako edukiera (70 zutik eta 50 eserita), 120 plaza horietatik 2, mugikortasun gutxiko pertsonentzako gorderik erreserbaturik egongo ziren. Tranbiak 30 km/h abiadura izango zituen oinezkoentzako guneetan eta 50 km/h abiadura hiriko beste gune guztietan, eta 80 km/h abiadura hiriguneetatik kanpo.
Geltokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debagoieneko tranbiaren lehen faseak 17.542 metroko luzeera izango zuen, eta guztira 19 geltoki. Euretarik 7 Bergarako udalerrian egongo ziren, Arrasatek 9 geltoki izango zituen, eta Aretxabaletak azkenik 3 geltoki.
Ibilbideak 33,6 minutuko iraupena izango zuen. Ibilbideko 1.235 metro tunelak izango ziren, eta 629 metro, bidezubiak.