Debagoiena

Koordenatuak: 43°04′00″N 2°28′07″W / 43.066571°N 2.468743°W / 43.066571; -2.468743
Wikipedia, Entziklopedia askea
Debagoien» orritik birbideratua)
Debagoiena
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Gipuzkoa
Udalerriak8 (lista ikusi)
Herri handienaArrasate
Izen ofizialaDebagoiena
Geografia
Koordenatuak43°04′00″N 2°28′07″W / 43.066571°N 2.468743°W / 43.066571; -2.468743
Azalera342,73 km²
Garaiera103-1521 metro
Demografia
Biztanleria62.735 (2023:  208)
Dentsitatea183,04 biztanle/km²


Debagoiena[a] Euskal Herriko eskualde bat da, Gipuzkoako hego-mendebaldean kokaturik dagoena.[1] Euskadiko erdigune geografikoa hartzen du Bizkaia eta Arabarekin muga eginez. Altuera 103 eta 1.521 metro artekoa da, eta 342,73 km²-ko azalera hartzen du. 2023. urtean 62.735 biztanle zituen. Eskualdea 8 udalerrik osatzen dute, Arrasate, Bergara, Oñati, Eskoriatza, Aretxabaleta, Antzuola, Elgeta eta Leintz-Gatzagak.[2]

Herri txikiek osatzen dute[3], nahiz eta azalera handiko lursailak dituzten. Biztanleriari dagokion dentsitatea 182,7 biztanle/km2-koa da. Udalerririk jendetsuena Arrasate da, 21.693 biztanlerekin.

Mendien artean txertatutako haran bat da, eta, besteak beste, Aizkorri, Udalaitz, Aketegi edo Andarto nabarmentzen dira, Eusko Mendien eta Pirinioen berdegunearen eta Aizkorri-Aratz parke naturaleko zabaldiaren artean. Mendien tontorren eta ibarraren hondoaren arteko desnibela nahiko nabarmena da, Pirinioaurrekoaren berezkoa, batez beste 500 eta 800 metro artekoa. Mendien artean, ibaiek eskualdea zeharkatzea ahalbidetzen duten pasabide bana dago. Gehienak arroiletatik sartzen dira, Ubera, Oñati eta Aramaio ibaien kasuan bezala. Beste gutxi batzuk sarbide naturaletatik sartzen dira: Araotz eta Bolibar ibaiak dira.[4]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoiena beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Izen ofiziala, EAEren arabera, honako hau da: Debagoiena.[5]

Etimologia[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologikoki, Deba- (Deba ibaiaren izena) -goiena (Gipuzkoan hartzen duen kokapena, goialdea) da.


Deba ibaiak[7] zeharkatzen duen lurraldearen izaerak definitzen du. Izan ere, Gipuzkoako hego-mendebaldean kokaturik dago; hain zuzen ere, Deba ibaiaren goi-arroan. Hortik dator beraz Debagoiena izena.[8]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoiena Antzuola hegoaldeko mendietatik ikusia. Atzealdean Udalatx, Anboto eta Debagoienaren eta Durangaldearen arteko muga osatzen duten mendiak ikus daitezke.

Debagoiena, Gipuzkoako beste eskualde gehienak bazala, eremu menditsua da. Deba ibaiak zeharkatzen du eskualdea hegoaldetik iparraldeara.

Lurralde garaia da: herri guztiak itsas maila baino 200 metrotatik gorako altueretan daude, 445 m-tan Leintz Gatzaga herria eta 700 m-tan Arantzazu, Oñatiko auzoa. Aizkorri (1.541 m, Debagoieneko eta Gipuzkoako tontorrik altuenak) eta Udalaitz (1.117 m) mendi aldeek mugatzen dute eskualdea hegoaldetik eta mendebaldetik, hurrenez hurren. Aloñako mendilerroa bestela, 1.200-1.300 metrotan, Oñati gainean dago eta Aizkorriko mendigunearen jarraipena da ipar-mendebalderantz. Udalatx mendiak, ordea, Arrasate eta Elorrio (Bizkaia) banatzen du eta Anboto menditik eta Urkiolako Parke Naturaletik gertu dago.[9]

Eskualde mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoiena Gipuzkoako hego-mendebaldean dago, Deba ibaiaren goi-arroan.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoiena 8 udalerrik osatzen dute:

Herria Biztanleria (2023) Azalera (km²) Dentsitatea (biz./km²)
Antzuola[10]
2.146 2.791 76,89
Arrasate[11]
21.693 3.291 659,16
Aretxabaleta[12]
7.165 2.694 265,96
Bergara[13]
14.739 7.563 194,88
Elgeta[14]
1.096 1.752 62,55
Eskoriatza[15]
4.193 4.032 103,99
Leintz-Gatzaga[16]
209 1.470 14,21
Oñati[17]
11.494 10.754 106,88
Map

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Debagoienako mendi garrantzitsuenak:

Debagoienak naturgune erakargarriak ditu, hala nola Aizkorriko Natur Parkea eta Aretxabaletan dagoen Urkulu urtegiko inguruak, Orkatzategi (874 m) eta Kurtzebarri (1.133 m) mendiak besteak beste. Hortik gertu, Zaraiako mendilerroan dago Aitzorrotz (738 m) mendia, Eskoriatzan. Eta Arabako mugan, Elgeako mendilerroa (900-1.100 m), eskualdeko hego-mendebaldean.

Debagoienako hidrologia

Ipar-mendebaldean, Elgeta eta Elorrio artean, Intxorta mendiak (737 m) azpimarratuko dugu batik bat bere ezaugarri historikoengatik. Izan ere, Espainiako Guda Zibilean garrantzi handiko gertaerak jazo ziren bertan. Hego-mendebaldean, aldiz, Arangioko mendilerroak (Orixol 1.128 m) banatzen ditu Aramaio eta Otxandio (Bizkaia).

Ipar-ekialdean, Irukurutzeta (898 m) mendia eta izen bereko mendilerroa, Azkoitia, Soraluze eta Bergara artean. Hegoalderantz, eskualdeko ipar-ekialdean, Irimo (901 m) eta 7 puntak daude, Antzuola eta Urretxu artean.

Hidrologia[18][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deba ibaiak zeharkatzen du eskualdea hegoaldetik iparraldera. Haran estuak daude ibaiaren bi aldeetan, Arrasate eta Oñatin izan ezik.[19] Deba ibaiaren goi arroko adar nagusiak Aramaio eta Oñati ibaiak dira. Oñati ibaiak Arantzazu eta Urkulu erreken ura hartzen du.


Klima[20][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenperatura epela izaten da, urtean zehar gorabehera handirik gabe (8-9 °C neguan eta 19-20 °C udan). Euria: 1.500 mm urtean, batez beste. Goialdea ibarra baino euritsuagoa da.

    Datu klimatikoak (Debagoiena: 2000-2024)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.8 24.2 25.9 28.2 33.1 39.5 39.3 39.7 35.6 28.4 23.3 29.2 39.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.1 9.6 11.3 12.9 16.2 19.9 20.6 21.5 21 17.9 12 9.7 21.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.7 5.9 7.9 9.2 12.9 15.9 18.7 19.1 16.6 12.4 7.9 5.6 11.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.0 1.4 2.4 3.9 7.1 9.8 12.1 12.5 10.1 7.2 3.6 2.2 6.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.4 -7.1 -3.8 -2.4 -0.5 4.2 5.3 7.1 5 -2.1 -4.2 -7.6 -7.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 76 65 61 86 70 51 43 45 42 74 89 80 779
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 10 9 12 10 6 5 5 6 9 10 11 103
Elur egunak (≥ 1 mm) 3 3 2 2 0 0 0 0 0 0 1 1 11
Eguzki orduak 82 106 145 154 182 207 239 221 178 137 95 73 1830
Hezetasuna (%) 83 79 73 72 71 71 71 71 71 77 82 84 75
Iturria: Agencia Estatal de Meterología[21]


Basogintza[22][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi Debagoiena karistiar lurraldea izan zela K.a. I. mendean. Baieztapen horren ebidentzia nagusia hizkuntzan datza: gaur egun bizkaieraz hitz egiten duten lurraldeetako biztanleak karistiarrak ziren, eta gipuzkoeraz hitz egiten duten lurraldeetakoak, berriz, barduliarrak. Gainera, Debagoieneko eskualde naturalak Aramaio hartzen zuen, 1489ra arte Bizkaiko zati zen herri arabarra. Erdi Aroan, Arrasate izan zen populazio-gune nagusia. XVI. mendetik aurrera, Bergarak eta Oñatik garrantzi kultural handia hartu zuten. Aipatzekoa da Oñati ez zela Gipuzkoaren parte izan 1845era arte[23]. Debagoieneko eskualde naturalak Aramaio, Arabako herria, ere hartzen zuen bere baitan (Aramaio Bizkaikoa izan zen 1489 arte). Arrasate izan zen herri nagusia Erdi Aroan.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean industrializazioa eskualdera iritsi zen, bertako paisaia eta ekonomia eraldatuz. Baliabide naturalen ustiapenak, hala nola meatzaritzak eta zurak, eta ehungintzaren eta metalurgiaren industriaren garapenak, eskualdeko hazkunde ekonomikoa bultzatu zuten. Garai horretan aldaketa sozial eta politikoak ere izan ziren nagusi, euskal nazionalismoaren sendotzea eta langile-mugimenduen sorrera barne.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean, Debagoienak Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) eta haren ondorengo diktadura frankistaren ondorioak jasan zituen. Garai horretan, errepresio politikoak eragina izan zuen herritarrengan, eta pertsona asko jazarri zituzten beren sinesmen politiko edo kulturalengatik. Hala ere, erresistentzia eta borroka uneak ere izan ziren, eta Debagoieneko biztanle askok erregimen frankistaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuten.

1975ean Franco hil eta demokraziarako trantsizioaren ondoren, Debagoienak aldaketa nabarmenak izan zituen bere egitura ekonomiko eta sozialean. Industriak ekonomiaren zutabe garrantzitsua izaten jarraitu zuen, baina beste sektore batzuk ere garatu ziren, hala nola turismoa eta zerbitzuak.

Gaur egun, Debagoiena tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen eskualde dinamikoa da. Bere paisaia menditsuak eta baliabide naturalek landa-turismorako eta turismo aktiborako aukerak eskaintzen dituzte; aldiz, bere kokapen estrategikoak eta azpiegitura industrialak Euskadiko gune ekonomiko garrantzitsu bihurtzen dute. Euskal kultur nortasunak Debagoieneko bizitzaren zati bat izaten jarraitzen du, euskara eta tokiko tradizioak babestuz.

Kooperatibismoaren garapena[24][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kooperatibismoak historian zehar eragin handia izan du Debagoienako herri guztietan. Izan ere, kulturalki lankidetzarako joera handia egon izan da eremu horretan; eta talde beharrak asetzearen lehentasuna nagusitu zuen kooperatibismoak industria arloan. Gainera, eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialean paper garrantzitsua izan du. Horren bultzatzaile nagusia Jose Maria Arizmendiarreta izan zen. Eta gaur egun ere haren garapenak aurrera jarraitzen du eskualdeko enpresei dagokienez.

Vasco-Navarro trena[25][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vasco-Navarro trenak historikoki inpaktu sozial zein ekonomiko handia izan zuen Debagoiena eskualdean[26]. Izan ere, eskualdeko herri gehienenak zeharkatzen zituen. Debagoienako udalerrietan bereziki industrializazioa nabarmen errotu zenez, bertako biztanleek garai hartako enpresa zein fabriketara lanera joateko garraiobidea izan zen trena. Gainera, eremu geografiko menditsua izanik, mugitzeko modu azkarrena bilakatu zen. Honen ibilbidea Lizarratik hasi eta Bergararaino zen, tartean zeuden herri gehienetako geltokiekin batera.

Gaur egun Oñatin kokatuta dago Vasco-Navarro trenaren ondarea.


Kooperatibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoieneko kooperatibismoak, paper garrantzitsua bete du eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialean. Mugimendu horren bultzatzaile nagusietako bat Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza izan zen. Haren ondarea funtsezkoa da oraindik ere eremu horretako kooperatibismoaren historian.

Jose Maria Arizmendiarrieta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markina-Xemeinen jaio zen 1915ean, eta 1941ean iritsi zen Arrasatera apaiz gazte gisa. Eskasia eta langabezia nagusi ziren gerraostean, Arizmendiarrietak bere eliztarren bizi-baldintzak hobetzeko irtenbide praktikoak aurkitzea zuen helburu. Horrela hasi zen langileen kooperatibak sortzeko ideia sustatzen, modu kolektiboan enplegua eta aberastasuna sortzeko modu gisa.

ULGOR

1956an, bertako ikasle eta langile gazte talde baten laguntzarekin, Arizmendiarrietak Arrasateko Lanbide Eskola sortu zuen, geroago Arrasateko Unibertsitate bihurtuko zena. Erakunde horrek berebiziko garrantzia izan zuen eskualdeko gazteen prestakuntza teknikoan eta enpresarialean, eta beren kooperatibak abian jartzeko eta kudeatzeko behar zituzten trebetasunak eman zizkien.

Arizmendiarrietak sustatutako eredu kooperatiboa solidaritate, demokrazia eta parte-hartze printzipioetan oinarritzen zen, non langileek beren enpresen jabetza eta kontrola zuten. Ikuspegi hori 1956an gauzatu zen Mondragon taldearen lehen kooperatiba sortu zenean, ULGOR kooperatiba, berogailuak eta sukaldeak egiten zituena.

Mondragon taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mondragon Taldea 1960ko hamarkadatik aurrera sendotu zen, eta kooperatibismoaren eta gizarte-ekonomiaren munduko erreferente bihurtu zen. Gaur egun, Mondragon Taldea hainbat sektoretan lan egiten duten enpresen multzo dibertsifikatu batek osatzen du, hala nola industrian, banka eta hezkuntzan, besteak beste. Milaka langilerekin eta urteko fakturazio esanguratsuarekin, Mondragon Taldea eskualdeko motor ekonomiko nagusietako bat da, eta kooperatibismoak garapen jasangarrian eta oparotasun partekatuan nola lagun dezakeen erakusten duen adibide inspiratzailea.

Mondragon Taldeak hainbat sektoretan jarduten du, manufaktura-industria, banaketa, banka, hezkuntza eta ikerketa barne. Elkarlotutako kooperatiben sare batek osatzen du, eta kooperatiba-balio eta -printzipioak partekatzen dituzte, hala nola parte-hartze demokratikoa, elkartasuna eta ekitatea. Mondragon Taldearen ezaugarri bereizgarrietako bat kudeaketa parte-hartzailearen eredua da, non langileek parte-hartze aktiboa duten erabakiak hartzerakoan eta enpresen jabetzan. Gainera, taldeak garapen iraunkorra eta erantzukizun sozial korporatiboa azpimarratzen ditu.

Mondragon Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mondragon Unibertsitatearen historia oso lotuta dago euskal kooperatiben mugimenduarekin, 1950eko hamarkadan sortu baitzen Jose Maria Arizmendiarrieta apaizaren bultzadaz. Arizmendiarrietak Mondragon Lanbide Eskola sortu zuen 1943an, geroago gaur egun Mondragon Unibertsitatea den horretan eboluzionatu zuena. Hezkuntza-erakunde hori eskualdeko gazteei prestakuntza teknikoa eta profesionala emateko eta kooperatibismoaren, elkartasunaren eta parte-hartze demokratikoaren balioak sustatzeko ezarri zen.

Mondragon Unibertsitatearen ezaugarri bereizgarrietako bat ikasketa kooperatiboaren pedagogian eta ikasleen, irakasleen eta enpresen arteko lankidetzan oinarritutako hezkuntza eredua da. Ikuspegi hori unibertsitatearen antolamendu-egituran islatzen da. Egitura hori hainbat fakultatek eta ikerketa-zentrok osatzen dute, baita Mondragon Taldeko enpresa kooperatiboek ere.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzak ez du garrantzia handirik. Baserriko ustiakuntzari lotua dago eta asko murriztu dira baserriak azken hamarkadetan. Basoek, larreek eta zelaiek hartzen dute eremu handiena. Beraz, horien ustiakuntza gero eta garrantzitsuagoa da.

Gomiztegi Baserria

Bigarren sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio industrialari eutsi dio erabat Debagoienak azken urteotan. Burdingintzak lekuko handia izan du eskualdean industria garaitik hona. XX. mendearen hasieran Bergarako Labe Garaiak eta Arrasateko Unión Cerrajera ziren eskualde honetako lantegi nagusiak eta haren inguruan antolatu zen Deba Garaiko industria. 1960. urteetatik aurrera, Arrasaten sortu ziren kooperatiben mugimenduak indar handia hartu zuen, eta, egun, kooperatibak beren industria, finantza eta lanbide prestakuntzarako erakundeak nagusi dira ezbairik gabe eskualdean.

Arrasateko Unión Cerrajera, gaur egun.

Zerbitzuetan industrian baino langile gutxiagok dihardu. Azkenik, kultura eta administrazioari dagokionez, Bergara da herri nagusia (epaitegia eta unibertsitatea).

1996an 2.833.000 pezetakoa izan zen biztanleko eskualdearen Barne Produktu Gordina (BPG). EAEko indize bateratzailea 100 eta Gipuzkoakoa 102 izanik, 124an zegoen Deba Garaikoa. Antzuolak zuen, 155eko indizearekin, posturik onena. Eskualdearen balio erantsiaren % 65 industriatik zetorren, Gipuzkoako batez bestekoa baino 38 puntu gorago. Leintz Gatzagan izan ezik, eskualdeko gainerako udalerri guztietan industria zen jarduera nagusia, eta kasu guztietan % 60tik gorakoa zen industriak balio erantsiari egiten zion ekarpena. Horren ordainetan, lehen sektoreak oso presentzia urria du eskualdean, Leintz Gatzagan izan ezik, eta zerbitzuek duten garrantzia ere (balio erantsiaren % 31); Gipuzkoako batezbestekoaren oso azpitik dago. Nolanahi ere, egitura ekonomiko horrek izugarrizko garapena bermatu du eskualdean azken urteetan, eta 2000. urtean Debagoiena zen, Gasteizekin batera, langabezia tasa txikiena zeukan EAEko eskualdea, %8,6koa baino ez zen eta. Aldiz, EAEko okupazio tasarik handiena duela Debagoienak (% 62), eta erabateko enplegu mailara heldu dela ere esan daiteke, % 8,6 hori langabezia teknikotzat hartzen baita.

Leintz Gatzagako Gatz Museoa

Hirugarren sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuen alorrean ere izan dira, ordea, berrikuntza nabarmenak azken urteotan Debagoienean. Aipagarria da Mondragon Unibertsitatearen, unibertsitate pribatuaren, sorrera. Arrasaten, Eskoriatzan eta Oñatin kokatu ditu bere fakultate eta eskolak kooperatibek eragindako unibertsitate horrek. Beste alde batetik, eskualdeko hainbat herritan turismoari lotutako jarduerak ere lantzen hasi dira azkenaldian. Besteak beste, gatzgintzaren tradizioa berreskuratu nahi duen Gatzaren Museoa ireki dute Leintz Gatzagan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mende bukaeran hasi zen, industrializazioari esker, Debagoieneko biztanle kopurua handitzen, baina hazkunde hori ez zen XX. mendearen erdialdera baizik nabarmenduko. Leintz Gatzaga (207 biztanle; 503 biztanle 1900. urtean) da lehen baino biztanle gehiago ez duen herri bakarra. Arrasate da eskualdeko herririk jendetsuena. Eremurik zabalena, ordea, Oñatik (107, 31 km2) du alde handiz.

Debagoienako biztanleriari dagokionez, kopuruz, nahiko berdintsua da udalerri guztietan. Izan ere, 2.500 eta 10.000 tarteko biztanleria dago, oro har, udalerri bakoitzean. Horien artean, Leintz-Gatzaga, Elgeta eta Antzuola dira biztanleria kopuru baxuena dutenak; herri txikiak izanik. Azaleraz handienak diren herrietan dago biztanle gehien. Hala ere, nabarmenki, jende gutxien bizi den udalerria Leintz-Gatzaga da; hau da, beste udalerri guztien aldean biztanle kopuru oso baxua dauka.

Azken hamar urteetako bilakaera nabarmena izan da. Alde batetik, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati udalerrietan biztanleria-kopurua igo egin da. Bestetik, aldiz, gainontzeko herrietan biztanleria jaitsi egin da. Baina, jaitsierarik agerikoena Leintz-Gatzagak izan duela ikusgarria da; izan ere, %-15 murriztu da bertako biztanleria.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria udalerrika Bilakaera azken 10 urteetan
Map
Map
  •      > 20000
  •      5000-20000
  •      2500-5000
  •      1000-2500
  •      500-1000
  •      250-500
  •      250-100
  •      < 100
  •      > %10
  •      %5−10
  •      %1−5
  •      %0−1
  •      %-5−0
  •      %-10−-5
  •      %-15−-10
  •      < %-15

Biztanleriaren taula 2023[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Udalerria Biztanleria
(2023)
% Biztanleria Azalera km²
1 Arrasate 21.693 34,5 30,80
2 Bergara 14.739 23,4 75,97
3 Oñati 11.494 18,3 107,31
4 Aretxabaleta 7.165 11,4 28,97
5 Eskoriatza 4.193 6,6 40,43
6 Antzuola 2.146 3,4 27,72
7 Elgeta 1.096 1,7 16,83
8 Leintz-Gatzaga 209 0,3 14,7
Debagoiena 62.527 100 342,73

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 AP-1  edo Iparraldeko Autobidea Etxabarri (Araba) eta Eibar (Gipuzkoa) lotzen dituen autobidea da. Debagoiena zeharkatzen du Eskoriatzatik sartu, Arrasatetik igaro eta Bergararaino. Bergaratik dauka irteera eta Eibarreko norabidea hartzen du.  N-636  errepidea da  AP-8  autobidetik ateratzen dena eta Arrasatetik Elorriorako ibilbidea egiten duena.

 GI-632  errepidea Bergaratik abiatzen da, Elorregi auzoa eta Antzuola lotuz. Ondoren Antzuolatik Zumarragara doa.

Osasungintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdean bi erietxe nagusi daude: alde batetik Debagoieneko Ospitalea, gaixotasun orokorretaz arduratzen den zentro publikoa Osakidetzaren barrukoa, eta bestetik Aita Menni Ospitalea.

Aita Menni Ospitalea osasun mentaleko zentro bat da, Arrasaten kokatua. San Juan de Dios Ospitale Ordenako zentro-sarearen parte da ospitale hori. Erakunde erlijioso horrek historia luzea du arreta mediko eta sozialean, batez ere buruko gaixotasunak dituzten pertsonen zaintzan.

Ospitaleak "Aita Menni" izena darama, Juan María Menni erlijiosoaren omenez. 1999an santu gisa kanonizatu zuten eta bere bizitza psikologikoki gaixo zeuden pertsonak zaintzen eman zuen. Aita Menni Ospitaleak osasun mentaleko zerbitzu sorta zabala eskaintzen du, arreta anbulatorioa, ospitalizazioa, errehabilitazioa eta laguntza psikosozialeko programak barne.

Ospitalearen helburua buruko nahasmenduak dituzten pertsonei arreta integrala eta kalitatezkoa ematea da, haien ongizate psikologikoa, soziala eta emozionala sustatuz. Arreta klinikoaz gain, osasun mentalaren arloko ikerkuntzaz eta prestakuntzaz ere arduratzen da ospitalea, eta arlo horretan zientziak eta praktikak aurrera egiten laguntzen du.

Debagoienako farmaziak

Arrasateko Aita Menni Ospitalea pazientearengan zentratutako ikuspegiagatik eta arreta medikoaren bikaintasunarekiko eta osasun mentalaren zaintzarekiko konpromisoagatik aintzatesten da. Bere lanak eragin positiboa izan du tokiko komunitatean eta eskualdean, osasun mentalarekin lotutako erronkei aurre egin behar dietenei laguntza eta itxaropena eskainiz.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arizmendi Ikastola

Debagoienan dagoen hezkuntza-erakundea da, bereziki Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaleta herrietan garatu zena. Euskarazko hezkuntza lehenesten duen ikastola-eredu bat da. Zeinak garrantzia kultural eta linguistiko esanguratsua duen eskualdean.

Arizmendi Ikastolaren historia 1960ko hamarkadaren amaieran hasi zen, Euskal Herriko testuinguru sozio-politiko eta linguistiko berezian. Garai hartan, euskarak erronka garrantzitsuak zituen aurrez aurre; izan ere, galtzeko arriskuan zegoen, asimilazio linguistikoko politikengatik eta espainiera hizkuntza nagusi gisa gero eta presio handiagoa zuelako. Gainera, euskarazko hezkuntza mugatua eta askotan debekatua zen. Ikastola 1969an sortu zen, eta Arizmendi izena hartu zuen, Jose Maria Arizmendiarrietaren omenez.

Urteetan zehar, Arizmendi Ikastolak hazten eta garatzen jarraitu du, bere hezkuntza eskaintza zabalduz eta aldaketa sozial eta kulturaletara egokituz. Euskara eta euskal kultura sustatzeko konpromisoari eutsi dio, eta bikaintasun akademikoa eta berrikuntza pedagogikoa bilatu ditu. Gaur egun ere, ikastola funtsezko zutabea da euskal hezkuntzan, bai eta komunitateak duen garrantziaren eta etorkizun inklusiboago eta anitzago bat eraikitzeko konpromisoaren adibide ere.


Oñatiko Unibertsitatea

Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea, Lege Soziologiako Nazioarteko Institutua (IISJ) bezala ere ezaguna dena, Oñatiko herri txikian dagoen erakunde akademikoa da, Gipuzkoako probintzian, Euskal Herrian, Espainian. Soziologia juridikoan eta gizarte-zientzietan espezializatutako ikerketa-zentroa da.

Oñatiko Unibertsitatearen historia 1980ko hamarkadan hasi zen, Dieter Simon irakaslea buru zuten akademiko eta legelari ospetsuek Lege Soziologiako Nazioarteko Institutua ezarri zutenean euskal hiri honetan. Institutu honen sorreraren atzean zegoen ideia bikaintasun-zentro bat sortzea izan zen, zuzenbidearen eta gizartearen arteko harremanen diziplinarteko azterketari eskainia.

Soziologia Juridikoko eta Gizarte Zientzietako ikerketa sustatzeko helburuarekin ezarri zen IISJ, baita eztabaida akademikorako eta hainbat herrialde eta diziplinatako akademikoen arteko ideia-trukerako espazio bat eskaintzeko helburuarekin ere. Hasiera-hasieratik, unibertsitateak mundu osoko ikertzaileak hartu ditu, eta mintegi, hitzaldi eta ikasketa-programa ugari antolatu ditu.

Oñatiko Unibertsitatea nazioarteko erreferente bihurtu da soziologia juridikoaren arloan, eta munduko hainbat lekutako ikasleak, akademikoak eta profesionalak erakarri ditu. Bere ikerketa-programek zuzenbidearekin eta gizartearekin lotutako gai ugari jorratzen dituzte, sistema juridikoen azterketa, justizia, giza eskubideak eta gatazken konponketa barne, besteak beste.

Bere ikerketa-lanaz gain, Oñatiko Unibertsitateak zeregin garrantzitsua izan du graduondoko ikasleen prestakuntza akademikoan eta esparru akademikoan kulturen arteko elkarrizketa eta nazioarteko lankidetza sustatzen.


Miguel Altuna Lanbide Heziketako Eskola

Bergaran aurkitzen da. Lanbide-heziketako programak eskaintzen ditu, ikasleak lan-mundurako prestatzeko hainbat eremutan.

Miguel Altuna Lanbide Heziketako Eskolaren historia XX. mendean hasi zen. Hezkuntza praktikoa eta lan-merkatura bideratua emateko helburuarekin sortua, eskolak eboluzionatu egin du eta denboran zehar egokitu egin da gizartearen eta ekonomiaren behar aldakorrak asetzeko.

Erakundeak Miguel Altunaren izena darama, lan eskubideen defentsan eta lanbide heziketaren sustapenean paper garrantzitsua izan zuen euskal politikari eta sindikalista nabarmenaren omenez.

Miguel Altuna Lanbide Heziketako Eskolak hainbat hezkuntza-programa eskaintzen ditu, besteak beste, administrazioan eta kudeaketan, informatikan, elektronikan, automobilgintzan eta ostalaritzan. Programa horiek ikasleei lan-merkatuan sartzeko edo goi-mailako hezkuntzarekin jarraitzeko behar dituzten trebetasunak eta ezagutzak emateko diseinatuta daude.Prestakuntza teknikoaz gain, eskolak trebetasun sozialak eta pertsonalak garatzen ditu, baita erantzukizun-balioak, talde-lana eta bikaintasunarekiko konpromisoa sustatzen ere.

Urteetan zehar, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Eskolak hezkuntza-kalitatearekiko eta egungo lan-munduaren erronkei aurre egiteko ikasleen prestakuntzarekiko konpromisoari eutsi dio. Tokiko enpresekin loturak ezarri ditu ikasleei praktika profesionalak eta enplegu-aukerak eskaintzeko, eta, horrela, eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialean lagundu du.


Mondragon Unibertsitatea

Euskal Herrian, Espainian, dagoen goi-mailako hezkuntzako erakundea da eta Mondragon Taldeko kidea da. Unibertsitatea 1997an sortu zen, nahiz eta sustraiak aurreko hamarkadetakoak izan.

Mondragon Unibertsitatea zabaldu egin da geroztik, eta bere eskaintza akademikoa dibertsifikatu du gradu, graduondoko eta etengabeko prestakuntzako programa ugari barne hartzeko ingeniaritzan, enpresetan, humanitateetan, eta teknologian, besteak beste. Gainera, unibertsitatea prestakuntza praktikoan, berrikuntzan eta industriarekiko lankidetzan duen ikuspegiagatik nabarmendu da.

Mondragon Unibertsitateak aintzatespen nazionala eta nazioartekoa irabazi du bikaintasun akademikoarekin, berrikuntzarekin eta garapen iraunkorrarekin duen konpromisoagatik. Mundu osoko hezkuntza-erakundeekin eta enpresekin lankidetzan aritu da, eta, horri esker, ikerketa-proiektuetan eta ikasleen mugikortasun-proiektuetan parte hartu du.

Debagoienako ikasketa guneen mapa

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal-hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko Debagoienako udal hauteskundeak
Arrasate  EAJ 9
Bergara  Euskal Herria Bildu 9
Antzuola  Euskal Herria Bildu 7
Elgeta  Euskal Herria Bildu 6
Oñati  Euskal Herria Bildu 10
Aretxabaleta  EAJ 7
Eskoriatza  EAJ 6
Leintz Gatzaga  L.Gatzagako Hautesleen Taldea 5
2023ko Debagoienako udal hauteskundeak
Arrasate  Euskal Herria Bildu 10
Bergara  Euskal Herria Bildu 10
Antzuola  Euskal Herria Bildu 6
Elgeta  Euskal Herria Bildu 6
Oñati  Euskal Herria Bildu 11
Aretxabaleta  Euskal Herria Bildu 7
Eskoriatza  Euskal Herria Bildu 7
Leintz Gatzaga  L.Gatzagako Hautesleen Taldea 5

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Udalerria Alkatea
1 Arrasate Maider Morras Azpiazu
2 Bergara Gorka Artola Alberdi
3 Oñati Izaro Elorza Arregi
4 Aretxabaleta Garikoitz Iturbe Etxebarria
5 Eskoriatza Edorta Zubizarreta Alegria
6 Antzuola Olatz Lezeta Urzelai
7 Elgeta Ibon Unzetabarrenetxea Gallego
8 Leintz-Gatzaga Dorleta Elkorobarrutia

Eskualde-proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoiena 2030. Garapen Iraunkorreko Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoiena 2030 XXI. mendeko erronka globalei modu komunitarioan helduko dien aldaketa-mugimendua katalizatzeko diseinatutako asmo handiko proiektua da. Hainbat eragileren eta herritarren arteko lankidetzaren bidez, askotariko metodologia, proiektu eta ekimenak bultzatu eta konektatu nahi dira, erronka horietan eragin esanguratsua sortzeko.

2019an eskualde adimenduna, inklusiboa eta klimaren aldetik neutroa izateko egindako miaketan oinarrituta, proiektuak gaur egungo ikuspegirako lehentasunezkoak diren eragin-eremuak identifikatzen ditu. Arlo horietan askotariko gaiak landu daitezke, ingurumen-iraunkortasunetik hasi eta gizarteratzea eta berrikuntza teknologikoa barne, egungo eta etorkizuneko erronkei modu integralean heltzeko.

Mondragon Taldea[27][28][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mondragon Taldea, Mondragon Corporation edo Mondragon Co-operative Corporation izenez ere ezaguna, Arrasaten egoitza duen kooperatiba taldea da. 1956an Jose Maria Arizmendiarrieta apaizak eta ikasle talde batek sortua, Mondragon Taldea munduko kooperatiba-talde handienetako bat da.

Mondragon Taldea nazioartean ekonomia kooperatiboaren adibide arrakastatsu gisa onartua izan da, eta mundu osoko beste kooperatiba-erakunde asko inspiratu ditu.

2022aren amaieran, korporazioa 81 kooperatibak, 8 fundaziok, mutualitate batek, 12 I+G zentrok, 4 ikastetxek eta 104 filialek osatzen zuten munduan, lau arlotan banatuta: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[29][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako hizkerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko berezko euskalkia sailkatuta dago Mendebaldeko euskara edo bizkaieraren barruan, sortaldeko multzokoa Koldo Zuazoren arabera. Ezaugarrien artean, hauek azpimarratu ditzakegu:

  • Aditzak: "Emun", "fan", "aitatu", "eroan", "isiotu", "itxungi", "amaitu", "batu", "igarri", "jausi", "jarri" > "Eman", "joan", "aipatu", "eraman", "piztu", "itzali", "bukatu", "bildu", "nabaritu", "erori", "eseri".
  • Hiztegia: "Aitajauna / aitaita" > "aitona", "amandre / amama" > "amona", "ahizta" > "ahizpa", "abade" > "apaiz", "udagoien" > "udazken", "astegoien / astebukaera" > "asteburu", "berba" > "hitza", "artazi" > "guraize", "atzamar" > "(be)hatz", "behar" > "lan", "berakatz" > "baratxuri", "jaramon" > "arreta", "larregi" > "gehiegi", "oste" > "atze / ondoren", "zela(n)" > "nola", "adur" > "lerde", "bits" > "apar", "lapiko" > "eltze", "papar" > "bular", "korta" > "ukuilu", "izara" > "maindire", "gura" > "nahi", "praka" > "galtza".
  • Asteko egunak: "Martitzena", "eguaztena", "eguena", "egu(ba)koitza", "zapatua", "domeka" > "asteartea", "asteazkena", "osteguna", "ostirala", "larunbata", "igandea".
  • Hilabeteak: "Ilbaltza", "zezeila", "bagila", "garagarrila", "agorrila", "zemendia", "gabonila" > "Urtarrila", "otsaila", "ekaina", "uztaila", "iraila", "azaroa", "abendua".
  • "Norekin" atzizkian "-gaz" amaierarekin batera "-rekin" erabiltzen da, baina pluralean "-ekin" bakarrik, "-kaz" arrotza baita.
  • "Alderantz" postposizioan, "-ru(n)tz" hobesten da "-rantza" baino.
  • "Hauetan" baino "hone(i)tan" erabiltzen da (ónetan ahoskaturik, singularrerako onétan izanda).
  • "Edozer" eta "edonola"-ren ordez "zeozer" eta "zeozelan".
  • "Neu", "neure", "neuri" eta "geu", "geure", "geuri" > "ni", "nire", "niri" eta "gu", "gure", "guri".
  • "- ixa" > "-ia". Afarixa > afaria, ixixa > ia-ia.
    ahotsak.eus
  • Artikulu determinatzailea markatuz, ahozkoan, "-ia" edo "-ie" amaieran: "Bukaeria" / "bukaerie" > "bukaera", "alabia" / "alabie" > "alaba". Bizkaieraren beste aldaera batzuk dira "-ea", "-i" ("alabea", "alabi").
  • "-(z)iño" > "-(z)io" (adibidez "manifestaziño", "komisiño", "erlijiño").
  • "Jat", "jako", "jatzu", "jaku" > "zait", "zaio", "zaizu", "zaigu". Halaber, Bergaran eta Antzuolan bereziki, 'nor-nori' forma erabiltzen 'nor-nork' ordezkatuz. Adibidez "emun jat" > "emon deutsat" / "eman diot".
  • Baita ere, "nor-nork" > "nor-nori": "Urten dot", "igon dozu" > "irten naiz", "igo zara".
  • "Artxibau", "artikulau" > "artxibatu", "artikulatu".
  • "Bigunketan", "eskaketan" > "biguntzean", "eskatzean".


Ondarea[30][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzuola
  • Uzarragako eliza
  • Errukizko amaren parrokia
  • Udaletxea
  • Zurrategi plazako larru ontzailea
  • Ugartetorre
Aretxabaleta
Bergara Eskoriatza
Elgeta
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza
  • Katai etxea
  • Abridio dorretxea
  • Intxorta mendi magaleko frontea
  • Asentzioko baseliza eta hezegunea
Leintz-Gatzaga
Arrasate[31] Oñati
Debagoienako ondare historikoak

Arantzazuko Santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzazuko santutegia Oñatin (Gipuzkoa) dagoen Arantzazu auzoan kokatuta dago. Monastegi frantziskotarra da eta bertan Arantzazuko Ama Birjina gurtzen da. Euskal Herriko kultura aniztasunaren erdigune bezala ezagutzen da. Bertatik hainbat artista pasatu baitira, eta, horrez gain, espiritualismoaren ondare garrantzitsua ere badelako. Arantzazu izena ez da hutsetik sortu, badauka bere esanahia haren atzean. 1468 urtean Errodrigo Baltzategi artzainak Ama Birjinaren irudi bat aurkitu baitzuen arantza artean.

Gaur egun ere bere ondare historikoak utzitako berezitasuna gordetzen da bertan. Artista euskaldun ezberdinen obrak daude bertan. Esaterako, Eduardo Txillida, zeinak sarrera nagusiko ateak egin zituen; edota, Jorge Oteiza, Arantzazuko Apostoluen eskulturaren egilea.

Komunikabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta herri bakoitzak bere hedabide propioa daukan, Debagoienako komunikabide nagusia honako hau da:


Komunikabide honen, Goiena Komunikazio Taldearen, egoitza Arrasaten kokaturik dago.


Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasateko kirol-taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mondra Arrasateko Futbol taldea, Kanpanzar Arrasateko Rugby taldea, Arrasateko Ointxe! Saskibaloi Taldea, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea, Arrasateko Eskubaloi Taldea, Arrasateko Areto Futboleko taldea, Arrasateko Atletiko Taldea, Arrasateko Igeriketa Taldea, Arrasateko Karate Taldea,Arrasateko Esku Pilota Taldea

Bergarako kirol-taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti Busti Piraguismo Taldea, Bergarako Futbol Taldea, Bergarako Esku Pilota Taldea, Bergarako Saskibaloi Taldea, Bergarako Eskubaloi Taldea

Oñatiko kirol-taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aloña Mendi Futbol Taldea, Aloña Mendi Saskibaloi Taldea, Aloña Mendi Areto Futbol Taldea, Aloña Mendi Atlestimo Taldea, Aloña Mendi Eskubaloi Taldea, Aloña Mendi Espeleologia Taldea, Aloña Mendi Gimnasia Erritmiko Taldea, Aloña Mendi Igeriketa Taldea, Aloña Mendi Karate Taldea, Aloña Mendi Taldea, Aloña Mendi Esku Pilota Taldea, Aloña Mendi Tenis Taldea, Aloña Mendi Triatloi Taldea

Antzuolako kirol-taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aloña Mendi K.E.

Antzuolako Futbol Taldea, Antzuolako Atletismo Taldea, Peña Aiastui Txirrindularitza Taldea, Olalde Euskal Kirolak, Eperra Antzuolako Ehiza Taldea

Elgetako kirol-taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgetako Futbol Taldea

Aretxabaletako kirol-taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UDA Futbol Taldea, Aretxabaletako Txirrindularitza Taldea, Aretxabaletako Esku Pilota Taldea

Eskoriatzako kirol-taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoriatzako Areto Futbol Taldea, Eskoriatzako Saskibaloi Taldea

Kirol-azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Juan sua

Arrasateko, jai nagusiak San Juanak dira eta Ekainaren 23tik 26ra ospatzen dira. Horretaz gain, Urriko lehenengo ostiralean Maritxu Kajoi izeneko eguna ere ospatzen da, txikiteroen eguna izaten da eta oso berezia izaten da, udalerri bakarra baita egun hau ospatzen duena eta kanpoko jende ugari hurbiltzen baita eguna ospatzera.

Aretxabaletako, jai patronalak Andramaixak dira eta abuztuaren 14, 15, 16 eta 17an ospatzen dira. Halaber, aratusteak ere pisu handia izaten dute herrian. Inauterien aurreko asteburuan Txapel Txin Eguna ospatzen da, eta ondoren, inauteri egunean, igandea izaten dena, Kuadrilek eraikitako karrozen desfilea egiten da eta desfile horrekin Txino dantzak egiten du bat. Txino dantza hori urteko kinttuak egiten dute.

Eskoriatzako, jai nagusiak San Pedroak izaten dira eta Ekainaren 28tik Uztailaren 1era ospatzen dira. Kinttuak ere garrantzi handia izaten dute herrian eta Aretxabaletan bezala Otsailaren 5ean, Santa Ageda egunean herriko kintoak (urte horretan 18 urte betetzen dituzten neska-mutilak) koplak kantatuz eskean ibiltzen dira bezperatik. Azkenik, Santa Ageda egunean herriko plazan dantza egiten dute banaka, zein taldeka.

Begarako, jai nagusiak Pentekosteak dira eta Maiatzaren 26tik 30era ospatzen dira. Gainera, San Martzial Bergarako erromeriarik ospetsuena da. Eta baita herrikoiena ere, zentzu guztietan. Santuaren egunaren ondorengo igandean, edo egun horretan bertan jaieguna bada, eguerdian aurreskua dantzatzen da San Martzialen, eta familia eta kuadrillek bertara igotzen dira eguna jai giroan pasatzeko. Ilunabarrean, 21:00etako txupinazoarekin, herriko jaitsiera hasten da, txistulari, trikitilari eta txarangak alaituta.

Antzuolako, jai nagusia Mairuaren Alardea da, uztailaren hirugarren igandearekin bat egiten duen larunbatean ospatua. Horretaz gain, Otsailaren 3an San Blas eguna da, baina aste horretako larunbatean ospatzen da Basalde auzoko ermitan jaia. Katarro eta eztarriko gaitzen zaindari dela esaten da. Egun horretarako herriko okinek apropos egindako San Blas opilak eta kandelak bedeinkatzen dira.

Elgeta herriko jai nagusiak Ferixa Nagusixak dira. San Pedro egunaren hurrengo domekan izaten da feria eta jaiak eguenean hasten dira alkate txikiaren izendapenarekin. Bestalde, irailean herriko baserritarren azoka eta sagardo eguna ospatzen dira.

Leintz-Gatzagako jai nagusiak irailaren 8an izaten dira, Dorletako Amaren eguna, txirrindularien zaindaria. Azaroaren 13an aldiz, San Millan eguna ospatzen da, herriko parrokia San Millani eskainia dago eta. San Millan egunetik gertuen dagoen igandean urteko artisau feria antolatzen da, sanmilixanak.

Oñati Herriko jaiak San Migelak dira, irailaren amaiera aldera[33]. Baina hiribilduko jairik ezagunenak Corpus Christi-koak dira, ekainaren erdialdean. Hamabosgarren mendetik hona behinzat, goiz horretan herriko patroia den San Migel goiaingeruaren izenean meza ospatzen da, eta ondoren prozesio bat egiten da herriko kaleetan zehar, foruen enparantzan amaituz. Prozesioarekin batera dantzariek dantza tradizionalak eskaintzan dituzte.

Debagoiendar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendea

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /s̺akána/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) admin. (2021-09-28). «Comarca de Alto Deba, en la comunidad autónoma País Vasco» Ayuntamiento.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. «Herriak Artxibo» Turismo Debagoiena (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  3. euskadi.eus. .
  4. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa63932619b9ec5ef33be2dc7c704843. (2006-09-01). «Debagoienako Mankomunitatea» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  5. Erakundea, Euskaltzaindia. (2011). EUSKAL HERRIKO UDALEN IZENDEGIA. Izenak bilduma ISBN 978-84-95438-74-4..
  6. Entziklopedia, Eusko. DEBA. .
  7. Río Deva. .
  8. «Wikiwand - Debagoiena» Wikiwand (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  9. «Alto Deva - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  10. «Antzuolako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  11. «Arrasate/Mondragónko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  12. «Aretxabaletako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  13. «Bergarako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  14. «Elgetako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  15. «Eskoriatzako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  16. «Leintz-Gatzagako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  17. «Oñatiko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  18. Debagoienako mapa orokorra. .
  19. (Gaztelaniaz) «Alto Deba» Patrimonio Industrial de Euskadi (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  20. Euskalmet.eus. .
  21. Aemet. Balio Klimatologiko Normalak. Foronda-Txokiza. (Noiz kontsultatua: 2013-8-21).
  22. Geoeuskadi. .
  23. Ramirez de Okariz Telleria, Iñigo. (1994). Oñati Gure Herria. Oñatiko Udala ISBN 84-606-1903-6..
  24. (Gaztelaniaz) Arizmendiarrieta, Jose Maria. José María Arizmendiarrieta y Mondragón: cooperativismo cristiano y movimiento social en el franquismo (1941-1959). ISSN 1579-8135..
  25. Olaizola Elordi, Juanjo. (2002). EL FERROCARRIL VASCO NAVARRO - VASCO NAVARRO TRENA. Eusko Trenbideak ISBN 978-84-920629-6-6..
  26. (Gaztelaniaz) El Ferrocarril del Plazola y el Ferrocarril Vasco-Navarro dos propuestas para la integración ferroviaria vasca. ISSN 1697-5081..
  27. wegetit.eu, wegetit |. «MONDRAGON Taldea» @IK4_IKERLAN (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  28. Mondragon Korporazioa kooperatibak. .
  29. Altuna, Elortza, Zumalde, Roberto, Kepa, Koldo. (2014). Oñatiko Euskeria. Oñatiko Udala ISBN 978--84-616-7855-6..
  30. «Hasiera» Turismo Debagoiena 2023-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  31. Arrasateko ondarea. .
  32. goiena.eus. .
  33. Oñatiko ondarea. .
  34. Arizmendiarrieta, Jose Maria. (1984). Hombre cooperativo, el: pensamiento de Arizmendiarrieta. ISBN 978-8472401327..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]