Donostiako metroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostialdeko metroa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search


Donostialdeko metroa (izen komertziala Metro Donostialdea) eskualdeari metro zerbitzua eskaintzeko eraikitzen ari den metro-sarea da. Berau, Euskotrenek Hendaia eta Zumaiaren artean duen eta Topo izenez ezaguna den aldiriko zerbitzuan oinarrituko da[1]. Gainera, bidaiari kopuru handiko zerbitzua izatea erdiesteko, geltoki berriak beharrezkoak dira. Hauetatik hainbat eraikiak, eta beste hainbat eraikitze prozesuan daude. Honetaz gain, sarea eratzeko, Renfe Aldiriak zerbitzuan oinarrituko da metroa.[1].

Metroa eraikitze fasean dago[1]. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Iñaki Arriola Garraio Sailburuak aurkeztu zion Donostiako Odón Elorza alkateari. Sailburuak 700 milioi euroko kostua[1] izango duela iragarri zuen.

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektu hau, Eusko Jaurlaritzak 2001. urtetik abiatutako lanen jarraipena da. Ordutik Lasarteko adarraz gain, Lasarte eta Lugarizko geltokiak egin dira. Beste hainbat geltokiren proiektuak abiatzeko lanak aurreratuak daude, hala nola Intermodalarena, Astigarragakoa, Intxaurrondoko lurrazpiko geltokikoa, Altzako lurrazpiko proiektua etab. 2009. urtean Ibarretxe Lehendakariaren Jaurlaritzak baztertu eta argitaratu ez zuen proiektu berri batek indarra hartu du: Lugariztik, Ibaeta, Antigua eta Kontxa zeharkatuko lukeen adarra. Berriki Donostiako aireportua indartzeko eman diren adostasunekin batera, Irundik Hondarribiara doan adarra egiteak indarra hartu du ere.

Logotipo Metro Donostialdea.svg
E2 Lasarte-Oria - Hendaia
E5 Amara - Altza
KBHFa golden BSicon .svg
Lasarte-Oria
STR golden BSicon .svg
INT golden BSicon .svg
Errekalde Euskotren Trena Logo.svg E1, 1K
STR golden BSicon .svg
HST golden BSicon .svg
Añorga
STR golden BSicon .svg
HST golden BSicon .svg
Lugaritz
STR golden BSicon .svg
INT-L golden KINTa-R grey
Amara-Donostia Euskotren Trena Logo.svg E1, 1K
STR golden STR grey
BHF-L golden BHF-R grey
Anoeta
STR golden STR grey
BHF-L golden BHF-R grey
Loiola
STR golden STR grey
BHF-L golden BHF-R grey
Intxaurrondo
STR golden STR grey
STR golden KBHFe grey
Altza
STR golden BSicon .svg
INT golden BSicon .svg
Herrera Cercanias Logo.svg C-1
STR golden BSicon .svg
INT golden BSicon .svg
Pasaia Cercanias Logo.svg C-1
STR golden BSicon .svg
HST golden BSicon .svg
Galtzaraborda
STR golden BSicon .svg
HST golden BSicon .svg
Errenteria
STR golden BSicon .svg
HST golden BSicon .svg
Fanderia
STR golden BSicon .svg
BHF golden BSicon .svg
Oiartzun
STR golden BSicon .svg
HST golden BSicon .svg
Gaintxurizketa
STR golden BSicon .svg
INT golden BSicon .svg
Bentak Cercanias Logo.svg C-1
STR golden BSicon .svg
HST golden BSicon .svg
Belaskoenea
STR golden BSicon .svg
BHF golden BSicon .svg
Irun Colón
STR golden BSicon .svg
HST golden BSicon .svg
Irun Ficoba
STR golden BSicon .svg
KBHFe golden BSicon .svg
Hendaia SNCF no text.png SNCF

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

450.000 biztanletik gorako hiri eremuari emango lioke zerbitzua.

Bikoizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo zerbitzuaren maiztasuna handitzea beharrezkoa denez, trenbidearen bikoizketa beharrezkoa da Irun eta Zumaia artean, Lasarte-Oriako adarra barne. Euskotreneko maiztasuna Irun eta Lasarte artean 7 minutukoa izatea da helburu, eta Zumaiara eta Hendaiara maiztasuna 15 minutukoa izango da. Dagoeneko, gaur egun Amara eta Herrerako geltokien artean 7,5 minutuko maiztasuna eskaintzen da.

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa Euskotren E2.svgMapa Euskotren E5.svg

Beste linea (baztertutako proiektua):

Renferen azpiegituran oinarritutako geltoki berriak:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo, loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]