Deng Yingchao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deng Yingchao
Deng Yingchao.jpg
Chairman of the National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli

1983ko ekaina - 1988ko apirila
Deng Xiaoping - Li Xiannian
Deputy Secretary of the Central Commission for Discipline Inspection (en) Itzuli

1978ko abenduaren 22a - 1982ko irailaren 11
← baliorik ez - Huang Kecheng (en) Itzuli
Member of the Standing Committee of the National People's Congress (en) Itzuli


standing member of the National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli


Herri Batzar Nazionaleko kidea


member of the National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli


member of the National Political Council (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Nanning1904ko otsailaren 4a
Herrialdea Qing dinastia  (1904ko otsailaren 4a -  1912)
Txinako Errepublika (1912–1949)  (1912 -  1949)
 Txinako Herri Errepublika  (1949 -  1992ko uztailaren 11)
Heriotza Pekin1992ko uztailaren 11 (88 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) Zhou Enlai  (1925 -  1976ko urtarrilaren 8a)
Hezkuntza
Heziketa Peking University (en) Itzuli
Hizkuntzak esperantoa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta esperantista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista
Deng Yingchao, Zhou Enlairekin batera, 1954

Deng Yingchao (Guangxi, Nanning, Qing dinastia, 1904ko otsailaren 4a - Beijing, Txina, 1992ko uztailaren 11) txinatar politikaria izan zen.

Txinako Iraultza Kulturalaren garaian, fakzioen arteko borroka kaotikoa nolabait eramaten ahalegindu zen, bere senar Zhou Enlairekin batera. Gaztetan, emakumeen eskubideen alde lanean, emakumeen oinak oihalez lotzeko ohitura deuseztatzeko mugimenduarekin bat egin zuen.

Maiatzaren Lauko Mugimenduan parte hartu zuen (1917tik 1921era bitarteko iraultza), gazte intelektualen gidaritzapean, Txinako gizartea eta kultura japoniarrenetik babesteko. Hamabost urterekin, Iratzar Elkarteko kide egin zen, Zhouk gidaturiko ikasle mugimendukoa, eta atxilotu egin zuten bere ekintza erradikalengatik. 1924an Alderdi Komunistako kide egin zen, eta hurrengo urtean Zhourekin ezkondu zen.

1927an, Kuomitangek alderdi komunistako kideak sarraskitu ondoren, ezkutuan bizi behar izan zuten. Moskura alde egin zuten, eta 1930ean, itzuli zirenean, Mao Zedongekin bat egin eta Ibilaldi Handiari ekin zioten (1934-1935). 10.000 kilometro inguruko bide luze hura egin zuten 50 emakumeetako bat izan zen. Bidean, baina, tuberkulosia harrapatu zuen, eta bide-puska luzea andetan egin zuen. Komunisten garaipenaren ondoren (1949), emakumeen eskubideen alde ekin zion ostera, eta 1956an Alderdi Komunistako Batzordeko Nagusiko kide izendatu zuten. Alderdi Komunistaren erregimenari fidel beti, goi-mailako karguak izan zituen, eta gudarostearen esku-hartzearen alde agertu zen, 1989ko ikasle-mugimendua zapaltzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]