Léopold Sédar Senghor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Léopold Sédar Senghor
Léopold Sédar Senghor.jpg
Afrikar Batasuneko presidente

1980-04-28 - 1980-07-01
William Richard Tolbert Itzuli - Siaka Probyn Stevens Itzuli
Senegalgo presidentea

1960-09-06 - 1980-12-31
← baliorik ez - Abdou Diouf
Representative of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

1949-08-13 - 1959-09-14
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Frantziako Erkidegoko senatari


seat 16 of the Académie française Itzuli

Bizitza
Jaiotza Joal-Fadiouth Itzuli1906ko urriaren  9a
Herrialdea  Frantzia
Mali Federation
 Senegal
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Verson2001eko abenduaren  20a (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Ginette Éboué Itzuli  (1946 -  1956)
Colette Hubert Itzuli  (1957 -  2001)
Familia
Hezkuntza
Heziketa Pariseko Letren Fakultatea
École normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand Itzuli
Hezkuntza-maila agrégation de grammairea Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, poeta, idazlea eta French Resistance fighterra Itzuli
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Frantses Akademia
Academia Latinitati Fovendae Itzuli
Europako Kontseiluko Legebiltzarra
Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
Socialist Party of Senegal Itzuli
Senghorsig.jpg

Léopold Sédar Senghor (Joal, 1906ko urriaren 9a - Verson, Frantzia, 2001eko abenduaren 20a) Senegaldar estatu-gizona eta frantsesezko poeta izan zen. Senegalgo Errepublikako lehenbiziko presidentea izan zen, 1960-1980 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dakarren ikasketak hasi ondoren, Parisa joan zen, eta Sorbonan osatu zituen. Garai hartan, L'Étudiant Noir (Ikasle Beltza) aldizkaria sortu zuen, Afrikako kulturaren balioa aldarrikatzeko. Frantzian irakasle izan ondoren, bi urte eman zituen Alemaniako kontzentrazio-esparru batean, eta Frantziako Erresistentziarekin borrokatu zen gero. Aipagarri da garai hartan idatzi zuen Chantes d'ombre (1945, Itzaleko kantuak) poesia-bilduma.

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Senegalgo diputatu hautatu zuten Frantziako Nazio Biltzarrerako. 1948an, Senegalgo Batasun Demokratikoa sortu zuen, eta 1960an Senegalgo Errepublika sortu berriaren lehendakari hautatu zuten. Hogei urtez izan zen Senegalgo lehendakari, eta sozialismo moderatuaren moldeak jarraitu zituen, baina haren aurka jarri ziren nazionalista erradikalak. 1984an, Frantses Akademiako kide egin zuten. Harenak dira, bestalde, Ethiopiques (1956) eta Nocturnes (1961) poesia-bildumak.

Afrika beltzaren defentsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Frantzia Gizakiaren eta Unibertsoaren neurrira berregiteko laguntza eskatu digute. Guk onartu dugu, baina ez da beharrezko metropoliak gu engainatzen saiatzea. "Beltz ona" hil da; paternalismoek euren segizioa egin behar dute: eurek hil dute urrezko arrautzadun oiloa. Hiru mende giza salerosketan eta mende bat okupazioan ez dira nahikoa izan gu doilortzeko; irakatsitako doktrina guztiek (eta arrazionalistak ez dira inperialisten artean bigunenak) ezin izan digute gutxiago garela sinestarazi.

Elkartasuna nahi dugu duintasun eta ohorean, baina ez vichyssoise erako "elkartasuna" (uretatik pasatuta). Aspertuta gaude hitz onak hartzen (nazka emateraino), mespretxuzko sinpatiaz; justizia ekintzak behar dira. Senegalgo aldizkari batek zioen: "Gu ez gara separatistak, baina hirian berdintasuna nahi dugu". Ongi esan dugu: BERDINTASUNA.

Besteak beste nahi ditugu:

1. Konstituzioak Gizakiaren Eskubideen Deklarazioa osa dezala, gizabanakoen askatasun eta berdintasunari, herriena ere arrazena gehituz.

2. Herriaren ohiturak hautsi eta batzuetan euren izpiritua kendu ondoren, metropoliak ez dezala erabakirik hartu herri horren interesen berri galdetu gabe eta bertakoei euren erakundeak aldatzen utz diezaiotela.

3. Kontsultarako barik eztabaidarako batzarrak egon daitezela eta Koloniari ardura dioten gai guztietako galde diezaiotela.

4. Prestakuntza eta hezkuntzan ahalegin handia egin dadila.

5. Bertakoak, titulu berdinekin, administrazioko zeregin guztietan partu ahal izan dezatela eta zeregin berdinetan tratamendu bera har dezatela.

6. Justizia bera izan dadila bertakoentzat eta europarrentzat eta horrek eskatzen du "indigenaren kodea" baztertzea.

7. Lan bortxatuak, ematen zaion izena ematen zaiola, guztiz desager daitezela.

»

—Léopold Sédar Senghor, Esprit. 1945eko maiatzak 1


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léopold Sédar Senghor Aldatu lotura Wikidatan