Dictablanda
Dictablanda (gaztelaniako dictadura hitzarekin egin ohi den broma) Alfontso XIII.aren erregealdiaren bukaera aldera sorturiko terminoa da. Primo de Riveraren diktaduraren ondorengo aldiari deritzo horrela.
1930ean hasi ziren erabiltzen Espainian, Dámaso Berenguer jeneralak Miguel Primo de Rivera jeneralaren ordea hartu zuenean. Dekretua joan eta dekretua etorri izan zen bere gobernua eta 1929ko kraxaren eta iraultza sozialen eraginak baretzen saiatu zen, diktadurak hartutako hainbat neurri bertan behera utzi zituelarik. Berenguerren dictablanda deitu zitzaion gobernu honi[1].
Francoren erregimenaren azken urteek ere hartu izan ohi dute izen hori[2].
Beste erabilera batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985eko irailean, Augusto Pinochet jeneralak, Txileko diktadura militarrari egiten zitzaizkion kritikei erantzunez, horrela esan zuen:
« | Esta nunca ha sido dictadura, señores, esta es dictablanda, pero si es necesario, vamos a tener que apretar la mano...[3] | » |
.
Pinocheten ustez, bere gobernua benetako diktadura balitz, ez zen oposiziorik egongo eta 1980ean onartu zuten konstituzioak nolabaiteko formalidade juridikoak betetzen zituen.
Mexiko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko abuztuan, Televisan, Mexikoko telebista kanal garrantzitsuenean, Mario Vargas Llosa idazle perutarrak diktadura perfektua esan zion Mexikoko sistema politikoari:
« | México es la dictadura camuflada ... Tiene las características de la dictadura: la permanencia, no de un hombre, pero sí de un partido. Y de un partido que es inamovible[4] | » |
Debatea zuzenean zen eta, urtebete lehenago Nobel Saria eskuratu zuen Octavio Pazek, prezisioz esateko, Mexikoko sistema politikoa alderdi hegemonikoaren sistema zela. Moderatzailea zen Enrique Krauze historialariak, berriz, dictablanda terminoa egokiagoa zela iritzi zion[5].
Uruguai
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930eko hamarkadan, erregimen faxistak nagusi, Terraren diktadura izan zen Uruguain. Urte gutxi batzuk geroago, Alfredo Baldomirrek estatu kolpea eman zion, sektore demokratikoen babesarekin, eta ezarri zuen diktadurari ere dictablanda izena eman zitzaion, azkenean konstituzio baten onarpenera joan zirelarik[6].
Kolonbia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1953ko ekainaren 13an, Gustavo Rojas Pinilla jeneralak, Kolonbiako Alderdi Kontserbadorea eta Eliza Katolikoaren laguntzarekin, errepublikako lehendakaritza hartu zuen. Jorge Eliecer Gaitán presidentea erail zutenetik, kontserbadoreak noraezean zebiltzan; Roberto Urdanetak uko egin zion eta Laureano Gómez ez zen gai; Gurrupín jeneralak -horrela deitzen zion herriak- hartu zuen agintea, kontserbadoreek deituta. 1954ko abuztuaren 3ko Rojas Pinilla egin zuten presidente kontserbadoreen autogolpe hartan.
1956ko otsailean izan zen lehendakaritzarako bigarren hautaketa eta, hau dena kontuan hartuta, Herri Frontearen itun bipartidistarekin batera, Kolonbia dictablanda ixil batean murgilduta geratu zen 1953tik 1974ra arte. Eskubide politiko eta zibilak zapalduta geratu ziren eta 1991ko Batzar Nazionalak ez zuen ezer asko konpondu 2002an, paramilitarismoa nagusitu zelarik berriro[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.historiasiglo20.org/HE/12b-2.htm
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.elplural.com/2014/01/28/el-cura-ultra-incumple-su-promesa-al-obispo-y-vuelve-a-los-debates-politicos-para-defender-la-dictablanda-de-franco/
- ↑ (Gaztelaniaz)https://www.youtube.com/watch?v=OVvcqVRPyb4
- ↑ (Gaztelaniaz)https://www.youtube.com/watch?v=kPsVVWg-E38
- ↑ (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1990/09/01/cultura/652140001_850215.html
- ↑ (Gaztelaniaz)https://books.google.es/books?id=TPdxnjuqllEC&pg=PA16&lpg=PA16&dq=dictablanda+de+uruguay&source=bl&ots=i1MYzX3ElK&sig=CbM1reWJky74HaIagA7ibXYasDk&hl=es&sa=X&ei=DknJVP-xEcv3UOuXgtgI&ved=0CC4Q6AEwAg#v=onepage&q=dictablanda%20de%20uruguay&f=false
- ↑ (Gaztelaniaz)}http://www.semana.com/nacion/articulo/un-golpe--medio-siglo/58661-3