Edukira joan

Dobruja

Koordenatuak: 44°27′N 28°20′E / 44.45°N 28.33°E / 44.45; 28.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dobruja
Motaeskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak44°27′N 28°20′E / 44.45°N 28.33°E / 44.45; 28.33

Dobruja[1] (bulgarieraz: Добруджа, trans.: Dobrudzha edo Dobrudža; errumanieraz: Dobrogea ˈdobrod͡ʒe̯a edo doˈbrod͡ʒe̯a ahoskatua; turkieraz: Dobruca) Behe Danubio eta Itsaso Beltzaren artean dagoen eskualdea da, bere barnean Danubioren delta, Errumaniako kostaldea eta Bulgariak Itsaso Beltzean duen kostaldearen iparraldeko zatia hartzen ditu. Iparraldeko Dobruja, (Dobrogea) Errumaniarena, eta Hegoaldeko Dobruja, (errumarieraz Cadrilater), Bulgariarena dena, zatietan banatzen da.

Dobrujako eskualde errumaniarra Constanţa eta Tulzea probintzietaz osatuta dago, bien artean, 15.500 kilometro karratuko azalera dutenak, eta milioi bat biztanle baino zerbait gehiagoko biztanleria. Bertako hiri nagusienak Constanţa, Tulzea, Medgidia eta Mangalia dira. Dobruja, Errumaniako armarrian, bi izurdek ordezkatzen dute.

Dobrujako bulgariar eskualdea, Dobrich eta Silistra probintzietan banatzen da eta 7.565 km²ko azalera eta 350.000 biztanleko biztanleria du.

Azalera, biztanleria eta hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, Dobrudjak 23.100 km²ko azalera du eta 1.3 milioi biztanle inguruko biztanleria. Azaleraren bi herenak eta biztanleriaren hiru laurdenak, Errumaniako zatian daude.

Hasieran, greziarrek kolonizatu zuten. Beranduago, erromatarrek eragina izan zuten orain Dobruja den tokian, baina ez zuten II. mendera arte konkistatu, gainontzeko Daziarekin batera, Traiano enperadorearen agindupean. Honek, daziarren aurka lortutako garaipena ospatzeko, 109. urtean, Adamklisiko garaikurra altxa zuen. Aurretik, Domiziano enperadoreak, daziarrekin, erromatarrentzat oso lotsagarria izan zen bake bat adostu zuen, Erromatar Inperioari kalte handia eragiten zion bakea. Ondoren, gainontzeko Daziarekin batera, eta Erromatar Inperioaren barnean mende t'erdi inguruz egon ondoren, inperioak berak baztertu zuen III. mendeko krisialdia deitu izan zaion garaian, Valeriano enperadorearen agintaldian.

Etnia Dobruja Iparraldeko Dobruja Hegoaldeko Dobruja
Zenbat Portzentaia Zenbat Portzentaia Zenbat Portzentaia
Guztira 1.328.860 100,00% 971.643 100,00% 357.217 100,00%
Errumaniarra 884.745 66,58% 883.620 90,94% 591 0,17%
Bulgariarra 248.517 18,70% 135 0,01% 248.382 69,53%
Turkiarra 104.572 7,87% 27.580 2,84% 76.992 21,55%
Tartaroa 23.409 1,76% 23.409 2,41% 4.515 1,26%
Romani (ijitoa) 33.422 2,52% 8.295 0,85% 25.127 7,03%
Errusiarra 22.495 1,69% 21.623 2,23% 872 0,24%
Greziarra 2.326 0,18% 2.270 0,23% 56 0,02%

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]