Don Cherry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Don Cherry
DonCherry.jpg
Bizitza
Jaiotza Oklahoma City1936ko azaroaren 18a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Málaga1995eko urriaren 19a (58 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: hepatitisa
gibeleko minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Moki Cherry
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak tronpeta-jotzailea, musikagilea eta jazz musikaria
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua piccolo trumpeta
Diskoetxea Blue Note Records
A&M Records
Antilles Records
Atlantic Records
BYG Actuel
Chiaroscuro Records
ECM Records
IMDb nm0156066

Donald Eugene Cherry (Oklahoma City, 1936ko azaroaren 18a - Málaga, 1995eko urriaren 19a) estatubatuar jazz musikagilea izan zen. Tronpeta-jotzailea eta musikagile izan bazen ere, gehienbat flauta, perkusioa eta pianoa jotzen zituen. Gaztetan hasi zen pianoa eta tronpeta jotzen. 1951. urtetik aurrera Red Mitchell, Wardell Gray eta Dexter Gordonekin jo zuen. 1957an orkestra txiki bat sortu zuen James Clay saxofoi-jotzailearekin. Atlantic diskoetxeko presidenteak beka bat eman zion John Lewisekin ikasteko Lenox-eko jazz eskolan (1959, Massachusetts). Garai horretakoak ditu lehenengo grabazioak, Sonny Rollins, John Coltrane eta Ornette Colemanekin eginak. 1963an New York Contemporary Five bostkotearekin bira bat egin zuen Eskandinavian zehar. 1964an Europan hartu zuen bizilekua, eta Europako hainbat hiritan egin zituen kontzertuak. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, Jazz Composers Orchestra eta Liberation Music Orchestra orkestretako kide izan zen. 1980-1984 urteen bitartean Trio Codona taldea osatu zuen Nana Vasconcelos eta Colin Walcottekin batera. Heroinak ahalmen fisikoak kendu zizkion poliki-poliki.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Oklahoma
Artikulu hau Oklahomako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.