Dua Lipa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dua Lipa
Dua Lipa 2017 press.jpg
Bizitza
Jaiotza Westminster1995eko abuztuaren  22a (23 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Talde etnikoa Albanians in Kosovoa Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria eta modeloa
Jasotako sariak
Genero artistikoa popa
rhythm and bluesa
synthpopa Itzuli
Indie popa
Dream popa
R&B garaikidea
Dark Popa Itzuli
Diskoetxea Warner Music Group
IMDb nm7645984
dualipa.com/

Dua Lipa (Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1995eko abuztuaren 22a) jatorri albanokosovarreko abeslari eta konpositore britainiarra da. 2016an atera zuen “Be the One” abestiarekin, bere karrera nazioarteko mailara bidali zuen Australiako eta Europako herrialde batzuetako musika zerrenda garrantzitsuenetako top 20an sartu zenean.

Bere “New Rules” single-ak britainiar zerrenden top 1a lortu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dua Lipa 1995eko abuztuaren 22an jaio zen Londresen; Dukagjin Lipa eta Anesa errefuxiatu albanokosobar bikotearen lehen alaba izan zen. Azken hauek Erresuma Batura trasladatu eta ezarri ziren 90. hamarkadako hasieran. Ingalaterrara heldu zirenean, Dukagjin lana lortu zuen musika festibalen produktorea konpainia batean. Honek, marketin ikasketak Chartered Institute of Marketing (CIM) -en egitea permititu zion. Anesak, turismoan espezializatu zen, eta geroago, bi alaba eduki zituen Dukagjinekin: Rina, 2001eko maiatzean, eta Gjini, 2006an.

Lipak bere aitaz jaso zuen musikarako gustua, nor izan zen rock talde kosovar famatu baten abeslaria. Dukagjin denbora osoan abeslari famatuen musika jotzen zegoen, hala nola, David Bowie, Bob Dylan, Radiohead, Sting, The Police eta Stereophonics. Familia-giro on horretan Dua hazi egin zen eta bere talentu musikala laster agerrarazi zen. 

Liparen lehen hezkuntzako ikasketak musika klaseak eduki zituen, eta jotzen ikasi zuen lehen instrumentua biolontxeloa izan zen. Biolontxeloa jotzea asko gustatzen zitzaion, baina azkenean jotzeari utzi zion bera oso txikia zelako eta zaila egiten zitzaiolako biolontxeloa etxera bueltan eramatea. Geroago, ikastetxeko koroan sartzeko probak egin zituen, baina bere ahotsa ezin zuen nota altuetara heldu, horregatik ezetz esan zioten. Honek ez zion abesteko nahiak kendu, eta asteburuetan kantu klaseak hartzen hasi zen Londreseko Sylvia Young teatro eskolan. Oso denbora gutxian progresio oso handiak egin zituen. 11 urte zituenean, lehen hezkuntza amaitu zuen parean, bere familiarekin Pristinara, Kosovoko hiriburua, etxez aldatu ziren independentzia lortu zutenean.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]