Dune (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dune
Datuak
Jatorrizko izenburua Dune
Izenburua euskaraz Dune
Urtea 1984
Estreinaldia 1984ko abenduaren 14a
Generoa Zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 140 minutu
(bertsio laburtua)
Aurrekontua 40 milioi dolar
Banatzailea Universal Pictures
Zuzendaria
David Lynch
Ekoizleak
Raffaella De Laurentiis
Gidoilariak
David Lynch
Frank Herbert idazlearen Dune eleberrian oinarritua
Aktoreak
Kyle MacLachlan
Francesca Annis
Everett McGill
Sting
Max von Sydow
Kenneth McMillan
Jürgen Prochnow
Jose Ferrer
Siân Phillips
Virginia Madsen
Alicia Witt
Sean Young
Musikagileak
Toto
Brian Eno (Prophecy Theme)
Marty Paich
Argazkilariak
Freddie Francis
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Datu gehigarriak
Dune filmaren IMDBko fitxa irakurgai

Dune David Lynch estatubatuar zinema zuzendariaren 1984ko zientzia-fikziozko filma bat da. 1965ean Frank Herbert idazleak argitaratutako izen bereko Dune eleberrian oinarritua dago.

Estreinatu zen garaian ez zuen ikusle eta kritikarien aldetik beste munduko harrerarik izan, gainera beres David Lynch aktoreak Frank Herbet idazlearen eleberriko istorio korapilatsua ahal zen ongien zinemaratu nahi zuenez hasiera batean 8 orduko luzemetraia bat filmatu zuen, ondoren 5 ordutara laburtu zuelarik, halere Dino de Laurentiis ekoizle ospetsuak eta bere alaba eta filma honetako ekoizlea zen Raffaella De Laurentisek filma oraindik gehiago laburtzera behartu zutenez, azkenik filma 140 minutuko iraupenarik gelditu zen. Ondorioz, Lynchek bere jatorrizko filma oso laburtua gelditu eta asko gustatu ekoizleen jokamoldea asko gustatu ez zaitzaionez, filma honetatik aurrera David Lynch zuzendariak ekoizle ospetsu eta garrantzitsuekin berriz lan egiteari uko egin zion.

Hasiera batean, 1970eko hamarkadan, Arthur P. Jacobs estatubatuar ekoizlea eta Alejandro Jodorowsky txiletar zinema zuzendaria eleberria zinemaratzekotan izan ziren, egokitzapenerako Jodorowskyk Orson Welles, Salvador Dalí, Chris Foss, Pink Floyd eta H.R. Giger artisten elkarlanaz baliatzea gogoan zuelari, halere azkenean ekoizlea proiektua laga eta eleberriak zinemaratzeko aurkezten zituen zailatsunak zirela eta, Jodorowskyren proiektuak bere hartan gelditu zen. Azkenik, 1980ko hamarkadan David Lynchek eleberria zinemaratzeko proiektua berreskuratu zuen arte.

Filma honetan beste askoren artean honako aktore hauek antzeztu zuten: Kyle MacLachlan, Francesca Annis, Everett McGill, Sting, Max von Sydow, Kenneth McMillan, Jürgen Prochnow, Jose Ferrer, Siân Phillips, Virginia Madsen, Alicia Witt eta Sean Young.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galaxiako enperadoreak Arrakis edo Dune planetaren espezie ustiaketez nagusitzeko Atreides etxeko Leto Atreides dukea, haren andrea den Jessica anderea, Paul semea eta Atreidesen gudarostea hara bidalaraziko ditu. Espezie galaxia osoko elementurik garrantzitsuena da, droga ahaltsu bat izateaz gain espazioan zehar bidaiak burutzeko elementu garrantzitsua ere bada. Atreides etxekoek Dune planetako ustiaketak konkistatzen dituzten bitartean, enperadoreak Harkonnen etxeko dukea eta bere bi hilobei ere Dune planetara joan eta Atreides etxeko indarrak suntsitzeko agindua luzatuko die.

Harkonen dukeak eta bere gudarosteak Dune planeta ustekabean erasotu, Atreides etxeko gudarostea garaitu, Atreides dukea bera hiltzea lortu, eta haren andrea Jessica eta Paul semeak ozta-osta basamortura ihez egitea lortuko dute. Basamortuan ama-semeek planeta hartako Fremen herri misteriotsuko kide begiurdinekin elkartuko dira. Honela Paulek bere aitaren heriotza mendekatu eta Harkonen familia eta enperadorea bera garaitzeko bideari ekingo dio. Bienbitartean, Paul profesia baten arabera noizbait iritsiko zen mesia edo Muad'Dib delakoa dela agertuko delarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]