E.H. Sukarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
E.H. Sukarra
EHSukarra.jpg
E.H. Sukarra taldekoak Arrasateko 3.60 aretoan.
Datuak
JatorriaEibar (Gipuzkoa)
Musika motaHeavy
Urteak1989 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Esan Ozenki
Metak
Taldekideak
Mikel Gorosabel "Norton"
Fakun
Cesar
Olaba
Asier Serrano
Lehengo taldekideak
March
Informazio gehigarria
www.ehsukarra.com
Badok: eh-sukarra Spotify: 7aNsfnAVam0uXbyBsmvFke iTunes: 453961824 Musicbrainz: df3ba9f7-45b1-4c4d-8a5f-06d8dfcf77b4 Songkick: 241537 Musikasten: eh-sukarra Edit the value on Wikidata

E.H. Sukarra 1989. urteko urrian Eibarren (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da.[1]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • March (gitarra).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera horretako lehen hiru partaideak: Mikel Gorosabel "Norton" (gitarra eta ahotsa), "Fakun" (bateria) eta Cesar (baxua eta koroak). Su Ta Gar taldekoekin banatu zuten lokala lehen hilabete horietan.

1990eko uztailean eskeiniko zuten beraien estraineko kontzertua Soraluzeko gaztetxean. Garai haietan Biterik Hilbehera tabernan lan egiten zuen, E.H.koei beraren ezagutza logistikoa emanez eta beraien manager bilakatuz. Hilbeheran egiten ziren kontzertuetatik ezagutu zituzten gerora lagun bihurtuko ziren hainbat talde germaniar, hala nola, Lunatics, Hirn, Die Testers, Chilly Confety eta abar.

Uda hortan bertan Nortonen Alemaniarako bidaia batean, "March", ekarri zuen berarekin, Hirn taldeko gitarra. Entsegu batzuen ostean March taldean sartu zen, hala ere, Euskal Herriaren eta Berlinen zubian zegoen beti, bertan Hirnez aparte beste talde batetako baxujolea ere baitzen F.D.M. adibidez. Gainera alemana estudio kooperatiba baten kide ere bazen Berlinen, berau diskoetxe ere bazenez, Jelly recordsen egin zuten beraien lehen grabaketa. Berlineko bidaia hartan Su Ta Garreko kide diren Aitor eta "Basti" gitarrajoleek koroetan hartu zuten parte, "Palas" laguna eta Ulises harmonikan... Hamaika egunetan grabatu zuten, bien bitartean Alemaniako hiriburuan bost kontzertu eman zituztelarik. Guzti hau 1991. urteko apirilean gertatu zen.

Euskal Herrira itzuleran grabazio horrek Euskadi Gazteako lehen maketa lehiaketa irabazi zuen[2], gero dena izan zen bat. Orduan sortu berri zen Esan Ozenki diskoetxe independientearekin elkartu eta Berlingo grabazioa luzatzea erabaki zuten, berriro ere Roman Schmidt teknikariarekin eta Jesutxo Suinagarekin, orduko IZ estudioetan. 1992ko apirilean irtengo zen kalera E.H. Sukarraren lehen iraupen luzeko diskoa.

Urte hartako udaran hainbat eta hainbat kontzertu eskeini zituzten, beraien alemaniako bigarren bira hortan (oraingo hontan furgoiarekin eta Gorka txoferrarekin). Horrela sartu zen taldean Arrasateko gitarrista berria, Olaba, March Berlinen baitzegoen entseatzen zihardutela, kontzertuak erdibitu egingo ziren bi gitarristen artean. Bigarren biratik bueltan Venecia diskotekan izugarrizko kontzertua eskeini zuten hiru gitarra eta teklatuaren bitartez.

1993. urteko otsailean IZ estudioetara itzuli ziren Jesutxo teknikari zutela, bigarren iraupen luzeko diskoa grabatzeko, Irtenbide Bakarra. Bertan Aintzira eta Ane koruetan eta Aitor Irisarri harmonikan izan ziren kolaboratzaile. Olabak, ezin izan zuen disko hontan parte hartu, kanpoan ikasten baitzegoen. Bigarren grabazio hau bukatzean Su Ta Garrekoekin More Volumen Tourra prestatu zuten Europatik zehar apirileko hilabete guztirako. Torino, Milano, Firenze, Viena, Berlin, Hannover, Freiburg, Potsdam, Zeessen eta Rengsburgen jo zuten bi taldeek, azken kontzertua Eibarren eman zutelarik maiatzaren lehenean. Irtenbide Bakarra diskoa ekainean irten zen merkatura.

1994. urteko ekainerarte kontzertuak eskeintzen jarraitu zuten E.H.koek, garai hortan Olaba berriro sartuko zen bandan. Asier Serrano idazlea ere garai beretsuan lagundu zien hurrengo abestietako hitzetan. Horrela "Lorentzo Records" estudioetan sartuko ziren eibartarrak 1994ko udaran, oraingoan Aitor Ariño eta Josu Monge dituztelarik teknikari gisa. Kolaborazio asko izan zituzten honako diska honetan, hala nola Etsaiakeko Auo, Su Ta Garreko Aitor, Fabian, Ane, Mamen eta abar. 1994ko Durangoko Azokarako kalean zen hirugarren diskoa, Garaien Laberintoan izenekoa.

Ohi bezala laugarren birari ekin zioten Europan zehar, oraingoan halere Cesar lan arazoengatik Euskal Herrian geratu zen eta Olabak eta Marchek jo beharko zuten baxua tartekatuz. Behin Euskal Herrian berriro kontzertuak eskeiniz jarraitu zuten 1995. urte osoa. Biterik manager lana utzi egin zuen eta March Gasteiza joan zen bizitzera eta alemaneko klaseak ematera, taldetik irten zelarik.

1996. urteko hasieran Lorentzon sartu ziren berriz ere Ura Sutan (iraganaren ispilua urratuz) diskoa grabatzera oraingo hontan Asier Serrano idazleak egin zituen hitz guztiak eta taldea hasierako Fakun, Norton, Cesar eta Olabak osatu zuten. Diskoa bukatu eta apirilean Europara alde egin zuten berriro, oraingoan Jokin txofer eta Serrano bidaiaren kronista dutelarik. Itzuleran hainbat lekutan aurkeztu zuten diskoa.

Hiru urte ezer grabatu ostean Lorentzo Recordsen sartu ziren Sua Urtzean diskoa grabatzeko, berriz ere aldaketak izan zituzten musikaren aniztasuna mantentzeko asmoz. Hemen ere Asier Serranok egin zizkien hitz guztiak, Ura Sutanen ildo argumentistikoa jarraituz. Arrakastaz egin zuten bidea, hala ere beste geldiune bat aurkituko zuten, oraingo hau beste hiru urtetakoa.

2002ko urte hontan kalera atera zuten beraien seigarren diskoa Galtzailearen egunak deiturikoa, aurrekoen kontzeptu asko mantenduz eta beste batzuk puskatuz.

2008an zuzeneko diska bat kaleratu zuten eta ondoren beste bi diska berri iritsi dira, Uhinak eta Azken gezia.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EH Sukarra. (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).
  2. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  3. EH Sukarrak 'Azken gezia' diskoa plazaratu dau, barru-barrutik urtendako doinuagaz. (Noiz kontsultatua: 2017-03-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]