Eileen Mary Casey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eileen Mary Casey
Bizitza
JaiotzaDeniliquin (en) Itzuli1881eko apirilaren 4a
Herrialdea Australia
 Erresuma Batua
HeriotzaLee-on-the-Solent (en) Itzuli1972ko urriaren 12a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jardueraksufragettea, itzultzailea eta irakaslea
Jasotako sariak

Eileen Mary Casey (Deniliquin, Australia, 1881ko apirilaren 4a – Lee-on-the-Solent, Australia, 1972ko urriaren 12a) sufragista, itzultzailea eta maistra australiar-britainiarra zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eileen Mary Casey 1881eko apirilaren 4an jaio zen, Deniliquinen (Hegoaldeko Gales Berria, Australia). Phillip Forth Casey doktorearen (zirujaua) eta Isabella Julia Agnes Raeyren lehen alaba zen. Philippe Caseyren lanarengatik mugitu zen familia: lehenik Deniliquinera, eta, gero, 1882ko apirilean, Hayra.[1] 1890eko martxoan, aitak Australiako ospitaleko lana amaituta, familia Europara joan zen denbora batez, Götttingenera (Alemania) lehenik, non alemanez hitz egiten ikasi zuen Eileenek, eta, gero, Ingalaterrara.[1]

Sufragista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Casey Emmeline Pankhurstek inspiratu zuen, bilera batean ikusi zuenean. Horren ondoren, Women's Social and Political Union (WSPU) erakundeko kide bihurtu zen, eta “supermilitantetzat” hartua izan zen. 1911n, Casey WSPUren Window Smashing Raid-en parte hartu zuen, Londresen. Atxiloketari iskin egin zion, baina 213 sufragista baino gehiago izan ziren atxilotuak.[1]

WSPUk leihoak hausten zituzten sufragistei eskatu zien Queenslandeko eta Victoriako merkataritza-bulegoei ez eraso egiteko, emakumeek Australian botoa emateko eskubidea baitzuten. Hurrengo urtean, Isabella Casey amarekin eta Olive Walton sufragistarekin batera, beste operazio batean parte hartu zuen.[1]

Kartzelaratzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartela: sufragista bat leihoko kristalak hausten.

1912ko martxoan, lau hilabetez kartzelaratu zuten Hollowayn, Marshall eta Snelgrove dendetako erakusleihoak hausteagatik, Oxford Streeten. Espetxean gose-greba batean parte hartu zuen, eta indarrez elikatu zuten. Mary Ann Hilliard eta beste batzuekin batera, bere izena sekretuki brodatu zuen sufragisten zapian.[2] Caseyk WSPUko Hunger Strike Medal (Gose Grebaren Domina) bat hartu zuen 1912ko martxoaren 4an kartzelaratua izateagatik; egun horretan, kristal-hausteko kanpaina militante bat egiteagatik emakume asko atxilotu zituzten. Dominan, "For Valour" aipamena dago grabatuta, eta hauxe dio inskripzioak:

“Women's Social and Political Unionek aurkeztua ekintza ausart bat aitortzeko, zeinaren bidez justizia politikoaren printzipio handi bat justifikatu zuten gosearen azken muturrerainoko erresistentziak eta zailtasunek. »

Dominen zintak WSPUren kolorekoak dira: berdea, zuria eta purpura.

1913ko martxoaren 17an, Eleanor Cleary izenpean atxilotu zuten, "postontzi batean substantzia kaltegarri bat jartzeagatik". Isuna ordaindu ondoren askatu zuten. 1913ko ekainean, Caseyk eta haren alaba Bellak Kitty Marion-en ideiaren alde egin zuten, zeinaren arabera, Hampton Courteko Hurst Parkeko hipodromo baten tribunari su ematea (Epsomgo derbian erregearen zaldiaren azpira bere burua jaurtitzeko Emily Davisonek egindako ekintzari erreferentzia eginez) izango zatekeen “seinalerik egokiena, ez soilik protesta gisa, baizik eta gure kidearen ekintza ausartaren ohoretan 1913ko urrian, "Irene Casey" izenpean atxilotu zuten Bradforden, hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta gose-greba bat hasi zuen. "Cat and Mouse" legearen arabera askatu zuten. Gizonen arropak jantzita ihes egin zuen eta bere ama Isabella, aldiz, "Eileenez" jantzi zen. Zortzi hilabetez egon zen kanpoan, 1914ko ekainean Nottinghamen atxilotu zuten arte, lehergailuak edukitzeagatik. Sufragistek eraginda, Breadsalleko All Saints eliza suntsitu zuen sutean parte hartu izanaz susmagarria izan zen. Hollowayko kartzelan espetxeratu zuten, eta, ondoren, Winson Greenen, eta bortxaz elikatu zuten. 1914ko uztailaren 28an, 15 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta, gero, amnistia orokorrean askatu zuten Lehen Mundu Gerra hasi zenean.[1]

Irakaskuntza-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran, Eileen Casey nekazari eta lorezain bihurtu zen Kew Gardensen. 1923tik 1940ra, Japoniara joan zen, ingelesa irakastera. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Australiara joan zen. Han, Zentsoreen Batzordeko itzultzaile bihurtu zen, eta Australiako Suffragette Fellowship adarrean parte hartu zuen. Emulation Lodge[3] baten maisu bihurtu zen.

1951n, behin betiko lekualdatu zen, Ingalaterrara. 1956an, Calling All Women elkarteko kide egin zen, eta Ingalaterrako Eliza Katoliko Liberalaren jardueretan parte hartu zuen.[1] Casey 1972ko urriaren 12an hil zen, Lee-on-the-Solenten, Hampshiren[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Eileen Luscombe. «Casey, Eileen Mary (1881–1972)» People Australia, National Centre of Biography (Australian National University).
  2. The Suffragette Handkerchief at The Priest House, West Hoathly.. .
  3. «The Hunger Games: The Centenary of the Women's Suffrage Movement» The National Archives blog.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]