Elaine Chao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elaine Chao
Elaine Chao official portrait 2.jpg
(2019)
18. Ameriketako Estatu Batuetako Garraioko idazkari

2017ko urtarrilaren 31 - 2021eko urtarrilaren 11
Anthony Foxx (en) Itzuli
24. United States Secretary of Labor (en) Itzuli

2001eko urtarrilaren 20a - 2009ko urtarrilaren 20a
Alexis Herman (en) Itzuli - Howard M. Radzely (en) Itzuli
United States Deputy Secretary of Transportation (en) Itzuli

1989ko apirilaren 19a - 1991ko urriaren 8a
Mimi Weyforth Dawson (en) Itzuli - James B. Busey IV (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Taipei1953ko martxoaren 26a (68 urte)
Herrialdea  Taiwan  (1953ko martxoaren 26a -  1961)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1961 -
Talde etnikoa sino-estatubatuarra
Lehen hizkuntza txinera
Familia
Aita James S.C. Chao
Ama Ruth Mulan Chu Chao
Ezkontidea(k) Mitch McConnell  (1993 -
Hezkuntza
Heziketa Mount Holyoke College (en) Itzuli
Dartmouth College (en) Itzuli
Massachusetts Institute of Technology
Columbiako Unibertsitatea
Harvard Business School
Harvard Unibertsitatea
Syosset High School (en) Itzuli
Hezkuntza-maila Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra
Hizkuntzak ingelesa
txinera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekonomialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Baptismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
elainelchao.com

Elaine Lan Chaotxinera tradizionalez: 趙小蘭; pinyinez: Zhào Xiǎolán— (Taipei, Taiwan, 1953ko martxoaren 26a)[1] estatubatuar politikaria da, Alderdi Errepublikanoko kidea. Estatu Batuetako Garraiobide idazkaria izan zen Donald Trump presidentearen agintepean; 2017ko urtarrilaren 31n hartu zuen kargu hori, eta Kapitolioko istiluen ondoren, 2021eko urtarrilaren 7an, kargutik dimititu zuen.[2] Chao lehenago Lan idazkaria izan zen George W. Bush presidentearen agintepean, 2001etik 2009ra.

Txinako Gerra Zibilaren ondoren Txina kontinentaletik ihes egin zuten txinatar gurasoengandik Taiwanen jaioa, Chao 8 urte zituela Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Aitak Foremost Group sortu zuen, gerora itsas garraio enpresa garrantzitsu bihurtuko zena. Chao Long Islanden (New York) hazi zen, eta Mount Holyoke College eta Harvard Business School ikastetxeetan ikasi zuen. Hainbat finantza erakundetan lan egin eta gero, Garraiobide Saileko zenbait goi kargutarako izendatu zuten, Ronald Reagan eta George HW Bush lehendakarien agintepean; Garraioko idazkariordea ere izan zen. Jarraian, Bake Gorputzeko zuzendaria izan zen. United Way of America irabazi asmorik gabeko erakundeko burua izan zen 1992tik 1996ra. Gobernuan lan egin ez duen aldian, Chao hainbat administrazio kontseilutan aritu da, eta The Heritage Foundation eta Hudson Institute erakundeetan lan egin du; pentsamendu kontserbadoreko think tankak dira biak. Chao, George W. Bush lehendakaria zela, Lan idazkaria izan zen. Donald Trump lehendakariaren Garraiobide idazkari izan zen, Kapitolioko istiluen ondoren dimititu zuen harte Trumpek esku-hartzearen aurka protestan.

Chao AEBetako lehendakariaren kabineterako izendatutako lehen asio-estatubatuar emakumea eta lehen sino-estatubatuarra da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Ancestry.com. U.S. Public Records Index, Volume 1 [database on-line]. Provo, UT: Ancestry.com Operations, Inc., 2010. Original data: Voter Registration Lists, Public Record Filings, Historical Residential Records, and Other Household Database Listings
  2. (Ingelesez)Transportation Secretary Elaine Chao Resigns Over ‘Traumatic’ Capitol Attack. Forbes, 2021eko urtarrilaren 7a