Eleanor F. Helin
| Eleanor F. Helin | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Eleanor Key Francis |
| Jaiotza | Pasadena, 1932ko azaroaren 19a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2009ko urtarrilaren 25a (76 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Ronald Helin (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Occidental College (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | astronomoa eta discoverer of minor planets (en) |
| Enplegatzailea(k) | Jet Propulsion Laboratory Palomar behatokia |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Eleanor Francis Glo Helin (Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko azaroaren 19a - 2009ko urtarrilaren 25a) astronomoa izan zen.[1] 1980ko hamarkadan, International Near-Earth Asteroid Survey delakoa antolatu eta zuzendu zuen. NASAren Jet Propulsion Laboratoryaren Near Earth Asteroid Tracking programako ikertzaile nagusia izan zen. Iturri batzuek Eleanor Kay Helin izen-deiturez aipatzen dute.

Planetoide ugari aurkitu zituen. Berak bakarrik edo besterekin elkarlanean, 903 asteroide aurkitu zituen,[2] horien artean lehen bi Aton asteroide: 2062 Aton eta 2100 Ra-Shalom. 4660 Nereo eta 4769 Castalia Apolo asteroideak eta 3240 Laocoon eta 9969 Braille Amor asteroideak ere aurkitu zituen. Gainera, zenbait kometa ere aurkitu zituen, hala nola 111P/Helin–Roman–Crockett, 117P/Helin–Roman–Alu eta 132P/Helin–Roman–Alu kometa periodikoak.[3]
76 urte zituela hil zen.
Helinek aurkitutako asteroide nabarmenenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Angelo, Joseph A.. (2006). Encyclopedia of space and astronomy. Facts On File ISBN 978-1-4381-1018-9. PMC 242983410. (kontsulta data: 2021-11-05).
- ↑ «Minor Planet Discoverers» www.minorplanetcenter.net (kontsulta data: 2021-11-05).
- ↑ (Ingelesez) «Eleanor Helin» The Planetary Society (kontsulta data: 2021-11-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Interview with Eleanor Helin, Web of Stories