Elena Ceaușescu
Elena Ceaușescu | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Lenuta Petrescu | ||
Jaiotza | Petrești, 1916ko urtarrilaren 7a | ||
Herrialdea | Errumania | ||
Lehen hizkuntza | errumaniera | ||
Heriotza | Târgoviște, 1989ko abenduaren 25a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ghencea Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Nicolae Ceaușescu | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Ceaușescu family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bukaresteko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | errumaniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Strigoi (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
Alderdi politikoa | Errumaniako Alderdi Komunista | ||
Elena Ceaușescu (jaiotza izena: Lenuța Petrescu; 1916ko urtarrilaren 7 - 1989ko abenduaren 25) Errumaniako politikari komunista izan zen, Nicolae Ceaușescu Errumaniako Alderdi Komunistako idazkari orokorraren eta Errumaniako Errepublika Sozialistako liderraren emaztea. Errumaniako Lehen Ministro-ordea izan zen.
Hasieran batean Elena Ceaușescuk ez zuen protagonismo gehiegirik, bere senarrarekin ezkondu ostean hasi zen publikoki agertzen. Txinara egin zuen bisita ofizialean ikusi zuen Mao Zedongen emazte Jiang Qingek botere posizioa zuela, eta horrek inspiratuta botere gehiago lortzeko bideak aztertzen hasi zen. 1971ko ekainean senarrak Uztaileko Tesia aurkeztu zuen, iraultza kultura txiki bat, eta Elena Aurreikuspen Sozio-Ekonomikoko Batzorde Zentraleko kide hautatu zuten. 1972ko uztailean Elena goranzko bidean hasi zen Errumaniako Alderdi Komunistaren baitan. Urte horretako uztailean Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten. 1973ko ekainean Errumaniako Alderdi Komunistako Politburoko kide izendatu zuten, bere senarraren ostean bigarren pertsonarik garrantzitsuena. 1980ko hamarkadan pertsonalitateari kultu kanpaina baten parte izan zen, "Aberriaren Ama" izendatu zuten, eta bere irudi publikoaren gaineko kontrol izugarria ezarri zuen[1].
1989ko Errumaniako Iraultzaren ostean atxilotu eta bere senarrarekin exekutatu zuten abenduaren 25 batez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Victor Sebestyen. (2009). Revolution 1989. Pantheon Books ISBN 978-0-375-42532-5. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).