Jiang Qing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jiang Qing
Jiang qing yanan 001.JPG
spouse of the President of the People's Republic of China

1949ko urriak 1 - 1959ko apirilak 27 - Wang Guangmei
Bizitza
Jaiotza Zhucheng1914ko martxoaren 19a
Herrialdea  Txinako Herri Errepublika
Heriotza Pekin1991ko maiatzaren 14a (77 urte)
Heriotza modua suizidioa (bere burua urkatuta)
Familia
Ezkontidea(k) Tang Na  (1936 -  1936)
Mao Zedong  (1939ko azaroak 28 -  1976ko irailak 9)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Private Qingdao University
Lanbidea
Lanbidea aktorea, politikaria eta zinema aktorea
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista
IMDb nm0156952

Jiang Qing (pinyinez, Jiāng Qīng), (Zhucheng, Shandong, 1914ko martxoaren 19a - Pekin, 1991ko maiatzaren 14a) txinatar antzezle eta politikaria izan zen, eta Mao Zedong-en azken emaztea.

Burgesiako familia aberatseko alaba zen, eta Lan Ping zuen jatorrizko izena. Antzerkiaren munduan sartu, eta elkarte komunistekin elkarlanean ibili zen. Horrela ezagutu zuen Mao Zedong poeta eta iraultzailea. Haren laguntzaile izan zen nazionalisten eta Maoren gerrilla komunisten arteko gerra zibilaren garaian. 1938an, Maorekin ezkondu zen.

Hasieratik hartu zituen bere gain kultura- eta arte-inguruetako eragile-lanak, eta Maoren iraultzaren ondoren eragin handia izan zuen Txinako politikan: 1960an ezkertiarrek abian ezarritako Iraultza Kulturala mugimenduaren buruzagi nagusietako bat izan zen. Mugimendu horrek Txinako bizitza politiko eta soziala geldiarazi zuen. 1969an Politburo-ko kide egin zen, eta ezkerreko muturrekoa zen Shanghaiko Taldearen buruzagi gisa ezagun egiten hasi zen.

Mao hil ondoren, 1976an, politikan zuen eragina gainbehera hasi zen, eta Alderdi Komunistan talde zentristagoak nagusitu ziren. Alderdia ezker-muturrera eraman nahi izatearen salaketapean atxilotu zuten, eta hurrengo urtean, 1977an, alderditik kanporatu zuten. 1978an, Iraultza Kulturala taldeko beste buruzagi batzuekin batera auzipetu zuten. Heriotza-zigorra ezarri zioten lehendabizi, baina, azkenean, betiko kartzela-zigorraren truke aldatu zioten. Harrezkero ez zen hari buruzko berririk izan. 1991n, gaixorik zegoela eta, askatasuna eman zioten, eta handik gutxira hil zen. 1993an, Txinako gobernuak esan zuen Jiang Qingek bere buruaz beste eginda hil zela.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jiang Qing Aldatu lotura Wikidatan