Émile Larre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emile Larre» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Émile Larre
Bizitza
Jaiotza Baigorri1926ko urtarrilaren  3a
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Kanbo2015eko maiatzaren  30a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, bertsolaria eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Literaturaren Zubitegiko fitxa 269

Émile Larre Otxobi, ezizenez Sokorri (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1926ko urtarrilaren 3aKanbo, Lapurdi, 2015eko maiatzaren 30a) euskal idazlea, bertsolaria, euskaltzain osoa eta apaiza izan zen.[1]

« Itzaleko langilea izan da Émile Larre. Bere izena ez da lehen planokoa izan inoiz, baina lan gaitza egin du bere bizian, eta euskal kulturaren eta hizkuntzaren aberasten anitz parte hartu du. »
Eneko Bidegain[2]

Uztaritzen erlijio-ikasketak eginda, apaiz sartu zen. Hazparneko apaiza izan zen. Gazte, Gogoa, Gure Herria eta Herria aldizkarietan idatzi izan zuen, eta Herria aldizkariko zuzendaria izan zen. 1980an, Aiherra Naparroan leihoa liburua argitaratu zuen.

Iparralden, bertsolaritzaren sustatzailea izan zen, eta horrexegatik, 1993an, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak aita Santi Onaindia eta bera omendu zituen. Halaber, 1974. urtetik euskaltzain osoa zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aiherra Naparroan leihoa, 1980;
  • Jauna dut argi : mundu berri, Eliza berri, Jean Hiriart-Urruty, 1977;
  • Fedea gidari : mundu berri, Eliza berri, Jean Hiriart-Urruty, 1981;
  • Ipar Euskadiko bertsolariak, Jakin, 1980;
  • Pierre Lafitte-ren omenaldia, Euskera, 1978;
  • Artzain solas : mundu berri, Eliza berri, Jean Hiriart-Urruty, 1984;
  • Izar alde, Jean Hiriart-Urruty, 1989;
  • Aitaren etxerat mundu berri, Eliza berri, Jean Hiriart-Urruty, 1992;
  • Eta beste biga, J. Hiriart-Urruty;
  • Xanpun bertsularia, Auspoa, 2006;
  • Ene bertsuen feiria : (bertsu bilduma), Jean-Pierre Mendiburu, Auspoa, 2007;
  • Ene ezkilaren dangak : (bertsu bilduma), Ernest Alkat 2007;
  • Biotz barneko solasak : Joanes Arrosagaray, Auspoa, 2007;


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Elustondo, Miel Anjel (2011-07-24) «Émile Larre: "Baikorrago naiz euskararekin, fedearekin baino"» Argia (2286) http://www.argia.com/argia-astekaria/2286/emile-larre .
  2.   Bidegain, Eneko Émile Larre Bidegileak Eusko Jaurlaritza .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.