Edukira joan

Cate Campbell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cate Campbell

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCate Natalie Campbell
JaiotzaBlantyre1992ko maiatzaren 20a (32 urte)
Herrialdea Australia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaQueensland University of Technology (en) Itzuli
Kenmore State High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua67 kilogramo
Altuera186 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: campbell.cate Twitter: catecamp Instagram: cate_campbell Olympic.org: cate-campbell Edit the value on Wikidata

Cate Natalie Campbell (Blantyre, 1992ko maiatzaren 20a) malawiar jatorriko igerilari australiarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008 (Pekin), bi domina irabazi zituen:
50 m estilo librean, brontzezkoa lortu zuen 24,17ko denborarekin, Britta Steffen alemaniarraren (urrezkoa, 24,06koarekin) eta Dara Torres estatubatuarraren atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 24,07koarekin).
4x100 errelebo librean, berriro brontzezkoa lortu zuen 3.35,05 denboraz, Herbehereetako (urrezkoa, 3.33,76koaz) eta AEBko taldeen atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 3.34.33). Igerilari hauek ordezkatu zuten Australiako taldea: Cate Campbell, Alice Mills, Mel Schlanger, Libby Trickett eta Shayne Reese-k.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012 (Londres),
4x100 errelebo librean, urrezko domina lortu zuen Australia ordezkatuz, 3.33,15 denborarekin, Herbehereetako (zilarrezkoa, 3:33.79) eta AEBko taldeen aurretik (brontzezkoa, 3:34.24). Hauek osatzen zuten taldea: Alicia Coutts, Cate Campbell, Brittany Elmslie, Mel Schlanger, Emily Seebohm, Yolane Kukla eta Libby Trickett-ek.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016 (Rio de Janeiro),
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.30,65 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME) ezarri, AEBko taldearen (zilarrezkoa 3.31,89 denboraz) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz (brontzezkoa 3.32,89koaz). Honako hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Cate Campbell, Emma McKeon eta Madi Wilson-ek.
4x100 lau-estiloko erreleboan, zilarrezkoa eskuratu zuen Australiako taldearekin, 3:55.00ko denboraz, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3:53.13koaz) eta Danimarkako taldeari aurrea hartuz (brontzezkoa, 3:55.01). Hauek izan ziren taldekideak: Cate Campbell, Emily Seebohm, Brittany Elmslie, Emma McKeon, Madeline Groves, Madi Wilson eta Taylor McKeown.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020 (Tokio), brontzezkoa lortu zuen 100 m estilo librean Emma McKeon herrikidearen eta Siobhán Haughey hongkongdarraren atzetik sailkatuz.
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.29,69 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME)) ezarri, Kanadako taldea (zilarrezkoa, 3.32,78koarekin) eta AEBkoa gaindituz (brontzezkoa, 3.32,81ekoarekin). Hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Meg Harris, Emma McKeon eta Cate Campbell-ek. Mollie O'Callaghan eta Madison Wilson ere taldeko partaide ziren, baina ez zuten finaleko lasterketan parte hartu.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu, eta Olinpiar Jokoetako Errekorra (OE) ezarri zuen Australiako taldeak 3.51,60 denborarekin, AEBko (zilarrezkoa, 3.51,73ko denboarekin) eta Kanadako taldeak gaindituz (brontzezkoa, 3:52.60koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kaylee McKeown, Chelsea Hodges, Emma McKeon, Cate Campbell, Emily Seebohm, Brianna Throssell eta Mollie O'Callaghan-ek.[1][2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
Txinako Herri Errepublika Txina
3. postua, brontzezko domina 50 m Estilo librea,
emakumezkoa[4]
2008 Pekin
Txinako Herri Errepublika Txina
3. postua, brontzezko domina 4x100 m errelebo librea,
emakumezkoa[5]
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
1. postua, urrezko domina 4x100 m errelebo librea,
emakumezkoa[6]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m errelebo librea,
emakumezkoa[7]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 lau-estiloko erreleboa,
emakumezkoa[8]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 100 m Estilo librea,
emakumezkoa[9]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina 4x100 m errelebo librea ME,
emakumezkoa[10]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina 4x100 lau-estiloko erreleboa OE,
emakumezkoa[11]

Bere ahizpa Bronte Campbell-ek ere hainbat domina irabazi ditu Olinpiar Jokoetan.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]