Emmanuel Levinas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emmanuel Levinas
Emmanuel Levinas.jpg
Bizitza
Jaiotza Kaunas1906ko urtarrilaren 12a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1995eko abenduaren 25a (89 urte)
Hobiratze lekua Cimetière de Pantin
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Friburgoko Unibertsitatea
Estrasburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, unibertsitateko irakaslea, ethicista eta idazlea
Enplegatzailea(k) University of Poitiers
Parisko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Influentziak Martin Heidegger

Emmanuel Levinas (Kaunas, Lituania, 1906ko urtarrilaren 12a - Paris, Frantzia, 1995eko abenduaren 25a) lituaniar jatorriko frantses filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estrasburgon egin zituen filosofia-ikasketak, eta Friburgon Heidegger eta Husserlen eskoletara joan zen. Harrezkero, fenomenologia onartu eta filosofia hori Frantzian zabaltzen lagundu zuen. Israeldarren Ekialdeko Eskola Normalaren zuzendari izan zen, eta filosofia-irakasle ere bai Poitiers, Paris-Nanterre eta Sorbonako unibertsitateetan.

Levinasen pentsamendua zentzu erlijioso eta metafisikoez beterik dago. Aniztasunaren eta desberdintasunaren defendatzailea izanik, eztabaida etengabeak izan zituen hegeliar kutsuko totalitarismoekin. Haren lan nagusiak dira: De l´existence à l´existant (1947, "Izatetik izatedunarengana"); Le Temps et l´Autre (1948, "Denbora eta Bestea"); Totalité et Infini (1961, "Osotasuna eta mugagabetasuna"); Difficile Liberté. Essais sur le judaïsme (1963, "Askatasun korapilatsua. Judaismoari buruzko saiakerak"); Humanisme de l´autre homme (1972, "Beste gizonaren humanismoa"); "Maurice Blanchoti buruz" (1975); "Etika eta mugagabetasuna" (1982) eta Hors sujet (1987).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]