Endeavour (anezka)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Endeavour
STS-127 Launch Pad 39A.jpg
Endeavour anezkaren jaurtitze unea 39. jaurtiketa multzoan eta STS-127 misioaren hasieran, 2009ko maiatzaren 29a.
Erakundea Ameriketako Estatu Batuak AEB, NASA
Misio mota Espazio anezka
Misio iraupena STS-49
1992ko maiatzaren 7tik 16ra (lehena)
2012ko irailaren 19tik 21ra (azkena)

Endeavour (ingelesez Ahalegin; NASA izendapena: OV-105) NASAren espazio anezka bat izan zen, guztietan zerbitzuan egon den bosgarrena eta gaurdaino azkena.

Izena XVIII. mendeko HMS Endeavour britainiar itsasontziari zor dio, hain zuzen ere, James Cook kapitaina eta esploratzailearen agindupean egon zen ontzia. Izena Apollo 15 hegaldiaren aginte-moduluaren omenez ere badarama.

1987an Endeavour anezkaren eraikuntza hasi zen, 1986ko istripuan galdutako Challenger eskifaia ordezkatu zezan. Bere eraikuntzan Discovery eta Atlantis eskifaien ordezko osagai edo piezak ere erabili ziren. Nahiago izan zen Endeavour eraikitzea Enterprise anezka berregokitzea baino, merkeagoa baitzen.

1992ko maiatzaren 7an lehenbizikoz jaurti zen, eta bere aurreneko misioa matxuratua zegoen satelite bat atzeman eta orbitan berrezartzea izan zen. 1993an Hubble espazio teleskopioaren zerbitzupeko lehenbiziko misioa burutu zuen. 1997an Endeavour anezka berregokitzeko asmoz 8 hilabetetarako erretiratu zen, berregokitzapen horren barnean aire-konpromituzko sistema bat gehitu zitzaion. 1998ko abenduan Unity modulua Nazioarteko Espazio Estaziora garraiatu zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Endeavour (anezka) Aldatu lotura Wikidatan