Enheduanna
Enheduanna | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Akadtar Inperioa, ? | ||
Herrialdea | Akadtar Inperioa | ||
Bizilekua | Ur | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sargon Akadekoa | ||
Ama | Tashlultum | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Sumeriera Akadera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, idazlea eta apaiza | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
![]() ![]() |
Enheduanna (K.a. XXIV. mendearen amaiera), Sargon Akadekoa erregearen alaba izan zen.
Bere aitak, Nannar ilargi jainkosa sumeriarraren apaiz andere nagusi izendatu zuen, mesopotamiar panteoiko jainkosa garrantzitsuenetako bat, Urren. Ondoren, Mesopotamian nagusi izan ziren beste errege batzuen alabek ere funtzio bera bete zuten (Naram-Simen alaba zen Enmenannak edo K.a. VII. mendean Babiloniako errege izan zen Nabonidoren alabak kasu).
Enheduanna bereziki ezaguna da Mesopotamian, olerkari bikain bat izan zelako. Bere lanik ezagunena, Urreko Inanna jainkosari eskeinitako ereserki bat da (batzuetan Inannaren Goraipamena deitua) eta beste bost olerkiren egiletza ere ematen zaio. Bere gaiak erlijiosoak dira, ereserkiak Nanna jainkoarentzat eta bere Ur hiriko tenpluarentzat, baina baita Inannarentzat ere, Akadeko dinastiaren babeslea. Enheduanna, Historiako egilerik antzinakoena da, egile bati eman ahal zaizkion lehen testuak idatzi baitzituen. Mesopotamiar literaturako egile handien artean, emakume bakarra ere bada.