Enrique de Villena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique de Villena
Bizitza
Jaiotza Torralba, 1384
Herrialdea  Gaztelako Koroa
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Madril1434ko abenduaren 15a (49/50 urte)
Hobiratze lekua Madril
Familia
Ezkontidea(k) María de Albornoz (en) Itzuli  (1399 -  1405)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, teologoa, poeta, itzultzailea eta autorea
Izengoitia(k) el Nigromante eta el Astrólogo

Enrique de Villena (Torralba, Cuenca, 1384 - Madril, 1434) gaztelar aitoren seme eta idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike II.a Gaztelakoaren biloba eta, aitaren aldetik, Aragoiko errege-erreginen leinukoa zen. Henrike III.ak Calatravako Ordenako maisu izendatu zuen; hura izan zuen titulu bakarra, ez baitzen konde ez markes, sarritan halakotzat hartua izan bada ere.

Armetarako jaidurarik ez zuen, baina bai ikasketarako: (matematika, filosofia, astrologia, alkimia. Liburuetarako eta gai bitxietarako zaletasunak azti-ospea ekarri zion, eta hil ondoren Joan II.a Gaztelakoak haren liburutegia errearazi zuen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorde diren lanen artean aipagarriak dira:

  • Los doce trabajos de Hércules (1417), exegesi mitologikoa, katalanez idatzia eta idazleak berak gaztelaniara itzulia;
  • Tratado del arte del cortar del cuchillo edo Arte cisoria (1423), gastronomia]ri eta mahaian gorde beharreko legeei buruzkoa, egilearen libururik ezagunena;
  • Tractado de aojamiento o fascinología (1425), haren azti-ospea areagotu zuena;
  • Arte de trovar (1433), proventzerazko poesiaren baliabideen eta teknikaren berri gaztelaniaz ematen duena.

Bestalde, klasikoak itzuli zituen: Eneida (1428) eta Jainkotiar komedia (1427), gaztelaniaz egindako lehena. Horregatik guztiagatik, Iberiar penintsulako lehen humanistetako bat izan zen. Haren ospea handia izan zen azti gisa bereziki, eta ondoko idazle espainiar anitzek, obra batzuetan, pertsonaia gisa erabili zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]