Entzelado (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Entzelado (mitologia)
Gaspard Marsy, Fontaine de l’Encelade, Musée national des châteaux de Versailles et de Trianon, Versailles, France (1675–1676) - 20050429.jpg
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Urano eta Tartaro
Ama Gaia

Entzelado (antzinako grezieraz: Ἐγκέλαδος, Enkelados; latinez: Enceladus) greziar mitologian, Erraldoietako bat zen, Uranoren semea: Kronosek zikiratu zuenean atera zitzaion odoletik sortu zen. Beste bertsio batek Gaiatik jaio zela dio, berak bakarrik sortuta edo Tartarorekin, jainkoen kontrako izakia.

Entzeladok Olinpiar jainkoen aurkako gerra Zeusen tximistengatik galdu zuenez, Atenak Etna mendian lurperatu zuen. Bestalde, Pausaniasen arabera, Ateneak zapaldu egin zuen Siziliako uhartea bera gainera jaurti zuenean. Etna sumendiko sugarrak Entzeladoren arnasketa zirela suposatzen zen, eta honen erupzioak sumendiaren barnean zegoen erraldoiaren alde zauritua igurzten zenean gertatzen zirela uste zen, hala esaten baitzuen Luzilo poeta ezagunak.

Batzuen iritziz, Entzelado eta Tifon izaki berdinaren bi izen ezberdin dira.

Izen berdineko beste pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Entzelado (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.