Ernest Lluch
Ernest Lluch i Martín (Vilassar de Mar, Bartzelona, 1937ko urtarrilaren 21a - Bartzelona, 2000ko azaroaren 21a) ekonomista eta PSCri loturiko politiko katalana izan zen. Osasun eta Kontsumo ministro izan zen 1982 eta 1986 urteak bitarte. 2000. urtean ETAk hil zuen 63 urte zituela.
Eduki-taula
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zientzia Ekonomikoetako doktore Bartzelonako Unibertsitatean, Pariseko Sorbonan zabaldu zituen ikasketak. Bartzelonako Unibertsitateko irakasle laguntzaile zela, espedientea egin, hainbat alditan atxilotu eta Unibertsitatetik bota zuten Frankismoaren aurkako jardueragatik.
Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Katedraduna (1974) eta Bartzelonako Unibertsitate Zentraleko Doktrina Ekonomikoen Historia Katedraduna izan zen. Bere azken kargu ofiziala Santanderreko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko Erretoretza izan zen, 1989tik 1995era.
1977an diputatu aukeratu zuten Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetan, Socialistes de Catalunyako (PSOE eta PSC-Congrès koalizioa) zerrendaburu izan baitzen Gironako barrutian. 1979an berraukeratua izan zen Gironatik, dagoeneko PSC bezala, eta 1982an berriro ere baino Bartzelonatik. 1980ko apirilean Kongresuko sozialista katalanen bozeramaile aukeratu zuten. 1982an Felipe Gonzalezek Osasun eta Kontsumo ministro izendatu zuen bere lehen gobernu sozialistarako eta horretan aritu zen 1986a arte. Bere agintaldiko gertakari garrantzitsuena 1984ko Osasun Lege Orokorra da, izan ere, bera izan baitzen lege horren ekarle nagusia, eta bertan, osasun-laguntza unibertsalerako oinarri legalak jarri baitziren[1].
1986ko maiatzean politikaren lehen lerroa utzi eta Doktrina Ekonomikoen Historiako katedra berreskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Zentralean. 1989ko urtarrilaren 2an Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko (UIMP) erretore izendatu zuten. 2000. urtean, irmo zabaldu zuen Begoña Urroz titiko umea izan zela 1960an ETAk hildako lehen biktima.[2] Espainiako Kongresuak eta NBEko espainiar ordezkariak teoria hori bere egin eta zabaldu zuten.[3] Teoria hori, lehenago eta geroago, gezurtatua izan zen.[4][5][6]
Bazuen Donostiarekin lotura eta Elkarri elkarte bakezaleko kide izan zen. Bakea lortzeko eta giza eskubideak errespetatzeko bide bezala elkarrizketa eta zubi-lanaren aldekoa zen; baina hain justu hori izan zen, ETAko kideek ondoren aitortu zuten bezala, bera hiltzeko arrazoi nagusia[7].
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- El pensamiento económico en Cataluña entre el renacimiento económico y la revolución industrial: la irrupción en la escuela clásica y la respuesta proteccionista (1970)
- La vía valenciana (1975)
- La Cataluña vencida del siglo XVIII: claroscuros de la ilustración Catalunya vençuda del segle XVIII. Edicions 62, (1996) (katalanez)
- Las Españas vencidas del siglo XVIII: claroscuros de la Ilustración. Editorial Crítica, (1999)
- La alternativa catalana (1700-1714-1740)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Apirilaren 25eko 14/1986 Legea "Osasun Lege Orokorra"
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿La primera víctima de ETA?» El Correo 2010-06-19 . Noiz kontsultatua: 2019-10-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA (2019-06-25) «El Gobierno español reconoce que Begoña Urroz fue víctima del DRIL, y no de ETA» naiz: . Noiz kontsultatua: 2019-06-25.
- ↑ Ainhoa OIARTZABAL: «Begoña Urroz afera», Berria egunkariko Igandea gehigarriko erreportaje luzea, 2011-02-20.
- ↑ (Gaztelaniaz) Javier NÚÑEZ: «Verdad eclipsada», Deia, 2010-02-21.
- ↑ Ainhoa OIARTZABAL: «Polizia agirien arabera, DRILek hil zuen Begoña Urroz haurra, ez ETAk», Berria, 2013-05-05.
- ↑ (Gaztelaniaz)«ETA mato a Ernest Lluch porque era un hombre de paz.» El País.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernest Lluch |