Westminster jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Westminster jauregia
Palace of Westminster
Ondasun Ingelesa
Palace of Westminster and Westminster Abbey including Saint Margaret's Church
Palace of Westminster, London - Feb 2007.jpg
Houses of Parliament - panoramio (2).jpg
Hires 130118-D-BW835-935c.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Ur-masaTamesis
Koordenatuak51°29′58″N 0°07′27″W / 51.4994°N 0.1242°W / 51.4994; -0.124251°29′58″N 0°07′27″W / 51.4994°N 0.1242°W / 51.4994; -0.1242
Historia eta erabilera
Sutea 1834ko urriaren 16a
Redevelopment 1840
Bonbardaketa 1941eko maiatzaren 10a
Inaugurazioa1876
ErabileraParlamentua
egoitza ofiziala
ErabiltzaileaErresuma Batuko Legebiltzarra
Arkitektura
ArkitektoaCharles Barry, Jr. (en) Itzuli
Augustus Pugin
EstiloaEnglish Gothic architecture (en) Itzuli
Perpendicular Gothic (en) Itzuli
Arkitektura neogotikoa
Azalera10 ha
Ondarea
Ondare Ingelesa1226284
Webgune ofiziala

Westminster jauregia (ingelesez: Palace of Westminster) Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen jauregia da. Bertan Erresuma Batuko Legebiltzarra (Lorden Ganbera eta Komunen Ganbera) kokatzen da. 1987an UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Westminster Hirian dago, Tamesis ibaiaren iparraldeko ertzean eta beste zenbait gobernu eraikinetatik hurbil. Eraikin honetan dago Big Ben erloju ospetsua.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Westminster jauregia, Westminster abadia eta Santa Margarita eliza1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Parliament at Sunset.JPG
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 488
Kokalekua  Ingalaterra
 Erresuma Batua
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gaur egun gelditzen den egituraren zatirik handiena XIX. mendekoa da. 1834an izan zen sute baten ondorioz, jauregia ia oso-osorik berreraiki behar izan zuten. Jatorrizko eraikina XI. mende ingurukoa da, eta gelditzen den zatirik zaharrena Westminster Aretoa (Westminster Hall) da, 1097koa.

Oinplanoan espazioaren banaketa eraikin klasikoen moduan egin zela ikusi daiteke. Bi ardatz nagusi nabari dira, eta orokorrean simetria bat mantendu da. Simetriatik ateratzen diren elementu asko sutearen aurretik zegoen eraikinaren zati dira.

Oinplanoa

Alboko oinplanoan beheko solairua ageri da, solairu nagusia. Bertan daude parlamentuaren bi ganberek biltzeko erabiltzen dituzten guneak, baita zenbait atari eta sarrera ere. Iparraldetik hegoaldera Errege Galeria, Lorden Ganbera, Atari Nagusia eta Komunen Ganbera daude; erdian dago atari nagusia, planta oktogonalekoa. Goiko bi solairuetan, berriz, bulegoak eta bilera-aretoak daude. Hiru dorre ditu: bata, hegoaldean, Victoria Dorrea izenekoa; erdialdean, Erdiko Dorrea, erdiko atariaren gainean kokatua, hau ere forma oktogonalekoa; eta, azkenik, Erlojuaren Dorrea, Big Ben izenez ere ezaguna.

Eraikinaren egitura harrizkoa eta zurezkoa da. Hasieran erabili zen harria hondar koloreko Ingalaterrako kareharri bat izan zen. Baina oraindik guztiz eraikia ez zegoenean Londresko aire kutsadurak eraginda harria hondatzen hasi zen eta aldatu egin zuten harri mota.

XX. mendean berriz ere poluzioak eraginda fatxada hondatzen hasi zen, eta duela gutxi arte zaharberritze lanetan ibili dira harri hondatua ordezkatzen.

Westminster Aretoko sabaia hasiera batean zutabeduna zen, baina ondoren sabai kasetoiduna jarri zen, espazio zabal bat guztiz libre utzita.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parlamentu berria eraikitzeko agindu zenean, Ingalaterrako arkitektoen artean "estilo-eztabaida" sortu zen. Batzuen arabera, parlamentua bezalako eraikin bat Pizkundeaz geroztik garatu zen estilo klasikoari jarraituz eraiki behar zen. Beste batzuen ustez, berriz, estilorik egokiena Erdi Aroko gotikoan oinarritutakoa zen, XIX. mendean zehar Europan hedatzen ari zen estilo neogotikoa.

Parlamentua Barry arkitektoak eraiki zuen; klasikoaren aldekoa zen, eta, horregatik, plantan eraikin klasikoen ezaugarriak nabari dira.

Apaindura, berriz, Pugin arkitektoaren esku gelditu zen. Hark estilo neogotikoa zuen, eta eraikina estilo horri jarraituz apaindu zuen, bertatik gertu dagoen Westminster abadiaren estiloan oinarrituta. Emaitza gotiko perpendikular estiloko eraikin bat izan zen, eta elementu bertikalaren garrantzia da haren ezaugarririk nabarmenena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokia: Circle line roundel (no text).svg District roundel1.PNG Westminster

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]